euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiru Erreka EEaren partaidetza nabaria, azken urteetako arrakastatsuena izan den 2016ko Gizatalde Azokan

2016/09/06

Hiru Erreka Euskal Etxearen standa abuztuaren 28an Tres Arroyosen egindako Kolektibitateen Azokan

Aho batez adierazten dute bai antolatzaileek bai kolektibitateetako ordezkariek aurtengo Gizataldeen Azoka azken edizioetako onena izan zela Tres Arroyosen, Buenos Aires probintzia argentinar hego-mendebaldean. Batetik espero baino publiko gehiago bertaratu zelako ekitaldira; bestetik, kolektibitate partaideen kopurua ere igo zelako. Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxea ekitaldi honen protagonista izan zen, erakundean garatzen diren aktibitate guztietako ordezkariak lagun.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en zozketa berria: bira Donostian, eta euskal kultura liburua, diskoak eta bideoa

2016/09/05

Iraileko zozketako sariak: Liburu bat, bi CD, DVD bat gehi bisita gidatua Donostian zehar pintxo dastaketa barne

Iraila da eta abian da EuskalKultura.com-en zozketa berri bat. Oraingoan, sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; haur-kantu disko bat; Boiseko 'Amuma Says No' euskal-amerikar taldearen 'Gatz eta berakatz' diskoa; Bernardo Atxaga idazlearen DVD bat; eta Magdalena Mignaburu eta Josu Legarretaren "Somos vasco-argentinos" liburua, Urazandi bildumakoa. Parte hartzeko muga, irailaren 30a. Baina ez zazu azken egunerako utzi. Eman ezazu izena gaur bertan!

Gehiago irakurri...


‘Uzturre Munduan’ elkarteak bi dantza tailer eskainiko ditu Argentinan, Bahia Blancan eta Buenos Aires hiriburuan

2016/09/05

2015eko irailaren 12 eta 13an eman zuten tailerra Uzturre Munduan-eko gazteek Laurak Baten

Iaz Buenos Airesen antolatutako jardunaldiei jarraipena emango diete aurten Euskal Herriko ‘Uzturre Munduan’ elkarteko kideek. Dantza tailerrak bi egunekoak izango dira. Bahia Blancan egingo dena, irailaren 10 eta 11an izango da, hiriko Union Vasca Euskal Etxeko instalazioetan; bestea, irailaren 17 eta 18an, Buenos Airesko Laurak Bat-en.

Gehiago irakurri...


Chacabucoko Guillermo Larregui EEak Bernardo Indaburu lehendakari duen Batzorde berria aurkeztu du

2016/09/05

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxean egindako 2016ko Ohiko Batzar Orokorrean

Estatutuak agintzen duen moduan, erakundeko Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuen Guillermo Larregui Euskal Etxeak 2016-2018 eperako. Urteko Ohiko Batzar Orokorrean lehendakaritzaren lekukoa pasatu zion orain diruzaina den Pablo Pavesak Bernardo Indaburu presidente berriari. Pavesak esanetan, “azken lau urteetako balantzea ezin hobea da eta datorrena oraindik ere hobea izango da”, segurtatu zuen.

Gehiago irakurri...


Donostiako Victoria Eugenia antzokian taularatuko dute bihar "Katalina de Erauso" pastorala

2016/09/02

Pastoralean Katalina de Erausoren rola betetzen duen arizalea (argazkia Pierre Alex Barkoisbide)

XVII. mendea. Donostiako domingotarren komentutik ihes egin du nerabeak, bizilekua kartzela zaiolako. Badoa Amerikara, Espainiako erregearen alde borrokatzera, bertako herritarrak zapaltzera. Hogeitaka urte egingo ditu Mundu Berrian ezpata dantzatzen. Ez da, ez, gizona, emakumea baizik. Jada ez da ordea Katalina Erauso, gizon jantzietan Frantzisko Loiola da donostiar abenturazalea. Aurpegi askoko pertsonaia polemikoa, etxean baino kanpoan ezagunagoa, pastoralera ekarri dute. Bihar Donostian ikusi ahalko da, Baionako estrenaldi jendetsuaren ostean. Argia aldizkariko artikulua.

Gehiago irakurri...


Irailaren 7, 10 eta 11an izango aurten Euskal Jaia Uruguaiko Floresen, bertako Euskal Etxearen 25. urteurrena ospatuz

2016/09/02

Flores'ko 4. Euskal Jairaren afixa

Hiru eguneko programa antolatu dute Flores’ko Euskal Etxea elkarteko lagunek euren instituzioaren 25. urtemugarekin batera hiriko IV. Euskal Jaia ospatzeko. Ekitaldian mota askotako aktibitateak eskainiko dizkio Euskal Etxeak komunitateari, Uruguaiko eta Brasilgo beste zenbait euskal etxe lagun.

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko Eusko Etxearen 2016ko Euskal Jaiak Loiolako San Inazio izan zuen gai nagusi

2016/09/02

Euskal gizataldeko lagunak izan ziren San Inazio prozesioaren buru

Programa oparoa eskaini dio aurten ere Misiones probintziako Corpus Christiko Eusko Etxeak bere komunitateari, Loiolako Inazio Deunaren eguna dela eta antolatutako jaian. Hiru egunetan zehar, mota askotako ekintzak egin ziren bai Corpus Christin bai San Ignacio herrian, beti ere Gipuzkoako Patroiaren irudia nabarmenduz.

Gehiago irakurri...


Euskal Jaiaren baitan 'Kontaketa harrigarriak' literatur lehiaketaren sariak banatu zituen Corpus Christiko EEak

2016/09/02

'Kontaketa harrigarriak' literatur lehiaketaren sarien emate-ekitaldian, epaimahaikideak, saridunak, bisitariak eta Euskal Etxeko lagunak (argazkia EE)

San Inazio eguna ospatzeko egindako hiru eguneko festan, 'Kontaketa harrigarriak' delako literatur lehiaketaren sarien emate-ekitaldi sinbolikoa egin zuen Eusko Etxea Euskal Etxeak. Izan ere, gero eta deialdi zabalagoa duen lehiaketako irabazleak ez dira Corpus Christikoak –kasu batzuetan Argentinakoak ere ez– eta behin emaitzak zabalduta, postaz bidaliko dizkie sariak instituzioko antolatzaileak.

Gehiago irakurri...


San Frantzisko eta Gardnerville ondoren, asteburu honetan Chinoko euskal festan kantatuko du Menditarrak-ek

2016/09/01

Menditarrak-eko kideak kantuz modu herrikoian joan den asteburuan San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen kantinan (argazkia JLB)

Joan den asteburuan San Frantziskoko Gure Euskal Etxean aritu ondoren eta azkeneko astearte honetan Nevadako Gardnervilleko JT Basque ostatuan emanaldi ederra eskaini ondoren, prest dago Menditarrak kantari talde baxenabartarra datorren asteburuan Chinoko piknikean kantatzeko. Hori eta gero, datorren astean, Bakersfield-eko Wool Growers euskal jatetxean kantatzea geratzen zaie Euskal Herrira itzuli bidean jartzeko.

Gehiago irakurri...


Baraderoko Aurrera Euskal Etxe argentinarrak San Inazio eta Independentziaren Bigarren Mendeurrena ospatu zituen

2016/09/01

Loiolako San Inazio eguneko ekitaldian, Independentzia Argentinarraren Bigarren Mendeurrena ere izan zuten gogoan Baraderoko Aurrera Euskal Etxeko lagunek

Buenos Aires probintziako Baraderoko euskal gizataldeak bi ospakizun batu zituen hiriko Udal Museo Historikoan egindako ekitaldi bakarrean. Loiolako Iñaki Deunaren egunean bertan, euskal santua omentzeaz gain, Argentinako Independentziaren Bigarren Mendeurrena dela eta plaka oroigarri bat ipini zuten Aurrerako kideek Museoaren atarian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia