euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Ze arraroa euskararik gabe...": Txileko Santiagoko Euskal Etxea partaide 92ko Nafarroa Oinezeko kantuaren moldaketa berrian

2016/10/04

Txileko Santiagoko Euskal Etxeko Itxaropen Gaztea taldeko dantzariak, bideoklipean

Datorren urriaren 16an Nafarroa Oinez ospatuko dute Vianako Erentzun ikastolak eta Lodosako Ibaialdek. Eguna heldu bitartean, giroa berotzeko, Txikiak Handi egitasmoak Vianan ospatu zen 92ko Nafarroa Oinezeko kantu mitiko hura --"Arraroa, noski"-- hartu eta moldatu egin du. Bertsio berriaren bideoklipean, hizkuntza gutxituen hainbat hiztunen artean, biziki poztu gaitu Diasporako euskara ikasleak eta Santiagoko Euskal Etxeko dantzariak ikustea. 

Gehiago irakurri...


Arrakastaz antolatu du Buenos Airesen Eusketxek 'Euskalariak', euskara ikasle eta irakasleen elkarretaratzea

2016/10/04

‘Euskalariak’ Jardunaldia irailaren 24an izan zen, Buenos Airesko Lizarraenea etxean

Oso erantzun ona lortu zuen Eusko Kultur Etxeak luzatutako gonbiteak. Izan ere, San Miguel, Jose C. Paz, San Nicolas eta San Pedroko euskal etxeetako euskara ikasle eta irakasleek bat egin zuten Buenos Airesko Eusko Kultur Etxekoekin, lehenengo ‘Euskalariak’ euskara jardunaldi honetan. Ekintzaren arrakastak bultzaturik, urtero errepikatzeko asmoz ari dira Lizarraenea-ko lagunak.

Gehiago irakurri...


Euzkadiko Gudontzidiko azken kidea den Juan Azkarateri omenaldia egingo zaio gaur Donostiako Untzi Museoan

2016/10/04

Omenaldiko kartela

Juan Azkarate Araucua Euzkadiko Gudontzidiko kideen artean bizirik geratzen den azkena da. Bermeon jaioa, 14 urte besterik ez zituela Araba bou-an aritu zen, bigarren zerbitzari eta metrailadore-laguntzaile. Gaur goizean omenaldia egingo zaio Donostian, Euzkadiko Gudontzidiaren 80. urteurrenagatik (Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko) Untzi Museoa antolatzaile, Matxitxako Elkartearen laguntzaile, antolaturiko ekitaldien barruan.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en iraileko zozketako sariak Argentina, Brasil eta Uruguaira doaz

2016/10/03

Premios del sorteo de septiembre

EuskalKultura.com-en iraileko zozketako sariek badauzkate irabazleak, eta Argentinara joango dira, hiru kasutan; Brasilera, batean, eta Uruguaira beste batean. Mundu osoko 11 herrialdetik jaso ditugu partaidetzak. Bereziki arrakastatsua suertatu da "Bisita gidatua Donostiara, pintxo dastaketa barne" izenpean lehenengoz sartu dugun saria. Hurrengo zozketa berehala antolatuko dugu. Hona oraingokoaren saridunen zerrenda.

Gehiago irakurri...


Valladolideko Gure Txoko-ren Euskal Jaiari esker euskal dantza hiriko kaleetara atera zen

2016/10/03

Elgoibarko Haritz taldeko dantzariak, Valladolideko kaleetan dantzan (argazkia Valladolid EE)

Iragan asteburuan, urriaren 1 eta 2an, Valladolideko Gure Txoko elkarteak urteroko Euskal Jaia ospatu zuen, euskal kultura hirian erakutsi eta ezagutzera emateko helburuarekin. Horretarako, Euskal Herriko gonbidatuak izan zituzten: Elgoibarko Haritz dantza taldea, hain zuzen ere. Dantzariek San Nikolas elizan egin zen mezan parte hartu zuten eta igandean hiriko kaleetan barrena kalejiran ibili ziren, giro alaiean. 

Gehiago irakurri...


Euzko Etxeak 2016ko Euskal Argentinar Astearen egitaraua adierazi du, azaroaren 7tik 13ra Necochean

2016/10/03

2016ko Necocheako Euskal Aste Nazionalaren logoa

Euskal Herritik talde gonbidatu gisa Kalakan eta Emon taldeak errezibituko dituen jaia azaroaren 7tik 13ra izango da. Elkarretaratzeak leku berezia eskaini nahi izan dio euskarari eta larunbat arratsaldean ‘Euskodromo’ deitu den ekintza gauzatuko da, euskara ikasle eta irakasleak hizkuntzarekin jolastu eta mintza praktika egin dezaten. Euskodromoaz gain, egitarauak baitaratzen dituen proposamenen artean, txikiteoak, erromeriak, Sagardo Eguna, emanaldi artistikoak eta erakustaldiak aipa daitezke

Gehiago irakurri...


Asteburu trinkoa gaurtik aurrera Montevideon, euskal partaidetza aktiboz Ondarearen Eguneko ekitaldietan

2016/09/30

Eusko Indarra taldeko kideak 111. Abeltzaintza eta Nekazaritza Nazioarteko Erakusketan

Mugimendu handiko asteburua izango dute honakoa uruguaitar hiriburuko Haize Hegoa Euskal Etxeko lagunek. Gaur bertan “Genealogia eta Euskal Herria” izenburuko hitzaldia eskainiko du erakundeak, Garikoitzeko San Migel Parrokian. Bihar eta etzi, berriz, ‘Ondarearen Eguna’ dela eta Montevideon garatuko den programa barruan dantzatuko du hiriko Eusko Indarra taldeak.

Gehiago irakurri...


Euskara Emmy sarietaraino heldu da aurten, Ricardo Arambarri kazetari euskal-venezuelarrari esker

2016/09/30

Ricardo Arambarri gernikarren semea, 2016ko kazetaritza arloko Emmy saria jasotzen

Banatu berriak dira AEBetan Emmy-ak, bertako telebista arloko sariak, eta taulagainean entzun ziren eskertza hitzaldien artean "Eskerrik asko danori!" ozen bat ere entzun zen. Aspaldi AEBetan bizi den Ricardo Arambarri kazetari euskal-venezuelarrak bota zuen, Univision telebistako "Desamparados desechables" erreportaiagatik saria jaso zuenean. Arambarri gernikarren semea da eta euskalduna. "Hitzaldia nire ama hizkuntzan amaitu behar nuen", esan dio Arambarrik EuskalKultura.com-i. 

Gehiago irakurri...


Igande honetan hasiko da Donostian Gaztemundu 2016, euskal sukaldaritza ardatz duela

2016/09/30

Gaztemunduko aurreko edizio bateko kideak bisita egiten Pasaiara, Victor Hugoren etxea izan zenera (argazkia EuskalKultura.com)

Igande honetan, urriaren 2an, hasiko da Donostian Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu programaren 2016ko edizioa, euskal sukaldaritzari eskainia, eta Basque Culinary Center-ekin lankidetzan antolatua. Argentina, Txile eta Estatu Batuetako partaideak izango ditu --ohi bezala gehienak argentinarrak-- eta hilaren 15eraino luzatuko da. Partaideak bihar hasiko dira iristen Hondaribia eta Loiura eta igande arratsaldean izango dute aurkezpen eta harrera ekitaldia.

Gehiago irakurri...


Amerikanoen besta igandean Ortzaizen, Barkos lehendakariak hartu eta Izaban arrakastaz bildu ondoren

2016/09/30

Euskal Artzainak Ameriketan elkarte nafartarreko kideak Uxue Barkos lehendakariak errezibituak Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan

Bolada bereziki aktibo eta esanguratsua ari da izaten honakoa Euskal Herriko 'amerikanoentzat'. Irail hasieran, 'Euskal Artzainak Ameriketan' elkarteak urtero antolatzen duen elkarretaratze handia egin zuten, aurtengoan Izaban; baina egun bat lehenago, Nafarroako Barkos lehendakariak Nafarroako Jauregian errezibitu eta ohoratu zituen. Irailaren 4an, berriz, Gipuzkoako Legazpin, urtero bezala omendu zituen bertako Artzai Egunak. Datorren igandean, ostera, elkarretaratzea daukate Baxenabarreko Ortzaizen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia