2013/05/09

EuskalKultura.com-en euskal etxeek euren jardueren berri emateko egiten dituzte ekimenak zabaltzen lagundu nahi dugu, batez ere albistariak eta buletin elektronikoak egiten dituztenen ahalegina azpimarratuz. Halatan, jarraian eskuragarri jarri ditugu geurera heldu diren lau buletin: Arturo Campion Euskal Ikasketa Zentruko Guregandik aldizkaria, Caracaseko Euskal Etxeko Jazoera, Necocheako Euskal Etxeko Mezulari eta Astero, North American Basque Organizations federazioaren asteroko buletina.
Gehiago irakurri...
2013/05/09

larunbatean hasiko da Valladolideko Gure Txoko elkartean espainiar estatuko euskal etxeen Mus Txapelketa. Iazko txapeldunak Gure Txokokoak izan ziren eta, hori dela, aurten elkarte honen ardura izan da bilkuraren antolakuntza. Mus partidekin batera, euskal etxeek topaketa baliatuko dute espainiar federazioaren urteroko bilkura egiteko. Gure Txokoko idazkari Jokin Oncaladak EuskalKultura.com-i agertu dionez, asteburuko jardueretako partehartzaileen artean honako euskal etxeen ordezkaritzak izango dira: Bartzelona, Valentzia, Salou, Madril eta Mallorca, Valladolideko antolatzaileekin batera.
Gehiago irakurri...
2013/05/09

Deia ingelesa mintzo duten Diasporako euskaldunentzat da. "Au pair" bezala aritzea beti da esperientzia aberasgarria: haurrekin lanean trebetasunak garatzeaz gain, tokiko pertsonak, hizkuntza eta kultura ezagutzeko bide aparta da. Gasteizko familia euskaldun bat Diasporako "au pair" baten bila dabil, sei eta zortzi urteko bi neska-mutiko zaintzeko; delako pertsonak ingelesez egin beharko lieke haurrei, eta familiarekin euskara edo gaztelania ere ikas/praktikatuko luke. Aukera bat izan daiteke Euskal Herria ezagutu eta euskararekin aurrera egiteko.
Gehiago irakurri...
2013/05/09

Gernikako Bonbardaketaren 76. urtemuga gogoratzerakoan Argentinako bandera eta ikurrina lehendabizikoz altxatu ziren Chivilcoyko Gernika Plazan. Euskal etxeko kideak ez ezik, auzokide ugari ere bertaratu ziren euskal pasealekura masta eta monolito berriak ikustera. Jauregui apaizaren bedeinkazioaren ostean, pintxoak partekatu zituzten bildutako lagunek euskal etxean. Egun batzuk lehenago, Beti Aurerra-ko areto nagusia Aberri Eguneko afariaren egoitza ere izan zela jakinarazi diote erakundetik EuskalKultura.com-i, 200 bat pertsona bildurik.
Gehiago irakurri...
2013/05/08

Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak “Irudimena” lehiaketa jarri dute abian hirugarrengoz Euskal Herriko zein Diasporako buru sortzaileei zuzenduta. Zertan datza erronka? Euskal Herriko soinumapatik hartutako zortzi soinuetatik abiatuta, soinu berri bat, testu bat edo irudi bat sortu behar da. Maiatzaren 15a da parte hartzeko azken eguna. Mugi!
Gehiago irakurri...
2013/05/08

Iragan ostiralean, maiatzaren 3an, Asuncion hiriko Jasone Euskal Etxeak Ohiko Bilkura Orokorra egin zuen. Eguneko gai-zerrendak aldaketa garrantzitsu bat izan zuen azken orduan; izan ere, ordura arte presidenteorde zen Arturo Sasiainek kargua uzteko asmoa agertu zuen, osasun arazoak kari. Bere ordez Eddy Irigoitia bazkidea aukeratzea proposatu zuten bilerara bildu zirenek eta aho batez hautatu zuten buruzagi berria. Harekin batera zuzendaritzakide dira Hector Izaguirre presidente, Eddy Irigoitia presidenteorde eta Galo Egüez idazkari.
Gehiago irakurri...
2013/05/08

Birmingham-eko Unibertsitateak bihar bertan jarriko du abian Euskal, Katalan eta Galiziar Zinema Sailaren hirugarren edizioa, bertan hiru hizkuntzok irakasten dituzten irakurletzek eta kultura sailek antolatuta. Zinemaldia euskal film batekin hasiko da: Jabi Elortegiren "Zorion Perfektua", Anjel Lertxundi idazlearen izen bereko eleberrian oinarritua. Zuzendaria emanaldian izango da eta lanari buruz hitz egingo du bertaratzen diren ikusleekin.
Gehiago irakurri...
2013/05/08

Udaletxean burututako bileran Urkullu Lehendakariaren laguntzeko eskaintza transmititu zioten Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak eta Sara Pagola Argentina-Mercosur-erako ordezkariak hiriko alkate Pablo Bruerari. Are gehiago, La Platara egindako bisitan, uholdeen kalteak jaso zituzten lagunekin ere bildu ziren mandatariak. Honekin batera, Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenari buruzko Erakusketaren baitan antolatutako ekitaldien berri helarazi digute Euzko Etxea-tik.
Gehiago irakurri...
2013/05/07

"2013ko apirilaren 21ean hil da Mar del Plata hiri argentinarrean Bingen Azarloza Urkiza. Goian bego. Bingen -hala deitzen zuten guztiek- fisikoki joan da, baina betirako dago eta segituko du euskal-argentinar erkidegoaren gogo eta oroimenean". Buenos Airestik, Zornotzan jaio eta euskalargentinartu zen Bingen gogoratuz idatzi ditu lerro hauek Mikel Ezkerrok, euskal-argentinarra bera ere, herri amerikar honetako bizitza eta historia euskaldunaren ikertzaile eta ezagule handia.
Gehiago irakurri...
2013/05/07
Gaur zortzi, datorren asteko asteartean amaituko da Jose Mendiague Diasporako bertsolari handiaren bizitzari buruzko pastoralaren bost DVDen zozketan parte hartzeko epea. garaiz zabiltza oraindik parte hartzeko! Bidali beraz mezua zure izen-deitura, helbide eta telefonoarekin info@euskalkultura.com helbidera. Pastorala Zuberoako Arrokiaga herrian antzeztu zen 2012ko udan eta Aldudarrak Bideok (www.kanaldude.tv) jaso du DVDan. Hau duzu opari ederra!
Gehiago irakurri...