euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Julitxu Gysling Zubillaga, euskal-argentinar bat Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren buru

2013/05/14

Julitxu Gysling Zubillaga Iker semearekin, Donostiako Orfeioaren kontzertu baten atarian (argazkia JGysling) Julia "Julitxu" Gysling Zubillaga necochearra Euskal Herrian bizi da orain 21 urte eta iragan apirilaren 27az gerotik Gipuzkoako Abezbatzen Federazioaren presidente berria da. Julitxuren bizitza musikari lotua izan da betidanik; izan ere, bost urterekin hasi zen abesten Hipolito Zubillaga aitonak zuzentzen zituen bi koruetan. Aitona, Necocheako Euskal Etxearen sortzaileetako bat, berebiziko eragina izan duen pertsona izan da bere bizitzan, harengandik jaso baitzuen musikarekiko eta euskal kulturarekiko maitasuna. Harreman hori dela medio, Euskal Herrian etxean bezala sentitu izan da beti Julitxu, eta lur honi makina bat gauza zor dizkiola aitortu dio EuskalKultura.com-i, horien artean "bi seme, lagunak, mota guztietako esperientziak eta iraskapenak eta MUSIKA, letra larriz".

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritza partaide Diasporaren Foro Globala egingo da gaur eta bihar Dublinen

2013/05/14

Dublinek hartuko du gaur eta etzi Diasporaren Foro Globala Dublinen da Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Asier Vallejo, Diasporaren Foro Globalean parte hartzeko. Gaur eta bihar egingo dira foroaren lan-saioak eta Vallejok zenbait lantegi eta elkarretaratzetan parte hartuko du. Foro hau AEBetan jaio bazen ere, mundura zabaldu da eta aurten Irlandak bilduko du Europako atala. Mintegia diasporako komunitateei zuzenduriko topagunea da eta diaspora eta sektore pribatu, erakunde publiko eta gizartearen artean harremanak sortzea du helburu.

Gehiago irakurri...


Macachingo gazteek ekarri dituzte aurten euskal dantzak Gral. Achako EEak antolatutako Txahalaren Jaira

2013/05/14

Macachingo dantzariak Gral. Achako Txahalaren Jaian (argazkia P.M. Aguirre) General Acha-ko Euzko Txoko euskal etxea elkarte aktibo garrantzitsua da landa eremu honetako bizitzan. Errotutako ohiturari jarraituz, gauzatu berria du aurten ere Gral. Acha-ko Txahalaren Jai probintziala. 41. edizio honetan, ordea, lankidetza berezia eskuratu du, Macachingo Euzko Alkartasuna-ko dantzariek euskal dantza erakustaldia eskaini baitzuten festaren inaugurazioan, hogei bat laguneko ordezkaritza partaide, ondoren eguna konpartitzeko jaiaren esparruan. “Hurrengo urratsa gu Macachinera joatea izango da, bisita itzultzera” azaldu dio erakunde anfitrioiko lehendakari Osvaldo Videlak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Folk musika, euskal dantza eta zinema izan dira Hungariako 2013ko Euskal Astearen ardatza

2013/05/13

Szeged hirian egin zen Dantza-plazan giro bikaina izan zen. Irudian, Izaskun Perez irakurlea, zuriz, dantzan (argazkia IPerez) Euskal astea ospatu zen iragan maiatzaren 4tik 10era Hungariako Budapest eta Szeged hirietan, azken honetako unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak antolatuta. Dantza eta musika izan ziren protagonista Euskal Astearen aurreneko bi egunetan, eta hungariarrek sena eta abilezia erakutsi zuten Dantza-plaza izeneko ekitaldi jendetsuetan. Ondoren, Szeged-eko Unibertsitatean egin ziren zine emanaldiek ere harrera beroa izan zuten.

Gehiago irakurri...


Bazkideen sustapena eta Euskara Tailerra lehentasun Pilar-eko EEan, Angel Urriticoechea lehendakari

2013/05/13

Artxiboko irudian, Pilar-ko Eusko Etxeak antolaturiko ekitaldia 2011ean, orduango lehendakari eta egungo lehendakariorde Carlos Messier, Elena Itcea irakaslearekin, honek Picassoren Guernicari buruzko hitzaldia eman ondoren Buenos Aires probintzia argentinarrean, Pilar-eko Eusko Etxeak aurrera darrai 2013ko ekitaldiekin, apirilaren 11ean bere Zuzendaritza Batzordearen lehenengo bilera gauzatuta, buruzagien berrikuntza martxoaren 24ean egindako Batzar Nagusian egin ostean. Elkarteak lehentasun ezarri zituen, besteak beste, bazkideen sustapena eta Euskara Tailerraren zabalkundea. Angel Urriticoechea buru duen Zuzendaritza berrituan partaide dira baita ere Carlos Mossier Ugaldebere, Lidia Etchart, Fabiana Urriticoechea, Marta Balbiani eta Oscar Iribarren.

Gehiago irakurri...


Mar del Platako Dantzari Ohien Festan parte hartu nahi? Erreserbak egiteko epea, maiatzaren 31 arte

2013/05/13

Mar del Platako dantzariak, 2013ko Aberri Eguneko ospakizunean (argazkiaEE) Ekainaren 8 eta 9an burutuko da Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean Dantzari Ohien Festa. Erakundeko kideak erabat murgilduta daude jadanik topaketaren antolakuntzan eta hori dela eta azken xehetasunak jakinarazi dizkiete ‘abarkak berriro janzteko prest’ dauden guztiei. Talde bakoitzak dantza bat aurkeztu ahal izango du eta talde bat osatzera iristen ez diren dantzariak beste euskal etxe bateko kideekin elkartu ahal izango dira jaian bertan. Ekintza guztietan parte hartzeko voucher-aren prezioa 350 pesokoa da (larunbateko otorduak eta hotela barne) eta erreserbak egiteko epea maiatzaren 31an amaituko da.

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian bizi diren Euskal Venezuelarren Topaketak 18. edizioa bete du aurten Galdakaon

2013/05/13

Aretxondo jatetxean egin zen bazkariak ia ehun euskal venezuelar bildu zituen (argazkia EuskalKultura.com) Hemezortzigarren edizioa bete du aurten Euskal Herrian bizi diren Euskal Venezuelarren urteroko Topaketa eta egunpasak, Simon Bolivar elkarteak deiturik. Ia ehun lagunek erantzun zioten deiari. Galdakaoko tabernetan poteotxo bat egin ostean, meza egin zen hildako lagunak gogoan, ondoren Elexaldeko Aretxondo jatetxean bazkaltzeko. EuskalKultura.com elkarretaratzeko lekuko izan zen.

Gehiago irakurri...


Euskal poesia mundura, Brno-n eta New Yorkeko PEN World Literature Voices jaialdiko irakurraldiekin

2013/05/10

Ainara Maya irakurlea (ezkerrean) eta Brno-ko poesia gaualdian parte  hartu zuten zenbait lagun (argazkia Etxepare) Azken asteotan euskal poesiak mugak hautsi ditu eta munduko bi txoko urruneraino heldu da: Txekiako Brno hirira eta New Yorkera. Lehen kasuan, Brnoko Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak antolatutako “Chansons d’amour, ilargi beterik gabeko gauak” poesia gauean entzun ahal izan dira euskarazko olerkiak. Bigarrenean, aldiz, Tere Irastortza idazlea New Yorken izan da PEN World Voices literatur jaialdian parte hartzen.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Bahia Blancako Union Vasca EEak, Mikel Irazusta lehendakari

2013/05/10

Mikel Xabier Irazusta, Bahia Blancako Union Vasca EEko lehendakaria, Buenos Aires probintzia argentinarreko hegomendebaldean Berez 'Union Vasca Sociedad de Socorros Mutuos' (Euskal Batasuna Elkarri Laguntzeko Elkartea) izen ofizialtzat duen Bahia Blancako Euskal Etxeak, erakundeko araudiaren araberako urteko batzarra eginik Zuzendaritza Batzordea berritu du, epe berrian Mikel Xabier Irazustak segituko duelarik lehendakari, lankide dituela, besteak beste, Javier Ederra, lehendakariorde; Maria Amelia Irastorza, idazkari; Juan Alberto Sosa, idazkariorde; Maria Teresa Sorrarain, diruzain; eta Iñaki Ederra, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Berrehun bat ume partaide 'Biblioneta' liburutegi ibiltarian Arrecifesko EEaren 'Ipuinaren ordua'ren baitan

2013/05/10

‘Ipuinaren Ordua’ zikloaren 2013ko edizioaren hastapena Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak, 200dik gora haur partaide (argazkiaEE) Euskal Etxeko Lucio Echaniz Liburutegiak antolatuta, ‘Biblioneta’ren laguntza izan zuten Arrecifeseko euskaldunek ‘Ipuinaren Ordua’ irakurketa zikloari hasiera emateko. Proposamena oso erakargarria suertatu zen eta herriko eskoletako 3 eta 11 urte arteko berrehun bat neska-mutil bertaratu ziren euskal etxera literaturaz gozatzera. Arrakastaren ondotik, ‘Ipuinaren Ordua’ zikloaren bigarren emanaldia bihar larunbata izango da. Eta hurrengo asteburuan, maiatzaren 18an, txistularien bilgune izango da Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat, txistulariei zuzendutako 2013ko lehenengo FEVAren tailerrean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia