euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren astean bukatuko da Gaztemundu 2016erako izena emateko epea: aurtengo gaia, Gastronomia

2016/08/02

Basque Culinary Center, Donostian, lotua 2016ko Gaztemunduri

Datorren asteko ostegunean, abuztuaren 11ean, bukatuko da Eusko Jaurlaritzaren 2016ko Gaztemundu programan izena emateko epea. Gogoratu aurtengo edizioak Gastronomia izango duela ardatz eta, beraz, parte hartzaileak sukaldaritzaren mundu ingurukoak beharko dutela izan eta, besteak beste, izena ematerakoan bideo bat bidali beharko dutela euren plater proposamen bat eginez. 25 dira antolatu diren lekuak. Izena emateko asmoa baduzu, ez utzi azken egunerako eta bidali paperak agudo.

Gehiago irakurri...


Unai Azpiritxagaren "Porru xaflak piperradaz berbeteak" pintxoa irabazle Caracasko Eusko Etxean

2016/08/02

Epaile zorrotzak mahaian eserita eta partaide pintxogileak atzean San Fermin Pintxo Lehiaketaren irudian

"Porru xaflak piperradaz berbeteak" izeneko pintxoak, Unai Azpiritxaga etxeko bazkidea egile, irabazi du Caracaseko Eusko Etxeak San Fermin ospatzeko programaren barnean antolatutako pintxo lehiaketa pasa den uztailaren 16an. Saria,bi pertsonarentzako afari bat da venezuelar hiriburuko Casa Urrutia euskal jatetxe famatuan. Bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, Ekaitz Lacasa eta Josune Zubizarreta geratu ziren.

Gehiago irakurri...


Lanpostua eskaintzen du Etxepare Institutuak: Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria

2016/08/01

Deialdia Etxepare Euskal institutuaren webgunean

Etxepare Euskal Institutuak Kultura Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria hautatzeko prozedura abian jarri du. Institutuaren zuzendaritzapean, bere xedea euskal kultura sustatzea eta hedatzea izango da. Arloak honako eremuak hartzen ditu: musika, arte eszenikoak, ikusizko arteak, zinema, literatura, arkitektura eta diseinua. Unibertsitate titulua, kultur kudeaketan esperientzia, hizkuntzak eta nazioarteko kultur proiektuetan eskarmentua eskatzen da. Epe muga aurkezteko, abuztuaren 10a.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Basque Global Network sare sozial berria sortu du, munduko euskaldunen elkarrekiko lokarri

2016/08/01

Basque Global Network-en azala

Plataforma berriak elkarrekin harremandu eta lotu nahi ditu euskaldunak, nazioartean dabilen euskal loturarik duen jendea, euskal gaiez interesatutakoak edota orokorrean Euskal Herriarekin edota edozein euskal alorrarekin erlaziorik duen jendea, munduan edonon bizi izanda ere, sare sozial berri honetara biltzeko gonbitea eginez, bertan informazioa, egutegia, kezkak, iruzkinak eta proposamenak bana ditzaten. Hala azaldu dute aurkezpenean Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak.

Gehiago irakurri...


San Martin de los Andesko Euskal Txokoa antolatzaile, Patagoniako I. Udalekua urtarrilaren 30etik otsailaren 4ra

2016/08/01

San Martin de los Andesko Euskal Etxokoa antolatzen ari den Udalekua izango den lekua

Deialdia euskal etxeetako gazteei dago zuzenduta eta asmoa da euskal kulturan sakondu eta murgiltzea baina inguru erabat natural eta eder batean. Izan ere, egonaldia mendiez eta lakuaz inguratutako Nonthue heziketa kanpamentuaren instalazioetan izango da, Lacar lakuaren ertzean. Udalekua urtarrilaren 30ean hasiko da eta otsailaren 4an bukatuko San Martin de los Andes hiriaren urteurrenaren desfilearekin batera.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com: uztaileko zozketako sariak Brasil, Argentina, Uruguai eta Espainiara doaz

2016/07/29

Esku artean ditugu dagoeneko Euskalkultura.com-en uztaileko irabazleak. Bost sariak doaz, hurrenez hurren, Brasilera ("Modern Basque History" liburua), Argentinara (Burgaintziren CDa), Uruguaira ("Aita deitzen zen gizona" liburua), Espainiara (Sonia de los Santos-en CDa) eta Argentinara (eranskailuak). Oraingo honetan 15 nazio edo herrialdetatik etorri zaizkigu partaidetzak, Txiletik Kanadaraino eta Australiatik Alemaniaraino.

Gehiago irakurri...


Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen festa irailaren 3an egingo da Izaban, "Urrinean biltruk" lelopean

2016/07/29

Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen aurtengo festaren kartela

Erronkarieraz, "Urrinean biltruk" leloarekin deitu du Euskal Artzainak Ameriketan urteroko "amerikanoen" besta ospatzera Izaban. Jaia irailaren 3an egingo da eta bertara bilduko dira urtetan Ameriketan artzain ibilitako euskaldunak eta euren senitartekoak. "Urrinean biltruk" leloarekin elkarteak "hain desberdinak diren bi lurretan, bizitza eta lana modu berdinean egin ahal izana" goraipatu nahi izan du. 

Gehiago irakurri...


Utahko Euskal Etxearen ahalegin eta kemena bitarteko, bikain joan da aurtengo Udaleku

2016/07/29

Udaleku 2016-ko kamiseta ofizialak ere arrakasta itzela izan du. Non lortu dezakegu bat? (argazkia Udaleku 2016)

Utah Basque Club euskal etxea elkarte txikia da, familia gutxi batzuk osatua, baina Udaleku 2016 antolatzeko erronkak ez zituen Utahko euskaldunak kikildu, eta orain, gaztetxoen egonaldia amaitu ostean, esan daiteke aurtengo edizioa arrakasta handia izan dela. Bi astez AEBetako euskal etxeetako 81 neska-mutil izan dira Salt Lake City-n, euskal kultura ikasten eta lagunartean disfrutatzen. Ikus jarraian argazki albuma. 

Gehiago irakurri...


Argentinako CONICET eta Etxepare Institutua irailean hasiko dira elkarren arteko proiektuak burutzen

2016/07/29

Kongresua eta Ikastaroa iragartzeko afixak

CONICETek eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako akordio baten baitan Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko dekanoa den Iñaki Bazan katedratikoak Erdi Aroko ikasketei buruzko Nazioarteko Kongresuan hartuko du parte irailean Buenos Airesen. Kongresua amaituta, ikastaro bat ere eskainiko du Bazanek Buenos Airesen. Bi ekintzak unibertsitateko ikasle eta adituei daude zuzenduta eta CONICETeko instalazioetan izango dira, Saavedra kaleko 15. zenbakian.

Gehiago irakurri...


Benan Oregik 'Zutik Ozta-Ozta Nator' liburua aurkeztuko du gaur arratsaldean Boisen

2016/07/28

Benan Oregiren "Zutik ozta-ozta nator" liburuaren azala, bere aitaita (aitona) Benantzio Iñurrietaren bizitzan oinarritua

"Txikitatik ezagutu genituen amamaren logelan kartoizko kutxa batean sartuta ehundaka karta. Orain urte batzuk digitalizatu egin nituen eta osaba guztiei banatu, papera ez baita betiko. Gerora etorri zitzaidan zerbait gehiago egiteko gogoa. Xabier Irujori erakutsi nion materiala eta berak animatu ninduen aurrera egitera. Ordurako idazten hasia nintzen zerbait". Honela azaldu digu Benan Oregik liburua idaztearen hasiera. Soraluzen gerraurrean zinegotzi jeltzale ian zen aitaita Benantzio Iñurrietaren eta jazarkundea gertutik ezagutu zuen belaunaldi oso baten berri ematen digu 'Zutik Ozta-Ozta Nator'ek.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia