euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko da Txileko Santiagon Euzko Etxearen Euskal Astea, Bizkaiko Diputatu Nagusiaren partehartzearekin

2015/11/19

Unai Rementeria Bizkaiko Diputatu Nagusia Txileko enpresariekin bildu da egunotan, gaur Euskal Astera bildu baino lehen (argazkia Bizkaimedia)

Santiagoko Euzko Etxeak gaur jarriko du abian 2015eko Euskal Astea, elkartearen egoitzan egingo den harrera ekitaldi batekin. Bertan, besteak beste, Bizkaiko Diputatu Nagusia, Unai Rementeria izango da. Rementeria bisita ofiziala egiten ari da Txilera, zenbait euskal enpresariekin, eta ordezkaritza honek Euskal Asteko ekitaldietan parte hartuko du. Igandera bitartean egiterau zabala izango da, tartean, kontzertuak, Olinpiadak, Korrika Txikia eta askoz gehiago.

Gehiago irakurri...


Romtvedt aita-alabek euskal eta nazioarteko musika emanaldiak eskainiko dituzte gaur eta bihar Boisen

2015/11/19

David Romtvedt eta Caitlin Romtvedt-en Boiseko gaurko emanaldien kartela

Wyoming-dik etorririk, David Romtvedt eta bere alaba Caitlin Romtvedt-ek euskal eta nazioarteko zenbait musika emanaldi eskainiko dituzte gaur eta bihar Idahoko hiriburuan, Boise State University-k (BSU) urtero antolatu ohi duen Nazioarteko Astearen baitan.Musikari trebe eta trebatuak dira aita-alaba eta, besteak beste, The Fire Ants" taldeko partaide. Euskal musikaz gain, kataluniarra, portugaldarra, frantsesa eta espainiarra ere landuko dituzte emanaldiotan.

Gehiago irakurri...


Bere Euskal Jaiaren berri eman du Chascomusko Zingirako Euskaldunak-ek, Udaleku 2016ko datak ere adieraziz

2015/11/19

Zingirako Euskaldunak-eko dantzari txikiak 25. Euskal Jaian

200dik gora lagun bildu ziren Chascomuseko Pilota Klubean Euskal Jaian parte hartzeko, tartean Cañuelasko dantza taldea. Festaren baitan, 2015-2016 eperako etxeko alkatea izendatu zuen Zingirako Euskaldunak-eko batzordeak; hautatua, Graciela Basterra izen zen. Berri honekin batera, chascomustarrek 2016ko Udalekuren data iragarri dute: ekitaldia 2016ko urtarrilaren 5tik 9ra izango da.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-ek zozketatzen duen proiektagailua eskuratzeko epea larunbatean bukatuko da

2015/11/18

EuskalKultura.com-ek zozketatzen duen proiektagailuaren zozketan parte hartzeko azken epea larunbat honetan bukatuko da, 24:00etan (Euskal Herriko ordua). Ordura arte, zabalik daukazu epea proiektagailua zein euskal etxerentzat izango den esateko. Zure emaila ateratzen bada, zeure izenean emango zaio saria hautatutako euskal etxeari. Oraindik bozkatu ez baduzu, ez utzi gerorako eta egiozu oraintxe. Adi parte hartzeko arauei, eta zorte on! Emaitzak astelehenean argitaratuko ditugu.

Gehiago irakurri...


"Mexiko eta Euskadi: joan-etorriko bidaia" topaketa azaroaren 26an egingo da DFko "Vizcaínas" ikastetxean

2015/11/18

"Mexiko eta Euskadi: joan-etorriko bidaia" topaketaren afitxa

Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta Jose Maria Basagoiti Noriega Artxibategi Historikoak antolatuta, Mexiko eta Euskadiren arteko kultur topaketa egingo da azaroaren 26an Mexiko DFko "Vizcainas" ikastetxe historikoan. Topaketaren helburua euskal kulturak Mexikon duen presentzia eta eraginari buruz hausnarketa egitea da.

Gehiago irakurri...


Astelehenean euskara erakusketa abiatuta, hasi dira Buenos Airesen Argentinan Euskaraz-en 25. urteurren ospakizunak

2015/11/18

Horacio Gonzalez, Hugo Andiazabal eta Sara Pagola ‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketaren inaugurazioan (argazkia EuskalKultura.com)

‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketaren aurkezte ekitaldia Liburutegi Nazionalean izan zen, bertako zuzendari Horacio Gonzalez, FEVAko lehendakari Hugo Andiazabal eta Euskadiren Argentinako ordezkari Sara Pagola partaide. Erakusketa azaroaren 9ra arte bisitatu ahal izango da, goizeko 9etatik gaueko 9etara,  ‘Juan L. Ortiz’ aretoan.

Gehiago irakurri...


Union Vasca-ko 60tik gora dantzarik taularatuko dute bihar ‘Gu, nosotros’ ikuskizuna Bahia Blancako Udal Antzokian

2015/11/17

‘Gu, nosotros’ ikuskizuna azaroaren 18an estreinatuko da, Union Vasca euskal etxeko dantzari guztiak partaide

Benetako istorio batean oinarrituta, Josunerena, ‘Gu, nosotros’ ikuskizunak Euskal Herritik Argentinara iritsi ziren hainbat etorkinen historia irudikatzen du. Emankizunean zehar, Josune neskatoaren bizitza antzeztuko dute Union Vasca euskal etxeko adin guztietako dantzariek, euskal eta argentinar folklorea bilduz. Emanaldia bihar da, iluntzeko 8:30etan, Bahia Blancako Udal Antzokian.

Gehiago irakurri...


Associazione Culturale Euskara Erromako Visitazioni jaialdian parte hartzen ari da, Xabier Erkizia artistak gonbidatuta

2015/11/17

Erromako Visitazioni jaialdiaren afitxa
Erromako Euskal Etxea, Associazione Culturale Euskara elkartea hiriko soinu eta arte jaialdi batean ari da parte hartzen. "Visitazioni: Festival Internazionale di Arte Sonora" izena du jaialdiak eta irailaren 17tik abenduaren 5a arte luzatzen da. A.C.E.-ko kide Marcello Liberatok "Mobile" instalazio aurkeztuko du gaur.
 

Gehiago irakurri...


Euskaldunberrientzat aitortza eskatu dute Poziktibity kanpainako laugarren bideoa aurkeztean

2015/11/17

Poziktibityren 2015eko laugarren bideoaren aurkezpena

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Ana Urrutia ETBko aurkezleak Poziktibity proiektuaren 2015. urteko laugarren bideoa aurkeztu zuten atzo Bilbon. Aurkeztutako bideo hau Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta dago. Azken bideo honekin Euskadiko hainbat erakundek, tartean Bizkaiko Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiako Udalek, bat egin dute proiektuarekin.

Gehiago irakurri...


Mariasun Landa eta Juan Kruz Igerabide, haur literaturako bi euskal maixu, Miamiko Liburu Azokan izango dira

2015/11/16

Mariasun Landa euskal idazlea

Mariasun Landa eta Juan Kruz Igerabide idazleek Miamiko Liburu Azokan parte hartuko dute aste honetan, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin. Azoka atzo hasi zen, baina euskal idazleak asteburuan helduko dira. Landak eta Igerabidek hainbat ekitaldia eta jardueretan parte hartuko dute, horien artean "De cocodrilos bajo la cama y caminos de tinta en la nieve: dos maestros de la literatura infantil vasca" mahainguruan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia