euskal diaspora eta kultura
2015/10/27
Eusko Jaurlaritzak astearte honetako Gobernu Kontseiluak, Jaurlaritzako ordezkaritza batek Argentinara aste honetan egingo duen bidaia hartu du hizpide. Josu Erkoreka Justizia sailburua eta Gobernuko eleduna buru, ordezkaritzak 2015eko Euskal Argentinar Aste Nazionalean hartuko du parte La Pampako Macachin herrian, FEVA Euskal Argentinar Erakundeen Federazioak eginiko gonbite bati erantzunez.
2015/10/27
Bartzelonako Euskal Herria Sona musika jaialdiak 18 urte bete ditu eta aurten ezustekoz beteriko edizioa prestatu du Euskal Etxeak urtemuga hau ospatzeko. Aurreneko ezustekoa ostegun honetan bertan izango da, azken unera arte sekretua izan den kontzertu batekin: Gatibu talde gernikarrak doako emanaldia egingo du kalean, jaialdiari hasiera emateko. Eta datozen egunetan, askoz gehiaho: Oskorri, Korrontzi, Jabier Muguruza, Anari...
2015/10/27
Osatze prozesuan dago Benito Juarez herriko euskal taldea baina hala ere komunitatearekiko duen engaiamendua ondo asko betetzen du. Izan ere, azken bi urteetan egin bezala, Euskal Juarez izenpean bilduta dauden herriko euskal jatorrizko lagunek parte hartuko dute aurten ere Kolektibitateen Ekitaldietan. Hitzorduak azaroaren 9an –Erakusketa Estatikoa– eta 14an –Gizataldeen Afaria– izango dira.
2015/10/27
Teknologia berriez baliaturik, bi gai zehatzei buruzko informazioa biltzen duten bi blog kudeatzen ditu nafar sustraiak dituen Fernando Lizarbe jeltzale rosariotarrak. Eurosare deitu duen blogean, Europa mendebaldeko estaturik gabeko nazioak –zehazki Katalunia, Eskozia eta Euskadi– hartzen ditu ikergai Zazpirak Bat-ko kide ere baden Lizarbek; bestean, Nafarroan Uxue Barkos gobernuburua buruzagi duen Geroa Bai koalizioaren azken nobedadeak argitaratzen ditu.
2015/10/26
Iragan urriaren 17an Bruselako Euskal Etxeak bere aurreneko Sagardotegi Gaua egin zuen eta elkarteko kide eta lagunen erantzunak aurreikuspen guztiak hautsi zituen. Elkarteak 60 bat lagunentzako lekua prestatu bazuen ere, azkenean ia 100 lagun bildu ziren bertara eta euskal etxeak denak hartu zituen. Bilkuran elkartearen aurkezpena egin zen eta lan molde berriak proposatu ziren.
2015/10/26
EuskalKultura.com-ek aukera izan du kalitate oneko bideo eta irudi proiektagailu kanoi bat eskuratzeko eta zozketan ipiniko du munduko euskal etxeen artean. Operazioak bi fase izango ditu: lehenengoan, proiektagailu beharrean dauden euskal etxeek euren izenak bildali beharko dizkigute. Bigarrenean, irakurleek, zerrenda horretako euskal etxeetako baten izena hautatuz emaila bidaliko digute. Zozketan euren emaila ateraten bada, euren izenean emango zaio proiektagailua euskal etxeari.
2015/10/26
9 de Julio herri argentinarrak Kultur Aniztasunaren Eguneko ospakizunaren baitan antolatu zuen Kolektibitateen 2. Topaketa, hiriko gizatalde italiar, japoniar, espainiar, irlandar eta euskalduna partaide. Euskal presentzia aberatsago egiteko, bi euskal elkartek hartu zuten parte ekitaldian: 9 de Julioko bertako Etxe Maiteak, eta anfitrioiek gonbidaturik, Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak. Izan ere, dantzari chivilcoytarrek euskal dantzen erritmoa jarri zioten festari.
2015/10/23
Donostia 2016 Fundazioak eta Donostia Kulturak, Donostiako Museoen Sarearekin lankidetzan, "Labore" izeneko bekak sortu dituzte. Beka hauei esker Euskal Herriko zein Diasporako artistek (baita nazioartekoek ere) egonaldi artistikoak egingo dituzte Donostiako zazpi museotan: San Telmo Museoa, Donostiako Elizbarrutiko Museoa, Aquariuma, Eureka! Zientzia Museoa, Untzi Museoa-Museo Navala, Real 100 Museoa eta Museum Cemento Rezola. Proiektu artistikoak aurkezteko epea azaroaren 16an itxiko da.
2015/10/23
‘Basque Family Cultural Celebration’ izenpean (Euskal familien ospakizun kulturala), Carson City-ko Nevada State Museum-ak euskal kulturaren inguruko ekitaldia antolatu zuen urriaren 10ean. Hitzaldiak, erakusketak, ikastaroak, bai eta euskara eskola ‘express’ bat ere. Deborah Stevenson museoko hezkuntza saileko buruak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “Euskal herritarren bitartez azaldu nahi izan dugu Nevadaren izaera emigrantea. Eta arrakastatsua eta entretenigarria izan da”.
2015/10/23
“Patagoniako bertako produktuez osatua, sagardogintzan esperientzia handia duten adituek eginda eta euskal ondarearen eraginpean, identifikatzen gaituen ikur bat lortu dugu: Iñaki sagardo naturala”, hitz hauekin aurkezten dute euren proiektu berria Pülku sagardotegiak eta Itziar Aguirre euskal sukaldari rosariotarrak, eta Macachingo Euskal Aste Nazionalean datorren astean egingo den edariaren lehenengo dastaketara gonbidatzen dute.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus