euskal diaspora eta kultura
2016/09/26
Argentinako Entre Rios probintzia aldean euskal kulturaren erreferentea da Urrundik Euskal Etxea eta hilabete honetan urteroko bere dantza ikuskizun nagusia eskaini dio bertako publikoari. Erakundeko dantza taldeekin batera, tango dantzariek eta folklore abeslariek ere osatu dute gau-programa. Zinez arrakastatsua izan den funtzioak, antzokia betetzeaz gain, zabalkunde handia lortu du paranatarren artean prentsa, irrati eta telebista bidez.
2016/09/26
Datorren ostirala azken eguna du parte hartzeko EuskalKultura.com-en iraileko zozketak. Honakoak dira sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; haur-kantu disko bat; Boiseko 'Amuma Says No' euskal-amerikar taldearen 'Gatz eta berakatz' diskoa; Bernardo Atxaga idazlearen DVD bat; eta Magdalena Mignaburu eta Josu Legarretaren "Somos vasco-argentinos" liburua. Parte hartzeko muga, irailaren 30a, baina ez utzi azken egunerako eta eman izena oraintxe bertan!
2016/09/23
Elkarrekin euren euskal jatorria partekatzen dute. Bi alor arrunt desberdinetan nabarmendu dira, eta komunitate euskal-venezuelarreko bi eragile diferentek eman digute euren berri. Batetik, Jon Paul Rodriguez biologoa, Caracasko Eusko Etxeko betidaniko kide, Natura Zaintzeko Mundu-Batasuneko Espezieen Bizirauteko Batzordeko buru izendatu dute. Bestetik, Asier Cazalis musikaria 2016ko Grammy Latinoetarako bi izendapen lortu ditu, "Los Caramelos de Cianuro" bere taldearekin batera. Zorionak biei!
2016/09/23
Iragan irailaren 18an Pintxo Eguna ospatu zuen Sao Pauloko Eusko Alkartasuna elkarteak, giro ederrean eta euskal-brasildar sukaldaritza fusio jator eta koloretsuarekin. Elkartekideak orain, buru belarri dabiltza Argazki Lehiaketarekin, aukeratutako argazkiei botoa emateko epea ireki baita. Boto gehien jasotzen dituztenak 2017ko elkartearen egutegian agertuko dira.
2016/09/23
Orain 25 urte hil zen Iruñean Erronkariko euskararen azken hiztuna. Hori gogoan eta euskararen lekukoa jasoz, Argentinan, Cordobako Gerora Euskal Elkarteak ‘Orai Keben-Orain Hemen’, honela, erronkarieraz eta batuaz, izendatu du, lau saiotan banatuta antolatu duen Xamar-en ‘Euskara Jendea’ dokumentalaren emanaldia. Lehenengo emanaldi "zinez arrakastatsu”aren ostean, bigarrena datorren astelehean izango da. Gerorak urtea bukatu arteko beste zenbait proposamen ere aukeztu ditu.
2016/09/22
Montpellier-ko Eskualdunak elkartea Frantziako euskal komunitatearen erdigune izango da asteburu honetan. Hasteko, larunbatean, elkarte honetan egingo delako Frantziako euskal etxeen urteroko bilkura. Aurten bertan izango da ere aurrenekoz Marsellako euskal etxe gaztea. Ondoren, igandean, Eskualdunak-ek urteroko Euskal Festa egingo du. Lagun asko bilduko dira bertara, gazte eta heldu, Jean Louis Bergara eta Beñat Chaubadendeguy musikarien doinuekin gozatzeko prest.
2016/09/22
Datorren aste du azkeneko epea EuskalKultura.com-en iraileko zozketak. Oraingoan honakoak dira sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; haur-kantu disko bat; Boiseko 'Amuma Says No' euskal-amerikar taldearen 'Gatz eta berakatz' diskoa; Bernardo Atxaga idazlearen DVD bat; eta Magdalena Mignaburu eta Josu Legarretaren "Somos vasco-argentinos" liburua. Parte hartzeko muga, irailaren 30a, baina ez utzi azken egunerako eta eman izena oraintxe bertan!
2016/09/22
Iazko esperientziak animaturik, lau tailer eskaini ditu aurten Euskal Herriko ‘Uzturre Munduan’ elkarteak Argentinan, horretarako propio etorritako hiru dantzariren eskutik. Tailerretako bi FEVAren babesarekin antolatu dira, Bahia Blancan eta Buenos Airesen, bertara hainbat euskal etxetako dantzariak bilduz. Beste biak, Mar del Platan eta Maipun emanak, tokian tokiko euskal etxeetako dantzariak bildu dituzte..
2016/09/21
Urtero legez, Saint Pierre eta Miquelon uharteko euskaldunek 35. Euskal Festa ospatu zuten abuztuan, eta giro ederra sortu zuten Saint Pierreko plaza nagusian. Zazpiak Bat Euskal Etxeak eta Euskal Pilota Ligak antolatuta, abuztuaren 13tik 21era makina bat jarduera egin ziren, besteak beste pilota txapelketa, dantza erakustaldia eta gazte zein helduei irekitako herri kirol saioak. Gainera, Euskal Herritik etorritako Xutik taldeak dantzaldia eskaini zuen.
2016/09/21
Bi hitzordu izango dituzte gaur Etxe Alai-ko kideek. Goizean, Bakearen Nazioarteko Eguna dela eta, hiriko Bakearen Arkua izeneko gunean egingo den zeremonian euskal gizataldearen ordezkari izango dira. Arratsaldean, berriz, Euskal Etxearen urtebetetzea ospatzeko, euren egoitzan bilduko dira haritz bat landatzeko eta brindisa partekatzeko, euskal makumea eta bere lan eskerga omentzearekin batera.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus