2024/06/04

Saint Pierre eta Mikeluneko Euskal Pilota Liga - Euskal Etxeak kirol hezitzaile eta sustatzaile lanpostua eskaintzen du, 6 urtetarik goitiko haurretarik adineko jendeenganainoko irakasle, animatzaile eta sustatzaile lanak egiteko, pilota eta euskal kiroletan, antolatzaile eta dinamizatzaile bertako euskal bizitzan, eta laguntzaile euskal festetako jarduerak eta programa osatzen. Pilota tituluduna behar du izan ...
Gehiago irakurri...
2024/06/04

Hezkuntza komunitatearen oniritziarekin garatu da euskal kulturari eskainitako "Hizkuntzen eta Kulturaren Bigarren Jardunaldia" Rio Negroko Unibertsitate Nazionaleko Nazioarteko Harremanetarako Saila antolatzaile, Viedma, Carmen de Patagones eta bertako eragin eremuko Aberri Etxea Euskal Etxearekin elkarlanean. Ekimenak ikasleak eta unibertsitateko langileak kultur esperientzia ...
Gehiago irakurri...
2024/06/03

"Fast Friends" (lagun azkarrak) dauka izenburu, Nevada Magazine aldizkariaren azkeneko zenbakian, 2024ko Udako dagokion alean, Mark Maynard-ek sinatzen duen erreportajeak, gai harturik hain zuzen ere, Nevada hegoaldean, munduko jokalarien meka den Las Vegaseko euskal komunitatea eta bertako Lagun Onak euskal etxea, sorrera berezia izan baitzuen 1980an, urte batzuk lehenago MGM (Metro ...
Gehiago irakurri...
2024/06/03

83. Madrilgo Liburu Azoka maiatzaren 31tik ekainaren 16ra ari da egiten hiriburu espainiarrean. Imanol Otaegi, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendariak, Quebeceko liburu sektoreko ordezkariekin egindako topaketa batean parte hartu du. Lan-saioaren helburua bi lurraldeen arteko kultur sinergiak garatzea izan da, Quebec-eko eta Euskadiko literatura sektoreko eragileen arteko loturak sendotzea eta ...
Gehiago irakurri...
2024/06/03

Saladilloko 135 zenbakidun Prestakuntza Tekniko Goi Mailako Institutuarekin sinatutako tratu baten ondorioz, herriko Itxaropen Euskal Etxeak sukaldaritzaren inguruko topaketa ziklo bat burutuko du. Zerbitzu gastronomiko karrerako ikasleek hiru afari prestatuko dituzte gaika, irakasle bat ikuskari. Lehenengo topaketa uztailaren 12an izango da eta euskal jaki tradizional plater bat eskainiko dute. ...
Gehiago irakurri...
2024/05/31

Londresko Euskal Etxetik heldu zaigu gonbidapena, ekainari ongietorria "merezi moduan" emateko, nola eta geure buruari eskuzabalki oparituz Idoia eta Bea Asurmendi ahizpek Londresen elkarrekin eskainiko duten kontzertua. Ez da opari txikia, ez. Harrituko zara bakoitza bere bideari jarraituz Bea Asurmendi eta Idoia Asurmendi ahizpa aramaiotarrekin, musikari eta kantari puskak ...
Gehiago irakurri...
2024/05/31

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko "Beti Alai" dantza taldeak —Andoni Iriberri Plazaola eta Nerea Balzola Aguilerak zuzendari— entseguei ekin die jada, ekitaldi berezi bati begira ekainaren 22an. Izan ere taldeak 80 urte bete ditu eta festa handi bat iragarri dute ospatzeko. Urte hauetan guztietan taldeko kide edo bidelagun izan dituzten guztien presentzia ...
Gehiago irakurri...
2024/05/30

Uruguaiko hiriburuan zabalik segitzen duen euskal etxerik zaharrenak —1911an sortua—, Euskaro Euskal Etxeak, Urteko Batzarra egin zuen maiatzaren 13an eta besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritu zuen. Bazkideek ‘Indar berriak’ izenpean aurkeztu zen zerrenda hautatu zuten eta ondorioz 2024-2026 eperako Zuzendaritza honela geratu da:
Gehiago irakurri...
2024/05/30

Euskal Aste Nazionala urteko ekitaldirik garrantzitsuena da, seguruenik, Argentinako euskal etxeetako gazteentzat. Astero astero elkartzen dira euskal dantzak entseatu eta ikasteko eta taldeetako asko hasiak dira dagoeneko bidaia planifikatzen aurtengoan Bahia Blanca gertaleku izango duen jaialdira joateko. Baina entseatzea ez da nahikoa hitzordu handirako txartela lortzeko. Joan-etorriak, lotarako lekua, ...
Gehiago irakurri...
2024/05/29

Bakersfieldeko 2024ko NABO Biltzar Nagusiak eta bertako 50. Euskal Bestak joan den asteburu honetan eman duenaren errepasoa egiterakoan, marka berezi batekin nabarmentzekoa da 2024ko 'Bizi Emankorra' saria Bakersfield bertako bost pertsonari eman izana, seigarren saria, Mayi Berterretche Petracek-i emana, irailaren 21ean Coloradon egingo duten ekitaldi batean eskuratuko baitiote, han bizi baita ...
Gehiago irakurri...