euskal diaspora eta kultura
2016/08/01
Etxepare Euskal Institutuak Kultura Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria hautatzeko prozedura abian jarri du. Institutuaren zuzendaritzapean, bere xedea euskal kultura sustatzea eta hedatzea izango da. Arloak honako eremuak hartzen ditu: musika, arte eszenikoak, ikusizko arteak, zinema, literatura, arkitektura eta diseinua. Unibertsitate titulua, kultur kudeaketan esperientzia, hizkuntzak eta nazioarteko kultur proiektuetan eskarmentua eskatzen da. Epe muga aurkezteko, abuztuaren 10a.
2016/08/01
Plataforma berriak elkarrekin harremandu eta lotu nahi ditu euskaldunak, nazioartean dabilen euskal loturarik duen jendea, euskal gaiez interesatutakoak edota orokorrean Euskal Herriarekin edota edozein euskal alorrarekin erlaziorik duen jendea, munduan edonon bizi izanda ere, sare sozial berri honetara biltzeko gonbitea eginez, bertan informazioa, egutegia, kezkak, iruzkinak eta proposamenak bana ditzaten. Hala azaldu dute aurkezpenean Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak.
2016/08/01
Deialdia euskal etxeetako gazteei dago zuzenduta eta asmoa da euskal kulturan sakondu eta murgiltzea baina inguru erabat natural eta eder batean. Izan ere, egonaldia mendiez eta lakuaz inguratutako Nonthue heziketa kanpamentuaren instalazioetan izango da, Lacar lakuaren ertzean. Udalekua urtarrilaren 30ean hasiko da eta otsailaren 4an bukatuko San Martin de los Andes hiriaren urteurrenaren desfilearekin batera.
2016/07/29
Esku artean ditugu dagoeneko Euskalkultura.com-en uztaileko irabazleak. Bost sariak doaz, hurrenez hurren, Brasilera ("Modern Basque History" liburua), Argentinara (Burgaintziren CDa), Uruguaira ("Aita deitzen zen gizona" liburua), Espainiara (Sonia de los Santos-en CDa) eta Argentinara (eranskailuak). Oraingo honetan 15 nazio edo herrialdetatik etorri zaizkigu partaidetzak, Txiletik Kanadaraino eta Australiatik Alemaniaraino.
2016/07/29
Erronkarieraz, "Urrinean biltruk" leloarekin deitu du Euskal Artzainak Ameriketan urteroko "amerikanoen" besta ospatzera Izaban. Jaia irailaren 3an egingo da eta bertara bilduko dira urtetan Ameriketan artzain ibilitako euskaldunak eta euren senitartekoak. "Urrinean biltruk" leloarekin elkarteak "hain desberdinak diren bi lurretan, bizitza eta lana modu berdinean egin ahal izana" goraipatu nahi izan du.
2016/07/29
Utah Basque Club euskal etxea elkarte txikia da, familia gutxi batzuk osatua, baina Udaleku 2016 antolatzeko erronkak ez zituen Utahko euskaldunak kikildu, eta orain, gaztetxoen egonaldia amaitu ostean, esan daiteke aurtengo edizioa arrakasta handia izan dela. Bi astez AEBetako euskal etxeetako 81 neska-mutil izan dira Salt Lake City-n, euskal kultura ikasten eta lagunartean disfrutatzen. Ikus jarraian argazki albuma.
2016/07/29
CONICETek eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako akordio baten baitan Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko dekanoa den Iñaki Bazan katedratikoak Erdi Aroko ikasketei buruzko Nazioarteko Kongresuan hartuko du parte irailean Buenos Airesen. Kongresua amaituta, ikastaro bat ere eskainiko du Bazanek Buenos Airesen. Bi ekintzak unibertsitateko ikasle eta adituei daude zuzenduta eta CONICETeko instalazioetan izango dira, Saavedra kaleko 15. zenbakian.
2016/07/28
"Txikitatik ezagutu genituen amamaren logelan kartoizko kutxa batean sartuta ehundaka karta. Orain urte batzuk digitalizatu egin nituen eta osaba guztiei banatu, papera ez baita betiko. Gerora etorri zitzaidan zerbait gehiago egiteko gogoa. Xabier Irujori erakutsi nion materiala eta berak animatu ninduen aurrera egitera. Ordurako idazten hasia nintzen zerbait". Honela azaldu digu Benan Oregik liburua idaztearen hasiera. Soraluzen gerraurrean zinegotzi jeltzale ian zen aitaita Benantzio Iñurrietaren eta jazarkundea gertutik ezagutu zuen belaunaldi oso baten berri ematen digu 'Zutik Ozta-Ozta Nator'ek.
2016/07/28
Macachinen hartu zuen lekukoa Euzko Etxeak eta ordundik buru belarri dabiltza Necocheako euskaldunak aurtengo euskal diaspora argentinarraren jai handiena antolatzen. Programa prestatze prozesuan, ekintza batzuk dagoeneko baieztatuta daude. Eta euskal etxeetako ordezkaritzak euren partaidetza prestatzen hasteko, Astearen prezioak jakinarazi dituzte antolatzaileek. Bestakde, eta azaroari begira lan egiteari utzi gabe, Hator Hona programak aurrera darrai egun hauetan Necochean.
2016/07/28
"Marka ezazu zeure egutegian! Plazerez adierazten dizugu Jaialdi 2020 uztailaren 28tik abuztuaren 2ra bitartean izango dela". Honelaxe erantzun diote sare sozialetan Jaialdi 2020eko antolatzaileek bost urtean behin Estatu Batuetako Boisen gauzatzen den euskal-amerikar festa erraldoi honen datei buruz eginiko galdera bati. Erantzu animatzekona ongi datorkigu data horiek gogoan hartzeko eta aholkuari segitzeko eta, agian, ahal duenari animatzeko agian hurrengo edizio horretan Boisen parte hartzaile izan dadin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus