euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jasone Euskal Etxeak liburua aurkeztuko du gaur Asuncion-en Garay familiaren Paraguairekiko ekarpenaz

2013/05/17

Gaur arratsaldean Paraguaiko Asuncion hiriburuan, bertakoe euskal etxearen eskutik aurkeztuko den Garay familiari buruzko Raul Amaralen liburuaren azala Historiaren Paraguaiko Akademiak 'Garaytarrak Kultura Paraguaitarrean' liburua, Raul Amaralek idatzia, baitaratuko du gaur arratsaldean Asuncion hiriburuan, bertako Jasone Euskal Etxeak antolaturik. Hector Izaguirre lehendakari duen euskal etxeak gonbidapena luzatu nahi izan die bere bazkide eta lagunei, eta oro har interesa izan dezakeen publikoari aurkezpen ekitaldira bertara daitezen, EuskalKultura.com-i azaldu dionez.

Gehiago irakurri...


Abian dira Perun Pasiotarren Ordenaren etorreraren Mendeurreneko ekitaldiak

2013/05/17

Karmeldar Oinutsen monasterira peregrinazioan, Monsinore Jose Luis Astigarraga Yurimaguasko Arantzazuko Amaren irudiarekin (argazkia JBazan) Iragan asteazkenean hasi ziren Liman Pasiotarren Ordenak Perun egin dituen 100 urteen ospakizunak. 1913. urtean heldu ziren lehen erlijioso pasiotarrak, eta, horien omenez, hainbat ekitaldi egingo dira herrialde honetan urtean zehar. Mendeurrena pregoi batekin abiatu zen, hiriburuko San Isidroko El Olivar kultur zentroan. Limako Arantzazuko Amaren Kofradiak eta Anaidiak ekitaldiotara batzeko asmoa agertu dute. Gaur meza emango da Peruko aurreneko pasiotar gotzainak izan ziren Monsinore Venancio Orbe Celestino Uriarte eta Monsinore Santos Iztueta Mendizabalen omenez.

Gehiago irakurri...


Teresa Urdampilleta Hiru Errekako sortzaileak jaso du 2013ko 'Ondare Tresarroyostarra' saria

2013/05/17

Hiru Errekako lehendakari Mario Rodriguez Goizuetak eta Silvio Laborde idazkariak eman zioten lore sorta Maria Teresa Urdampilletari (argazkiaEE) Hiriaren urtemugarekin bat eginez, 'Ondare Tresarroyostarra' 2013 saria eman berri du Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxeak. Emanaldi honekin hamargarren ediziora iritsi da ekimena eta urtero bezala bizitza eredugarria izan duen herrikide bat nabarmendu da. Aurtengo hautatuak, gainera, harreman sakona du euskal etxearekin, izan ere fundatzaileetakoa izan baitzuen. Maria Teresa Urdampilletak diploma ez ezik, lore sorta eta pastel bat ere jaso zituen opari.

Gehiago irakurri...


Euskaraz idatzitako lehen liburuaren ingelesezko bertsioa aurkeztu dute aste honetan Bilbon

2013/05/16

Linguae Vasconum Primitiae liburuaren ingelesezko bertsioaren aleak (argazkia Bizkaia.net) Bernard Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae' (1545) liburuaren ingelesezko bertsioa elkarlanean argitaratu dute Reno-Nevadako Unibertsitateko 'Center for Basque Studies' (CBS) edo Euskal Ikasketa Zentruak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Aurkezpena Josune Ariztondo Bizkaiko Foru diputatuak eta CBSen Lagunen Elkarteko lehendakari Pello Salaburuk egin dute aste honetan Bilbon. Beñat Oyharcabal-en hitzaurrea eta Pello Salabururen aintzin-solasa dauka.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en zozketa: Mendiagueren DVDak Euskal Herrira, Italiara eta Argentinara doaz

2013/05/16

Zozketatu ditugun bost DVDak Eta iritsi da Jose Mendiagueren bost DVDak zozketatzeko eta oparitzeko eguna. Gogoratu DVDak Jean Bordaxarrek Diasporako bertsolari handia izan zen Jose Mendiagueri buruzko pastorala biltzen duela, Arrokiaga herri xiberotarreko biztanleek 2012ko udan emana, eta Aldudarrak Bideo-ko lagunek grabatua. EuskalKultura.com-ek zozketatu dituen bost bideoak, hona doaz: Euskal Herrira (1), Italiara (1) eta Argentinara (3). Irabazleen izenak, artikuluan. Zorionak eurei, eta oraingoan zorterik izan ez dutenei, ez larritu, egun gutxi barru aterako baitugu hurrengo zozketa, seguruenik askoren interesa piztuko duen liburu sorta!

Gehiago irakurri...


Michael Barkham, historialaria: "Ipar Ameriketako hiru dokumenturik zaharrenak euskaldunek idatziak dira"

2013/05/16

Michael Barkham historialaria testamentuaren aurkezpenean, Hondarribian. Alboan, Txomin Sagarzazu, herri gipuzkoarreko Kultura zinegotzia (argazkia hondarribia.org) Michael Barkham kanadiarraren izena euskaldunon ahotan dabil aste honetan, berak aurkitu baitu Ipar Ameriketako dokumentu zibil zaharrena: 1563an Ternuan hil zen Domingo de Luça arrantzale hondarribiarraren testamentua. Euskaldunenak ziren ere orain arte agertu diren beste bi testu zaharrenak: Juan Martinez de Larrume oriotarraren testamentua (1577koa) eta Joannes Echanizena, 1584 urtean idatzia. "Aurkikuntza hauek urrezko pepitak dira", aitortu dio Barkham-ek EuskalKultura.com-i; indusketa luze eta neketsuaren emaitza diren altxor historikoak, alegia.

Gehiago irakurri...


Hango eta hemengo: euskal dantzak, argentinar errekia eta Maral, Itxaropen EEaren 15. urtemugan

2013/05/16

Itxaropen euskal etxearen 15. urtemugako jaian parte hartzeko gonbitea 15 urte betetzen direnean egiten den "15eko Festa" garrantzitsua da edozein pertsonaren bizitzan Latinamerikan. Saladillon, euskal komunitate osoarekin konpartitu nahi dute txaropen Euskal Etxeko lagunek euren erakundearen 15. urtemuga, eta afari erraldoi batekin ospatuko dute uztailaren 8an. Jaiaren programa erakargarria da oso eta EEak inguruko euskal etxeekin duen lotura estua islatuko du. Musika, Arrecifesko Maral Taldeak jarriko du, euskal eta argentinar kantuz. Dantzak, Cañuelasetik iritsiko dira Denak Bat-eko gazteekin. Egin itzazu erreserbak lehen bait lehen!

Gehiago irakurri...


Euskal gaiak Santa Barbara-Kalifornia Unibertsitateak bihar eta etzi egingo duen mintegian

2013/05/15

University of Santa Barbara-California (USBC) unibertsitatearen kanpus ikusgarria Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitatean euskal gaiei buruzko hitzaldi sorta interesgarria entzuteko aukera izango da etzi, Comparative Iberian Studies Sinposium delako mintegiaren baitan. Hizlarien artean honakoak ariko dira: Viola Miglio, Diana Palenzuela, Begoña Echeverria eta Unai Nafarrate. Horiekin batera, Etxepare Euskal Institutuko Mari Jose Olaziregik “Iberian Studies Within/Beyond the Peninsula: The Current Situation and Desiderata” mintzaldia eskainiko du.

Gehiago irakurri...


Misionesko Euskal Jatorri EEko Batzar Nagusiak Marta Sarasola berrautatu du elkarteko lehendakari

2013/05/15

Marta Sarasola (eskuinean), artxiboko argazki batean, Misionesko probintzia argentinarreko Euskal Jatorri Euskal Etxearen Euskal Zinema Zikloa aurkezten Argentina Iparraldeko Misiones Probintzian, bertako hiriburuko Euskal Jatorri Euskal Etxeak, Urteroko Ohiko Batzar Nagusia eginik, aurreko Zuzendaritza Batzordearen lana onartu eta berria hautatu du, lehendakari gisa konfidantza berriro emanez Marta Sarasolari. Sarasola buru, batzordekide izango dira baita ere Maria del Carmen Vizcaychipi, Horacio Ochoa, René Alberto Bergara, Gabriel Alzarria eta Maria Silvia Soloaga, besteak beste.

Gehiago irakurri...


'Presencia Vasca' irratsaioaren eta 'Urrundik' elkartearen urtemugak ospatuko dira igandean Paranan

2013/05/15

'Urrundik' euskal etxeak eskaintzen dituen tailerren iragarkiak Lagun arteko bazkari batekin ospatuko dute 'Urrundik' euskal etxeko kideek erakundearen 13. urtebetetzea. Hiriko 'Circulo' hoteleko jatetxean egingo den elkarretaratzean elkarteak astero aireratzen duen 'Presencia Vasca' saioaren urteurrena ere ospatuko da, hogeitahirugarrena, hain zuzen. Hitzordua igande honetan da, maiatzaren 19an, eguerdiko 12:30etan, eta parte hartzeko txartelak $80 balio ditu (edariak aparte). Gonbitea zabaltzeko eskearekin batera, elkarteak azken bolada honetan burutu dituen ekintzen berri ere iritsi zaigu Paranatik.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia