euskal diaspora eta kultura
2015/10/19
Heldu den ostegunean, Donibane Lohizuneko Goraki abesbatzak emanaldia eskainiko du Bakersfield-en (Kalifornia, AEB), taldearen berrogeigarren urtemuga ospatzeko. Wool Growers jatetxean izango da, 18:30ean. Lehendabiziko aldiz abestuko dute lapurtarrek Ameriketan eta bozkarioz dira Oeste urrutiko euskaldunekin batzeko izango duten aukeragatik, Koraleko lehendakariak EuskalKultura.com-i adierazi dion legez: “Bistan da (poza ematen digula), gehienek baitugu aitatxi edo amatxi ibili zena Ameriketan”.
2015/10/19
ENE sarirako hautagaitzak bidaltzeko epea ireki du Eusko Ikaskuntzak eta azaroaren 27a arte hartuko ditu proposamenak. ENE saria 2006an sortu zen Diasporan euskararen alde lan egiten duten elkarteak aintzat hartzeko helburuarekin. Sariaren ezaugarri nagusietako bat da edonork proposatu ditzakeela hautagaiak. Saria merezi duen elkarteren bat ezagutzen duzu? Aurkez ezazu!
2015/10/16
Iragan urriaren 3an urteroko bilkura egin zuen Beran Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak. Jendetza bildu zen bertara, 500 bat artzain eta euren senitartekoak, emazteak eta seme-alabak. Aurten izan ere, emakumeak ziren protagonista: artzainekin batera Ameriketara joan ziren andre gazteak, eta familian euskal kultura eta euskara gorde eta transmititu zutenak. Festak Dolores Lazkano zena omendu zuen, elkartearen sortzaile eta sustatzaileetako bat.
2015/10/16
Aurrekaririk gabeko ekimen batean, Correo Argentino posta zerbitzuak euskal ikurrak dituen zigilu-marka bat sortu du Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxean egindako Filatelia eta Numismatika erakusketan aurkezteko. Zigilu-marka urri osoan eskatu ahal izango dute Cordobako posta bulegoetan, paperezko gutunak bidaltzen dituztenek. Berri honekin batera, Cordobako Kolektibitateen Karabanan hartu zutela parte jakinarazten dute Gure Txokoako lagunek .
2015/10/16
Daniel Aranguren, Legazpiko (Gipuzkoa) alkatea Errepublika garaian, Kubara ihes egin beharrean suertatu zen. Izen bereko bere semea Habanako Euskal Etxeko lehen dakariordea da gaur egun eta Euskal Herrian da egunotan, joan den ostiralean bukatu zen Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarrera etorria. Bere hemengo egonaldia, aitaren herria bisitatzeko baliatu. Legazpian, egungo alkateak errezibitu du alkate ohiaren semea.
2015/10/15
Western Literature Association elkartea urteroko 50. mintegia egiten ari da egunotan Renon, eta euskal gaiei leku berezia ari da eskaintzen. Hasteko, elkarteak bere Distinguished Achievement Award saria (hilondokoa) emango dio Robert Laxalt idazleari. Horrez gain, euskaldunei eskainitako bi saio egingo dira gaur: "Robert Laxalt: Regional and Transnational Contexts" izenekoa eta "Basque Voices in the American West" delakoa. Amaitzeko, larunbatean CBSko Iker Saituak "'Basque Bascos' to 'White Subjects'" hitzaldia emango du.
2015/10/15
Bere bihotz 'txilangoa'ren taupadak azkarrak bilakazen dira Euskal Herrira 'itzultzen' denean. Mexikon, guraso eta aitona-amona eibartarrak zituela jaioa, Jaione Arrieta Galarraga VascosMexico zerrenda eta webgunearen sortzaile eta koordinatzaile da interneten, duela 13 urte. Aste honetan EuskalKultura.com-en Donostiako bulegoa bisitatu du. Garaiz itzuliko da Mexiko hiriburura, lehenengoz Emakume Eguna prestatzen ari baita bertako Euskal Etxea azaroaren 28rako.
2015/10/15
‘Ume bat, arbola bat’ izeneko ekitaldiaren 20. edizioan, aspaldiko amets bat bete du Salliqueló-ko Eusko Deya euskal etxeak: herrian euskaldunen ikurra den haritza landatzea, eta semea, Patxi, jaiotzari lotua egin du. Zuhaitza Pedro Azcaray gernikarrak eman du dohaintzan, eta BMX praktikatzeko eraikiko den berdegune batean egongo da.
2015/10/14
Euskal Herrian bira labur bat egiten ari dira egunotan Wyomingeko Martin Goicoechea eta Kaliforniako Johnny Curutchet bertsolariak, Euskal Kultur Erakundea, Bertsularien Lagunak eta Bertsozale Elkarteak gonbidatuta. Gaur Zizurkilen izango dira, bertso bazkari batean Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin kantuan (sarrera doan) eta ostiralean euskal Diasporari buruzko "Euskal emigrazioa: oroitzapena baino gehiago?" jardunaldian izango dira Uztaritzen.
2015/10/14
Balioespen sakonagoak egiteko denbora zertxobait gehiago behar bada ere, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak balioespen baikorra egin du Gasteizen amaitu berria den Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarraz eta honekin batera garatu den Gaztemundu 2015 programaz. Asier Vallejo zuzendariak EuskalKultura.com-en eskaerari erantzunez adierazi duenez, gauzak hobetu daitezke baina lehenengo balantzea zinez baikorra da Gaztemunduri dagokionez, eta Batzarra ere baikor balioetsi dute, "nota hartu dugularik datozen kongresuetarako hobe daitezkeen gauzez". Ikus, azkenean, argazki galeriak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus