euskal diaspora eta kultura
2016/09/12
Cordoba probintzia argentinarreko General Deheza herriko Kultura Idazkaritzak gonbidaturik Marita Echave idazle euskal-argentinarrak "Euskal baserrietako sukaldaritza" bere liburua aurkeztu zuen herriko Jai Patronalen 115. edizioan. Aurkezpena bukatu eta gero sukaldari cordobatarrak prestatutako ‘sukaldi’ partekatu zuen bildutakoekin.
2016/09/10
Eusko Jaurlaritzak 2016ko Gaztemundu programan parte hartuko duten partaideen izen zerrenda adierazi du. Berez EHAA buletin ofizialean egun gutxi barru argitara emango denean indarrean sartuko den ebazpenak 25 pertsonako zerrenda baitaratzen du, horietarik 22 Argentinakoak, Txileko bi eta AEBetako bakarra. Gaztemundu 2016 urriaren 1etik 16ra bitartean egingo da Donostian, Basque Culinary Center-en eskutik.
2016/09/09
Biraren egitaraua oraindik erabat osatua egon ez arren, baieztatuta daude dagoeneko emanaldiak Buenos Airesen, azaroaren 5ean; Montevideon, azaroaren 9an; eta Necocheako Euskal Aste Nazionalean, azaroaren 11an. "Elementuak" eta "b_aldeak" diskoetan oinarritutako ordu eta erdiko ikuskizuna eskainiko dute Iparraldeko musikariek.
2016/09/09
Laugarren urtez jarraian ‘Euskal Juarez’ taldea euskal gizataldearen ordezkari izan da Immigrantearen Eguna ospatzeko Buenos Aires probintziako Benito Juarez hiriak antolatutako ekitaldietan. Euskal taldea protagonistetako bat izan zen programa barruan hiriko J. J. Bernal Torres Liburutegian antolatutako “Umeak mundu anitzaren alde” izeneko Erakusketa Estatikoan.
2016/09/09
Roldanen bizi diren euskal ondorengo guztiengana pertsonalki iristea helburua duen programa hedatu nahi dute Euskel Biotzako kideek eta asmo horrekin eta Roldandik hamar bat kilometrora dagoen San Jeronimo Sudera eraman dute aurten. Ekintza erabat arrakastatsua izan da eta antolatzaileek ez dute baztertzen eskualdeko beste herri batzuetan zabaltzeko aukera. Berri honekin batera eta poz handiz San Inazio bazkarian 450 lagun bildu zituztela jakinarazi digute Euskel Biotzako arduradunek.
2016/09/08
Aktibitate ugari egin ditu urte hasieratik Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak bere 25. urtebetetzea ospatzeko. Asteburu honetan, ordea, urteko ospakizun nagusia dator: irailaren 10 eta 11erako asteburu osoko programa antolatu du instituzioak, eta hiriko euskal kolektibitatea ez ezik, hainbat euskal etxetako dantzariak ere espero dituzte chascomustarrek efemeridea lagunez inguratuta ospatzeko.
2016/09/08
Monumentua German Wright diseinatzaileari zor zaio. Jende ugarik hartu zuen parte oroitarriaren inaugurazioan, tartean hiriko agintariek, futbolariaren ahaide eta lagunek, Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeko kideek eta une berezi hori Julio Jorge “El Vasco” Olarticoechearekin partekatu nahi izan zuten hainbat saladillotarrek.
2016/09/07
FPV-PJ alderdi politikoko Fabian Lugli zinegotziak aurkeztutako proiektu baten ondorioz, kirol arloko ‘pertsona eredugarriak’ izendatu zituen La Platako Udalbatzak Euzko Etxearen baitan sortutako Itsuen Futbol taldeko jokalariak. Buenos Aires probintziako hiriburuko euskal etxeko itsuen futbol talde osoak hartu zuen parte batzarrean. Futbolariek domina bana jaso zuten.
2016/09/07
Datorren ostegunean hasiko da. Concordiako Etorkinen Jai probintziala, Argentinako Entre Rios probintzian, irailaren 9tik 11ra gauzatuko da 2016ko edizioan, programa oparoa eskainiz bertako herritar eta turistei. Hiriko 'Euskal Gizataldea' Euskal Etxea euskal kolektibitatearen ordezkari izango da ekitaldietan: kultur eta gastronomia standetan, dantzetan, erreginaren hautaketan eta futbolean. Azken honetan, gainera 'Euskaldunak' izeneko taldeak bereganatu du dagoeneko txapelketa.
2016/09/06
Irailaren lehenengo egunetan eman diote hasiera Chubut probintzia argentinarreko Comodoro Rivadavia hiriko kolektibitateek ‘Komunitate Atzerritarren Jai Nazionala'ren 29. edizioari. Festaren programa Dantza Emanaldiarekin eta Umeen Jaialdiarekin hasi zen eta Sukaldaritza Azokarekin bukatuko da, datorren asteburuan. Comodoroko Euskal Echea (sic) elkarteko kideek, proposamen gastronomikoekin batera, dantzak ere aurkeztuko dituzte. 93 urterekin, Patagoniako euskal elkarte zaharrena da Euskal Echea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus