2024/04/02

Luzapenen ondotik, datorren asteko astelehena, apirilaren 8a, azken eguna izango dute Diasporako gazteek, baita Ipar Euskal Herrikoek ere, izena emateko EuskarAbenturaren 2024ko edizioan. Gogoratu ekimen honen 7. edizioa uztailaren 1etik 31era egingo dela, 125 espediziokide partaide, hilabetez Euskal Herri osoa oinez zeharkatuz, euskal geografia in situ ezagutuz, eta bertako biztanleen eskutik, euskal historia, ...
Gehiago irakurri...
2024/04/01

Hona La Platako Euzko Etxeak hiruhilabatero plazaratzen duen Eguzkia hilruhilabetekariaren azkeneko zenbakia, 2024ko martxoari dagokiona, aurtengo lehena. Aurten 80 urte bete eta ospatzen ari den euskal erakunde laplatatarrak, bere historia aberatsean jazo izan diren edo egin izan dituen jarduera eta ekitaldietako argazki selekzio bat hautatu du bere azalera mosaiko gisa ekartzeko.
Gehiago irakurri...
2024/03/29

Diasporako kideak partaide dituen Euskal Herria Batera (EHB) ekimen herritarrak Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko deia zabaldu du, eta herritarrei ekitaldi bateratu batera deitu die bezperan, larunbat honetan Bilboko Campos Eliseos Antzokian, euskal nazioa aldarrikatu eta narrazio bat eta Jon Maia gidoigile duen ekitaldi antzeztu bat partekatzeko. Hona 2024ko Aberri Egunaren aurkezpena egiten zuen ...
Gehiago irakurri...
2024/03/28

Martxoaren 14tik 24ra luzatu da aurten Euskal Herrian Korrika eta hamaika egunetan zehar eskutik eskura ibili da lekukoa, joan den igandean Baionara iritsi eta jai erraldoi baten protagonista izateko. AEK-k bi urtean behin antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa honek, hala ere, aspaldian gainditu zituen Euskal Herriko zazpi lurralde europarrak eta Diasporan dauden euskaldun eta euskaltzaleei ...
Gehiago irakurri...
2024/03/27

Argentinako hainbat euskal etxek 'Egia eta Justiziaren aldeko Memoriaren Egun Nazionala' ospatu zuten joan den igandean. Argentinako Gobernua 1976ko martxoaren 24tik 1983ko abenduaren 10era usurpatu zuen azken diktadura militarraren biktimak gogoratzeko eguna da martxoaren 24a. Gobernu argentinarraren atariak dioenez, "Historia hurbilari buruzko hausnarketa eta azterketa kritikoa" ...
Gehiago irakurri...
2024/03/27

Globalizazioarekin euskara toki urrunenetara iritsi da eta segitzen du iristen. Egia da, ordea, distantzia eta baliabide eza oztopo bihur daitezkeela ikasteko prozesuan. Diasporan oso ezagunak diren zailtasun horiek gainditzeko, Eusko Jaurlaritzako HABE institutuak (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) Ingura izeneko plataforma digitala plazaratu du. Ikas-plataforma honen bitartez, ...
Gehiago irakurri...
2024/03/26

La Platako Euzko Etxeak bere 80 urteak ospatzeko prestatutako programaren baitan, Mercomus Txapelketa antolatuko du bigarren aldiz. Mus norgehiagoka garrantzitsu honen hamabosgarren edizioa apirilaren 3tik 6ra egingo da hiriburu buenosairestarrean Txile, Uruguai, Argentina, Mexiko, Venezuela eta Peruko euskal elkarteetako 18 bikote partaide. Bikote argentinarrei dagokienez, euskal etxe hauetakoak izango dira:Buenos ...
Gehiago irakurri...
2024/03/25

Bost urtez FEVAko lehendakari izan ondoren, Arantxa Anitua agintealdia amaitzen du (gogora dezagun urtebete egin zuela, izendatua, Javier Ederraren ordea hartuz, eta estatutuen arabera aurkez daitekeen bi aldiak ahitu dituela) . Egun lehendakariorde den Asier Iriberri Plazaola mardelplatarrak hartuko lioke ordea, adostasunezko hautagaitzatzat aurkezten den zerrenda bakarreko buru izango baita. Idazkari eta ...
Gehiago irakurri...
2024/03/22

Etxepare Euskal Institutuak Habanan duen Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak eta bertako ‘Oralitura Habana’ elkarteak bat egin dute aste honetan ‘Punto y Bertso. Bertso y Punto’ izenburuko mahai ingurua antolatzen. Ekintzaren aurkezlea Unibertsitatean irakurle aritzen den Borja Arbelaitz izan da eta hizlariak, Luzmari Rodriguez Vichot irakurletzako ikaslea eta Alex Diaz ...
Gehiago irakurri...
2024/03/22

Martxoa amaitzear da, eta Hego Konoko euskal etxeen egutegian data batzuk biziki nabarmentzen dira, ikasturte hasiera eta Aberri Eguna, besteak beste. Rosarion, Zazpirak Bat Euskal Etxeak, Zuzendaritza Batzordea oraintsu berritu duenak, euskara ikastaroen hasiera iragarri du, bere egoitzan bertan emango dituen eskolak eta UNRko Humanitate eta Arte Fakultateko Hizkuntza Sailean egingo direnak barne. Horrez gain, ...
Gehiago irakurri...