euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asko nahiz gutxi jan… Euskalduna izan! Bakersfield-eko 2013ko Euskal Besta eta jaiaren kronika

2013/05/31

Dantza erakustaldi bikaina eskaini zuten hainbat taldek Bakersfield-eko Euskal Etxearen frontoian (argazkia Eneko Egiluz Beramendi) Kern County-ko Euskal Etxeak euskal kulturaz zipriztindu du Kaliforniako Bakersfield beste urte batez, Euskal Besta edo Basque Festival deritzon jaialdiarekin. Bestaren 41. edizioa ospatu dute aurten inguruko euskal-amerikarrek maiatzaren 24tik 27ra bitartean. Lau eguneko programa aberatsa eskaini du euskal elkarteak: Bertsolari dokumentala, hitzaldia, mus txapelketa, bazkari-afariak, pilota partidak, dantzaldiak eta dantza erakustaldiak euskal etxearen frontoian.

Gehiago irakurri...


Caracasko Eusko Etxeak urteroko omenaldia eskaini die bertako amei 'Amatxuren Egunean'

2013/05/31

Caracaseko Eusko Etxeko 'Amatxuren Eguna' 2013an omenaldia jaso zuten emakume mahaietako bat (argazkiaEE) Beste hainat euskal etxerekin gertatu bezala, hiriburu venezuelarreko Eusko Etxea pertsona askoren eta belaunaldi diferentetako euskaltzale ugariren ekarpen baliosen emaitza da eta euskal elkartea saiatzen da urtean zehar guztian gogoan hartzen. Maiatzaren 18an, omenaldia eskaini zien amei, 'Amatxuren Eguna' ospatuz.

Gehiago irakurri...


Jose Mujica Uruguaiko presidentea Urkullurekin bilduko da bihar eta arbasoen herrian, Muxikan, izango da etzi

2013/05/30

Agurtzane Aguadok, Montevideoko Euskal Erria elkarteko presidenteak, makila bat oparitu zion Jose Mujicari Uruguaiko presidentea euskal etxeko ohorezko kide izendatu zutenean (argazkia EuskalErriaEE) Jose Mujica Uruguaiko presidentea Euskal Herrian izango da asteburuan, Txinara eta Europara egiten ari den bi asteko bidaiaren baitan. Bihar arratsaldean Gasteizera helduko da eta Iñigo Urkullu lehendakariarekin bilduko da. Ondoren, harrera ofiziala egingo zaio Lehendakaritzan. Etzi, Vaticanora joango da eta Frantzisko Aita Santuak hartuko du. Ondoren, Euskal Herrira itzuli eta arbasoen sorterrian, Muxikan, egingo du lo. XIX. mendean Bizkaiko herri honetatik abiatu ziren bere aitaren familiakoak Ameriketara. Etzidamu, Mondragon Kooperatiba Taldeari egingo dion bisitarekin amaituko da Euskal Herrira bisita.

Gehiago irakurri...


Maiatzeko bileran, bazkide aktibo gisa onartu du FEVAk Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxea

2013/05/30

Etorritakoengatik Euskal Etxeko dantzariak Gernikako Bonbardaketaren 75. Urtemugari buruzko erakusketaren inaugurazioan iragan otsailean (argazkiaEE) Berri onak dituzte Puerto Madryngo euskal erakundeko lagunek komunitatearekin partekatzeko. Garrantzitsuenetako bat, Argentinako euskal diaspora antolatuan instituzioaren egoera berriarena. Izan ere, FEVAren azken bileran ‘bazkide aktibo’ onartu du Federazioak Chubut probintziako euskal etxea, bertatik adierazi zaigunez. Hau eta beste gai batzuk garatuko dituzte euskal etxeko kide eta lagunek datorren igandean –ekainaren 2an- burutuko duten bazkari-elkarretaratzean.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxe berria onartu du Eusko Jaurlaritzak: Kolonbiako 'Gure Mendietakoak' Fundazioa, Antioquian

2013/05/29

2011eko Korrika Antioquiako Medellinen, orain onartua izan den euskal etxearen sustatzaile berak dituen Medellingo Euskal Ikasketa Guneak antolatua Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak euskal elkarte berri bat onartzeko proposamena onartu zuen atzo, Kolonbiako Antioquian izan ere: "Fundación Centro de la Cultura Vasca Gure Mendietakoak" (Gure Mendietakoak Euskal Kulturaren Zentroa Fundazioa) da euskal etxeen erregistroan sartuko den elkarte berria. Honekin, hiru dira herrialdean ofizialki onetsita dauden euskal etxeak, Bogota hiriburuan bat eta Antioquiako Medellin-en bertan bestea.

Gehiago irakurri...


Ehun urte bete dituen Gernikako Arbola kantuaren grabazioa Berlinen izan zen entzungai

2013/05/29

Inaxio Lopez de Arana grabazioen partiturak erakusten Berlinen eman zuen hitzaldian (argazkia BerlinEE) Berlingo Euskal Etxeak antolatuta Inaxio Lopez de Arana itzultzaile eta ikertzaileak hitzaldia eman zuen Alemaniako hiriburuan iragan astelehenean. Lopez de Aranak Rudolf Trebitsch etnologo austriarrak 1913ko udan egindako euskal grabazio musikalak aztertu ditu eta haiei buruz solastu zen. grabazio horien artean aipagarria da Gernikako Arbola abesti ezagunaren aurreneko grabazioa. Biharamunean, Leipzigeko Unibertsitatean eman zuen bigarren hitzaldia, hango Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak gonbidatuta.

Gehiago irakurri...


Bilboko San Antonio Abesbatzak urrian New Yorken, Eusko Etxearen Mendeurrenean, abestea du amets

2013/05/29

Iralabarriko San Antonioko koraleko kideak Bilboko Guggenheim Museoan, Richard Serra eskultorearen artelan erraldoi baten barruan Iralabarriko San Antonio abesbatzak taldeko kantari guztien ilusioa piztu duen ekimena jarri du abian: New Yorken kantaldia egitea, hiri horretako Euzko Etxea elkartearen Mendeurreneko ospakizunen baitan. Euskal etxea amerikarraren sorrerako ehun urteak urriaren 11tik 14ra ospatuko dira, hirian egingo diren zenbait ekitaldiekin. Abesbatzak finantziazio kanpaina jarri du abian, amets hori betetzen lagundu nahi dietenen artean bidaia ordaintzeko laguntza bat eskuratzeko asmoz.

Gehiago irakurri...


I. Txistu Tailerraren arrakastak animaturik, Euskal Asteari begirako beste bat antolatu nahi du FEVAk

2013/05/29

Leku askotako txistuak bildu ziren I. Txistu Tailerrean (argazkiakEE) Euskal etxe askotako txistuak entzun ahal izan ziren FEVAk antolatutako 2013ko Lehenengo Txistu Tailerrean, Arrecifesen. Klaseak euskal etxean burutu ziren eta zortzi euskal erakundetako ordezkarik hartu zuten parte. Proposamenaren arrakastak animaturik urteko bigarren tailerrean ari dira pentsatzen musikariak. Asmoa, Villa Mariako Euskal Aste Nazionalean txistu emanaldi bateratu bat eskaintzea. Tailerrarekin batera, ‘Potxolo Loyola’ I. Txistulari Topaketa eta FEVAren Zuzendaritza Batzordearen bilera egin ziren Euskaldunak Denak Bat-en egoitzan.

Gehiago irakurri...


Zer da zuretzat euskaldun izatea? Emaiguzu zure erantzuna eta Xamar-en 'Vascos...' eskuratu ahalko duzu

2013/05/28

"Vascos. Su lengua a través de la historia" liburua Zerk egiten gaitu euskaldun? Ez da galdera erraza, baina hortxe duzu erronka. Gure datorren zozketan parte hartzeko eta Xamar-en "Vascos. Su lengua a través de la historia" liburuaren ale bat eskuratu ahal izateko, galdera horri erantzun beharko diozu. Hainbat bide dituzu zabalik zure ideiak guregana helarazteko: emaila, Facebooka edo iruzkina. Anima zaitez eta partekatu guztiekin zure iritzi eta ikuspuntuak! Jasotako erantzunak argitara ematen joango gara.

Gehiago irakurri...


9. Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegiak migrazioen itzulera izango du hizpide ekainaren 18 eta 19an Bilbon

2013/05/28

9. EHMG mintegiaren afitxeko irudia Bilboko Deustuko Unibertsitatean egingo da ekainean Euskal Herria Mugaz Gaindi emigrazioari buruzko mintegiaren bederatzigarren edizioa. Aurtengoan, bilkuraren gai nagusia "Euskal Migrazio eta Erbestealdien Itzulerei Buruzko Hausnarketak" izango da eta hainbat adituk horren inguruko txostenak aurkeztuko dituzte. Pedro J. Oiarzabal, Oscar Alvarez Gila eta Jon Ander Ramos ikerlariek osatu dute mintegia antolatu duen batzorde zientifikoa. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendariak, Asier Vallejok, parte hartuko du topaketan. Hizlarien artean, besteak beste, EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarri izango da, New Yorkeko Euskal Etxearen Mendeurrenari buruzko aurkezpen batekin.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia