euskal diaspora eta kultura
2016/07/22
Euskal dantzari buruzko ezaguera zabaltzeko asmoarekin sortu du Azkue Fundazioak "Soka" aplikazioa. App honen oinarrian dago Euskal Kultur Erakundeak egin duen "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa, eta www.dantzan.eus webguneko edukinak ere baliatu dira aplikazioa garatzeko. Bi atal ditu aplikazioak: batean, Euskal Herriko dantza emankizunen mapa eta egutegia, eta bestea, dantzari buruzko galde-erantzunen jolasa. Doakoa da eta iOS eta Android sistementzako eskuragarri.
2016/07/22
Bukatu zela ia pare bat aste pasatuta, sarean etengabe segitzen dute agertzen ekitaldiko argazki, bideo eta iruzkinek. Euskal Herrikoentzat berezia, euskal-amerikarrentat oso berezia izan zen. Lorea Bilbaok barrutik bizi izan zuen.
2016/07/22
Oporretara joan da Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxea, baina udaran ateak itxi baino lehen azken jarduera bat egin zuen ekainean, San Juanetako bazkari bat. Aurretik, koruak ikasturteko azken emanaldia egin zuen Toro hirira egin zuen txangoan. Koruak kantaldia eman zuen Toroko San Julian elizan, eta emanaldiaren ostean bazkaria egin zuten elkarteko bazkideek, inguru horretako ardo ezagunak dastatuz.
2016/07/21
Datorren asteko osteguna, gaur zortzi, azkeneko eguna da EuskalKultura.com-en uztaileko zozketan parte hartzeko. Sariak: bi liburu: "Modern Basque History: Eighteen century to the present", Cameron Watson egile (Renoko Unibertsitatea) eta "Aita deitzen zen gizona", Joan Errea egile eta Pello Salaburu prestatzaile (Pamiela); bi CD, Burgaintziren "Dantzaz-eke" (Agorrila) eta Sonia de los Santos-en "Mi viaje: de Nuevo León to the NY Island"; eta ikurrinak eta euskal diseinuak dauzkaten eranskailu edo itsasgarri sorta bat. Eman gaur bertan izena!
2016/07/21
Aurtengo uztaila benetan mugitua izan da Korrontzi folk taldearentzat; izan ere, makina bat herrialdetan izan dira bizkaitarrak euren musika aurkezten. Uztail hasieran Washintonen izan ziren, Smithsonian Museoaren Folklife Festivalean, AEBetako euskaldunekin batera, eta harrezkero Kroazian, Italia, Eslovenian eta Hungarian izan dira. Etzi Warwick-en itxiko dute bira.
2016/07/21
"Etxetik at.Euskal Diaspora" izenpean, erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta urrian egingo diren "Etxetik at. Migrazioak eta kultur ondarea" izeneko Ondarearen Europako Jardunaldien aurrerapena izango da, aurten hogeita bost urte betetzen ari den Gernikako Euskal Herria Museoan. Erakusketaren inaugurazioa gaur arratsaldeko zazpietan egingo da Museoaren egoitzan.
2016/07/20
Bakersfield hiri kaliforniarrean egoitza duen Kern County Basque Club-ek kontzertu eta ekitaldi bat antolatu du hiriko garagardotegi batean New Orleans-eko musika banda bat protagonista, dirua lortu ahal izateko aurrera daraman Memoria Bizia ekimenerako, CSUB unibertsitateko bekadun bat hartu eta, pertsona finko hori hor, bultzada erabakiorra eman ahal izateko Memoria Bizia programaren bertako atalari.
2016/07/20
Bilera atzo arratsaldez egin zen Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzan. Iñigo Urkullu lehendakaria buru, partaide izan ziren Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua eta Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria, Patronatuko beste zenbait kideen artean bertan zeudela Marian Elorza, Patxi Baztarrika, Josean Muñoz, Lorea Bilbao, Koldo Martinez, Xabi Paya eta Felipe Juaristi, besteak beste.
2016/07/20
Montrealeko Euskaldunak elkarteak 20 urte betetzen ditu aurten eta euskal etxeko bazkideak festa handia ari dira antolatzen data esanguratsua behar den moduan ospatzeko. Ekitaldiak abuztuaren 26an hasiko dira, elkartearen historiari buruzko erakusketa batekin, eta asteburuan zehar luzatuko dira.
2016/07/19
Argazki lehiaketa antolatu du Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak, gaia 'Gure Euskal Herria' duela eta partaide izan daitezkeela uskal etxeko kideak eta baita bisitariak ere. Lanak aurkezteko epea irailaren 15a da eta saritutako 12 argazki onenekin Eusko Alkartasunaren 2017ko egutegia egingo da. Erakusketa online bat ere zabalduko da interneten zein sare sozialetan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus