euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar da eguna NABOren 2016ko Udalekun izena emateko unea: erne egon, aukera 18:00etan izango baita!

2016/02/29

Haurrak txapartari Washington DCn: Udaleku bezalako jarduerek ereiten dute euskal ilusio eta sua AEBetan (argazkia WEE)

Euren 10-15 urte arteko haurra uda honetan NABOk (Ipar Ameriketako Euskal Elkarteen Federazioa) antolatzen duen Udalekura eraman nahi duten gurasoek erne ibili beharko dute aurten ere, aurrekoetan bezala asko izango baitira egoera berean egongo diren aita-amak eta mugatuak, berriz, parte hartzeko dauden tokiak. 2016an Utah-ko Salt Lake Cityn egingo den Udalekun izena emateko epea bihar asteartea, arratsaldeko 6etan irekiko da, emailez. Lekuak oso minutu gutxitan buruan betetzea espero da.

Gehiago irakurri...


Gaur azken eguna EuskalKultura.com-en otsaileko zozketan parte hartzeko: euskal CD eta liburuak zeure esku

2016/02/26

Zozketagai diren lau sariak: 'Becoming Basque' liburua eta Maral, Kalakan eta Xiberoko Dantza Jauziak CDak (argazkia EuskalKultura.com)

Gaur ostirala azkeneko eguna da EuskalKultura.com otsail honetan zozketatzen ari den sariak eskuratzeko. Lau opari daude zozketagai: liburu bat, ingelesez, Boiseko euskal ondarea aipagai; eta hiru CD: bat, Maral talde euskal-argentinarraren azken lana; bi, Kalakan taldearen azkena; eta hiru, Xiberoko dantza jauzien CD bikoitza. Parte hartzeko email bat bidaltzea baino ez da behar. Oraino egin ez baduzu, gaur eta bihar azken aukera sariok doanik etxean eskuratzeko!

Gehiago irakurri...


Ekaitz Garate, Bartzelonako Euskal Etxea: "Harro gaude txapelaz eta abarkez eta 21. mendeko kultura sustatzen dugu"

2016/02/26

Ekaitz Garate: Zinemaldia.cat jaialdia bukatu berria, Sagardo Eguna ospatuko du larunbatean Bartzelonako Euskal Etxeak (argazkia EuskalKultura.com)

Filosofia eta Artearen Historia ikasia, urte batzuk dira Ekaitz Garate Bartzelonan bizi dela, laketua. Euskal Etxeko kultura teknikari, Zinemaldia.cat jaialdia bukatu berria, jaia dute bertan larunbat honetan, Sagardo Eguna.

Gehiago irakurri...


"Euskal Herriko sagardotegi giroa" eta AEBetako "kalitatezko janari lasterra" batuko ditu jatetxe batek North Carolinan

2016/02/26

Euskal Herritik AEBetara sagardotegietako giroa eraman nahi du Matthew Beason sagar ardoan adituak, Black Twig jatetxearekin (Argazkiak: M.B.)

Sagardoan aditua den Matthew Beason-ek eta John Eisensmith txefak “benetako euskal txotx-a” Ameriketaratuko duen jatetxea zabalduko dute, martxo bukaeran, Iparraldeko Karolinako Durham herrian. AEBetako 'fast casual food' edo kalitatezko janari lasterra eta mundu osotik ekarritako izen handiko sagardoak batuko dituzte; tartean, Euskal Herriko batzuk ere bai. “Nik dakidala, AEBetako toki bakarra izango da non, Euskal Herrian nola, mahaitik altxatu eta basoa sagardoz betetzera joango den jendea, txotx egitera”, esan du Beason-ek, EuskalKultura.com-ekin berbatan.

Gehiago irakurri...


Koru Tailerraren Kontzertua Buenos Airesen eta 2016ko deialdia ahots berriak gehitzeko, Lagun Onak abesbatzaren eskutik

2016/02/26

Lagun Onak Abesbatza Kirchner Kultur Guneko 'Ballena Azul' aretoan emandako kontzertuan (argazkia CCK)

Gaur bertan egingo da Buenos Airesn  hiriko Lagun Onak abesbatzak antolatutako Koru Tailerraren itxiera kontzertua. Eskoletan parte hartu zuten 40tik gora abeslarik Vivaldiren errepertorio bat taularatuko dute, Laurak Bat-en instalazioetan, iluntzeko 8etan, sarrera doan. Martxoaren lehenengo astean, ahots berriak gehitzeko audizioak eta entseguak hasiko dira. Urteko lehenengo kontzertua, berriz, apirilean izango da, Konex Kultur Gunean.

Gehiago irakurri...


Bihar azken eguna EuskalKultura.com-en otsaileko zozketan parte hartzeko: euskal CD eta liburuak zeure esku

2016/02/25

Zozketagai diren lau sariak: 'Becoming Basque' liburua eta Maral, Kalakan eta Xiberoko Dantza Jauziak CDak (argazkia EuskalKultura.com)

Bihar ostirala azkeneko eguna da EuskalKultura.com otsail honetan zozketatzen ari den sariak eskuratzeko. Lau opari daude zozketagai: liburu bat, ingelesez, Boiseko euskal ondarea aipagai; eta hiru CD: bat, Maral talde euskal-argentinarraren azken lana; bi, Kalakan taldearen azkena; eta hiru, Xiberoko dantza jauzien CD bikoitza. Parte hartzeko email bat bidaltzea baino ez da behar. Oraino egin ez baduzu, gaur eta bihar azken aukera sariok doanik etxean eskuratzeko!

Gehiago irakurri...


Liverpooleko Manuel Irujo Katedrak euskal arte eta literaturari buruzko jardunaldiak egingo ditu martxoaren 11n

2016/02/25

Jardunaldien afitxa

Datorren martxoaren 11n Liverpoolen izango dira Harkaitz Cano eta Ixiar Rozas idazleak, Oskar Alegria zinemagilea eta Peio Aguirre arte kritikaria, besteak beste, euskal arte eta literaturari buruzko hausnarketa egiteko "Hibridazioa eta sare berriak: esku-hartze kritiko garaikideak" jardunaldian. Liverpool Unibertsitateko Manuel Irujo Katedrak antolatu du mintegia, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

Gehiago irakurri...


Jai giro ederra eta 120 bat gonbidatu Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen 94. urteurren festan

2016/02/25

Menu aparta, dantzak, giro ederra eta 120 gonbidatu Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen 94. urteurren jaian

Capitan Sarmiento, Buenos Aires, Pergamino eta Jose C. Paz hirietako lagunek bat egin zuten Arrecifeseko euskal gizataldearekin euren euskal etxearen 94. urtebetetzea ospatzeko. Afariaren baitan zorion agurrak eta opari bereziak jaso zituen Buenos Aires probintziako zaharrenetakoa den euskal elkarte arrecifestarrak.

Gehiago irakurri...


Umeei zuzendutako historia, kirol eta jolasekin, estreinakoz ospatu dituzte euskal Inauteriak Montrealen

2016/02/24

Gaztetxonetatik nagusienetara arte, itzel pasatu zuten Montrealen euskal ihauteriak ospatuz, estreinako aldiz (Argazkia: E.Q.)

Hala iragarri dute Quebec-eko Euskaldunak euskal etxetik. Iragan igandean, hilaren 21ean, bertako euskaldunek Inauteriak ospatu zituzten lehenbizikoz. 40 bat lagun bildu ziren “3tik 86ra urte bitarteko haurrei” zuzendutako programara. “Belaunaldiz belaunaldi, (gure) kultura bizirik mantentzeko dira baliotsuak ekintza hauek”, esan dio EuskalKultura.com-i Sylvie Nadaud antolatzaileak.

Gehiago irakurri...


Pastoral bihurtuko dute Katalina de Erauso monja abenturazalearen bizitza; euskal etxeei sostengu eskaria

2016/02/24

Katalina Erauso, komentutik ihes egin eta Ameriketan gizonez jantzita borrokan ibili zen donostiar abenturazalea

Iparraldeko musikari, dantzari, aktore eta herritar talde batek Katalina Erauso euskal monja gudariari buruzko pastorala sortu du. XVII. mendean Erausok komentutik ihes egin eta Ameriketara joan zen, gizonez mozorrotuta, hamaika abentura eta borrokatan parte hartuz. Pastoralak bere bizitza harrigarria taula gainera ekarriko du eta horretarako finantziazioa eskuratzeko sostengu kanpaina jarri du abian munduko euskaldunen artean. Pariseko, Paueko eta Suitzako euskal etxeek babesa eman diote dagoeneko; antolatzaileek Diasporako gainerako elkarteei ere deia egin diete.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia