euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lezama herria, Buenos Aires probintzian, 'Otegui/Otegitarrak munduan' taldekideen bilgune izango da martxoaren 23an

2016/03/03

Argazkian, Leaburuko (Gipuzkoa) familien zuhaitz genealogikoa, tartean otegitarrak, Washington DCn bizi den Ignacio Oteguiren eskutik, Renotik Lisa Corcosteguiren lankidetza teknikoarekin egina

Otegui/Otegitarren lehenengo elkarretaratze argentinarra Buenos Aires probintziako Lezaman egingo da eta nahiz eta iragarritako data martxoaren 23a izan, antolatzaileak ziur daude jaiak 24ra arte iraungo duela. Deialdiako koordinazio lana Estatu Batuetan bizi den Ignacio Otegui leaburuarraren, Lezama argentinarreko Rodolfo Godofredo Oteguiren eta Entre Riosko probintzia argentinarreko Liliana Oteguiren eskutik etorri da eta ekitaldiak Euskal Herriko, Uruguaiko eta Argentinako otegui/otegitarrak bilduko ditu.

Gehiago irakurri...


Txalokada ederra lortu du Guernica-ren 3D bertsioak, euskaldunen ordezkari 2016 Eguzkiaren Festa Nazionalean (ikus argazkiak)

2016/03/02

San Juango Eusko Etxea Euskal Etxea 2016ko Eguzkiaren Jai Nazionalean

Ezohiko proposamen bat aurkeztu du 2016ko Eguzkiaren Festa Nazionalean San Juan probintzia argentinarreko Eusko Etxeak, telebistaz nazio osora zabaltzen den Carrusel del Sol delako kabalkadan. Izan ere, euskal ordezkaritzak Gernikaren 3Dko erreprodukzio bat zeraman gurdi batekin desfilatu zuen: “Jendea harrituta geratu zen eta txalo beroak oparitu zizkiguten” adierazi diote euskal-sanjuandarrek EuskalKultura.com-i. Ikus argazki galeria harrigarria.

Gehiago irakurri...


Neguko hotzari hamaika ekitaldiekin aurre egin dio Valladolideko Gure Txokok: txistorrada, danborrada, txangoak...

2016/03/02

Valladolideko Gure Txoko euskal etxearen egoitzan egin zen bazkari bat (argazkia Valladolid EE)

Udaberriari hasiera emateko plan eta proiektu berriak prestatzen dituen bitartean, Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak neguan eginiko jarduerak gogora ekarri ditu. Batzuk urteroko jarduera klasikoak dira, hala nola, Santo Tomas edo San Sebastián Egunaren ospakizunak, baina horiez gain txangoak, bazkariak eta koruaren emanaldiak ere izan dira. Gainera, elkarteak zuzendaritza ere berritu du. Jarraian, argazki galeria.

Gehiago irakurri...


Elko sorterrira itzuli da Mercedes Mendive soinujolea eta eskolak eskainiko dizkie doanik euskal etxeko gazteei

2016/03/02

Jim Jausoro eta, bereziki, lagun eta maisu izan zuen Bernardo Yanciren lekukoa hartu eta akordeoiaren haria eten ez daiten nahi du Mertxe Mendivek (Argazkiak: M.M. eta E.E.C.)

Miami atzean utzita, Fernando Lejardi senar pilotaria kirol profesionaletik erretiroa hartu ostean, Elko jaioterrira (Nevada, AEB) itzuli da Mercedes Mendive soinujole euskalamerikarra senarra eta alabarekin. “Langile nekagaitza” dela diote bere lagunek eta Elkoko Euskal Etxean bere harri koxkorra jartzen hasi da jada, igandero jotzen baitu akordeoia dantzarien entseguetan. Uda ostean, hauspoa jotzen irakatsiko die klubeko kideei musutruke.

Gehiago irakurri...


New York Times-ek Iñaki Azpitarteren Chateaubriand aipatzen du Pariseko modako jatetxeen artean

2016/03/01

Iñaki Azpitarte sukaldaria Chateaubriand jatetxean, eta ondoan, bere platerretako bat, NYT egunkariaren artikuluan

New York Times egunkari ospetsuak Pariseko jatetxe "berriei" buruzko artikulua argitaratu du berriki eta leku berezia du euskaldun jatorriko Iñaki Azpitarteren Chateaubriand-ek bertan aipatzen dituen jantokien artean. Pariseko moda berria frantziar sukaldaritza eta munduko beste tradizioak uztartzen dituena ei da, "Nouvelle Cuisine berria" izena jarri diote, eta horretan maixu omen da Azpitarte, frantses, asiar eta latinamerikar ikutuak dituen estilo bereziarekin. 

Gehiago irakurri...


Euskal kultura ikastaroa antolatuko du Euskaldunak Quebec klubak, dantza, kantua, música eta euskara batuta

2016/03/01

Edonork parte hartzeko moduko ikastaro honen helburua oinarrizko maila ematea da, jendeak euskal kulturarekin goza dezan (Argazkia: Sebastien Veilleux)

Maiatzetik ekainera bitartean, sei astez, euskal kantuak, dantzak eta hizkuntza bera ikasteko aukera eskainiko du Quebec-eko Euskal Etxeak. Maider Martineau makearra izango da irakaslea eta, EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “helburua jendeari oinarri bat ematea izanen da, modu aski lasai eta pedagogikoan”.

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko du Buenos Airesko Juan de Garay Fundazioak euskal kulturari buruzko 40 ekintzako programa

2016/03/01

Juan de Garay Fundazioaren standa Euskal Gizataldeen V.  Mundu Biltzarrean Donostian

Klaseak asteartero izango dira, abendura arte. Urtean zehar euskal kulturaren adierazpen ugari ezagutuko dituzte partaideek, Fundazioko kideak irakasle. Ikastaroa gaur hasiko da, ‘Zer da euskalduna izatea?’ gaia aztertuz. Proposamena irekia da komunitate osoari, ez da beharrezkoa aldez aurreko inskripzioa egitea, eta interesatuek partaidetza agiria lor dezakete.

Gehiago irakurri...


Bilbao Mendi Film Festivalak mendia eta abentura zinema sustatuko du Mexikoko 24 hiritan martxoaren 1 eta 3an

2016/02/29

Bilbao Mendi Film Festivaleko (BMFF) kartela

Bilbao Mendi Film Festivalak euskal ekoizpen eta zuzendaritza duten lau pelikula eskainiko ditu Mexikoko 24 hiritan martxoaren 1ean eta 3an, tartean Mexiko Hiria, Puebla, Oaxaca, Queretaro eta Tijuana. Lau izenburu hauek ikusteaz gain, Mendi Film Festivalean egiten diren ekintza guztien berri jasoko du bertaratzen den publiko mexikarrak.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en otsaileko sariak Euskal Herrira (liburua) eta Argentinara (diskoak) doaz

2016/02/29

Otsailean zozketatutako lau sariak: 'Becoming Basque' liburua eta Maral, Kalakan eta Xiberoko Dantza Jauziak CDak (argazkia EuskalKultura.com)

EuskalKultura.com-en otsaileko zozketak badauzka irabazleak. Liburua Euskal Herrian geratuko da eta diskoek, berriz, Argentinarako bidea hartuko dute datozen egunetan. Orotara 188 pertsona izan ditu partaide zozketak, dozenatik gora herrialdetatik. Ohi bezala, Argentina izan da, alde handiz, partaide gehien bldu dituen herrialdea. 

Gehiago irakurri...


Cenarrusa Fundazioak eta Bizkaia:talent-ek elkartruke programa jarri dute abian; eskabideak, apirilaren 30a arte

2016/02/29

Unai Rementeria Bizkaiko Diputatu Nagusia Boiseko Capitolian izan zen 2015eko udaran, Idahoko Gobernadore ordearekin biltzeko (argazkia Bizkaimedia)

Euskal Herriko eta Ameriketako goi mailako profesionalen artean loturak eta lidergoa sustatzeko programa jarri dute abian Bizkaia:talent-ek eta Boiseko Cenarrusa Fundazioak. Programa honi esker Euskal Herriko lau profesionalek 21 eguneko egonaldia egingo dute AEBetan edo Kanadan, eta AEB edo Kanadatik bi etorriko dira Euskal Herrira. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 30ean itxiko da. 

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia