euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakasta handiz ari da garatzen Euskal Zine Zikloa Pinamar hirian; hurrengo emanaldiak azaroko azken bi asteburuetan

2016/11/03

Euskal Zine Zikloa Argentinako Pinamar hirian

Ez dago euskal etxerik Pinamarren. Baina apirilean bertan hasitako Euskal Zine Zikloak gero eta jende gehiago biltzen du. 50 lagun bertaratu ziren azken emanaldian Manuel Belgrano Herri Liburutegira Carlos Gabilondok hautatutako filmak ikustera. “Kopuru polita da, batez ere pentsatzen badugu Pinamarren ez dagoela ekintza bultzatzen duen euskal elkarterik” adierazi dio Gabilondok EuskalKultura.com-i. 2016ko zikloari amaiera emateko beste lau emanaldi egingo dira: azaroaren 18 eta 19an eta 25 eta 26an.

Gehiago irakurri...


Neuquen hiriko ‘Baskos de la confluencia’ euskal etxeak 50tik gora lagun bildu ditu bere lehenengo bazkarian

2016/11/03

Neuquengo ‘Baskos de la confluencia’ euskal etxeak bere lehenengo euskal bazkaria egin du joan den igandean, urriaren 30ean

Komunitateari begirako bere lehenengo topaketa egin du joan den igandean duela bi hilabete eskas Neuquen-en sortutako ‘Baskos de la confluencia’ elkarteak. Deialdia arrakastatsua izan zen eta 50 bat lagun elkartu ziren euskal etxearen behinbehineko egoitzara, tartean San Martin de los Andesko Euskal Txokoa-ko lehendakari Manuel Bustingorry. Elkarte berriko kideak poz-pozik daude lehenengo aktibitate honekin eta gogoz ekin diote hurrengo ekimenak prestatzeari.

Gehiago irakurri...


Kontzertuak eta kalejira Mallorcan, Artea Euskal Etxearen Iparraldeko Musiken 2. Topaketan

2016/11/02

Dangiliske taldeko musikariak kalejiran (argazkia Mallorca EE)

Mallorcako Artea Euskal Etxeak Euskal Herriko musika ekarri zuen Mediterraneoko uhartera iragan urriaren 14 eta 15ean, "Trobada de Musiques del Nord" izeneko festan. Ekitaldi hau antolatzen duten bigarren urtea da, eta iaz bezala, Bizkaiko Dangiliske taldea izan zuten gonbidatu nagusi, musika zelta eta galegoa egiten duten beste talde batzuekin batera. Larunbatean, 150 bat lagun jarri zituen dantzan euskal taldeak. 

Gehiago irakurri...


Marita Echave sukaldariak bere "Euskal baserrietako sukaldaritza" liburua aurkeztu du Chivilcoyko Beti Aurrera EEan

2016/11/02

Marita Echavek "Euskal baserrietako sukaldaritza" liburua aurkeztu zuen Chivilcoyn

Sukaldaritzari eskainitako asteburu oso bat bizi izan dute Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeko lagunek Marita Echaveren eskutik. Ekintzen programaren baitan "Euskal baserrietako sukaldaritza" liburua aurkeztu eta tailer bat eman zuen sukaldari cordobatarrak. Chivilcoyko Euskal Etxearen baitan ari den ‘Amalur’ gastronomia taldea, berriz, asteburuko afariez arduratu zen.

Gehiago irakurri...


Independentziaren 2. Mendeurreneko Euskal Festan ‘Cueca-Fandangoa’ estreinatu dute Llavallolgo Euskal Echean

2016/11/02

Llavallolgo Euskal Echea Ikastetxearen Euskal Festa urriaren 29an izan da aurten

Urteroko bere jai nagusia ospatu du azken larunbat honetan Llavallol-go Euskal Echea Ikastetxeak, 2 eta 18 urte arteko milatik gora ikasle partaide. Jaiaren programak mota askotako ekintzak batu zituen, dantza eta kirol erakustaldiekin hasiz eta mikro-ekimenetako standen aurkezpenak ere tarteko. Independentzia Argentinarraren Bigarren Mendeurreneko urtean, baina, ekarpen berezi bat: ‘Cueca-Fandangoa’ izeneko koreografia estreinatu zuten Aitor Alavak zuzentzen dituen Euskal Echea-ko dantzariek.

Gehiago irakurri...


Mexikora bidaia egin ostean, gaur Habanan hasiko den azokan ere parte hartuko dute euskal enpresek

2016/10/31

Habanako FIHAV azokako Euskal Pabilioia (argazkia Gipuzkoako Foru Aldundia)

Gaur inauguratuko da Kuban Habanako XXXIV. Nazioarteko Azoka-FIHAV, eta bertan da euskal enpresen ordezkaritza bat, Karibeko uhartean negozio aukerak lantzeko prest. Ostirala arte luzatuko da azoka eta hainbat ekitaldi eta bileren artean, euskal ordezkariek Kubako Euskal Etxearekin hitzordua izango dute. Iragan astean, aldiz, Mexikon izan zen Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako diputatua, bertan lanean ari diren euskal enpresekin biltzeko.  

Gehiago irakurri...


Nagore Goitiandia eta Vasco Bilbao dira "Euskadi eta Amerika arteko Aliantzak Ezartzeko Lidergo Programa"ko bi AEB partaideak

2016/10/31

Vasco Bilbao, Nagore Goitiandia Gernikako Arbola bisitatzen Gloria Totoricagüenarekin

Boiseko Nagore Goitiandia eta New Yorkeko Vasco Bilbao dira Bizkaitik kudeatzen den "Euskadi eta Amerika arteko Aliantzak Ezartzeko Lidergo Programa"ren lehenengo edizioko bigarren modalitateko bi parte-hartzaile estatubatuarrak. “Programa honek Bizkaia eta Amerikako Estatu Batuak/Kanada arteko errealitate enpresarial, zientifiko, teknologiko, instituzional eta kulturalari buruzko jakintzaren plataforma garatu nahi du”, Bizkaiatalenteko zuzendari gerente den Ivan Jimenezek baieztatu duenez.

Gehiago irakurri...


Izaskun Kortazar euskara irakaslea Brasilen da euskal kultura eta herri kirolei buruzko hitzaldiak ematen euskal etxeetan

2016/10/28

Izaskun Kortazar, ezkerrean, urdinez jantzita, Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko zenbait kiderekin (argazkia IKortazar)

Bigarren urtez jarraian Izaskun Kortazar euskara irakaslea Brasilen da, bertako euskal etxeetan euskal kulturari buruzko zenbait hitzaldi emateko. Kortazar Sondikan jaioa da, Bizkaian, baina dozena bat urte daramatza Boisen eta irakasle da BSU unibertsitatean. Egunotan Sao Pauloko Eusko Alkartasuna euskal etxean herri kirolei buruzko hitzaldia eman du, eta asteburuan Porto Alegren eta Pelotasen izango da Rio Grade do Sul-eko Euskal Etxearekin.

Gehiago irakurri...


Euskal bost sukaldari Mexikora joango dira azaroko lehenengo astean Miniature-Euskadi Gastronomika-ren eskutik

2016/10/28

Goi miniatura-sukaldaritzan espezializatutako sukaldariek abangoardiako pintxoen sukaldaritzaren hoberena eramango dute Ipar Ameriketako nazio honetara eta esperientzia-afariak eta ikastaro magistralak eskainiko dituzte. Basquetourrek, Euskadi Gastronomika produktu-klubaren bidez, lankidetzan dihardu Miniature-kin euskal gastronomia honelako ekintzen bidez zabaltzen. Bosr euskal dukaldariak Mexiko Hirian eta San Miguel de Allendeko jatetxetan zuzenduko zaizkio publiko mexikar espezializatuari.

Gehiago irakurri...


Armstrong-eko Gizataldeen Azokaren 25. edizioan parte hartu ondoren bere 20. urteurrena ospatu du bertako Eusko Txokoak

2016/10/28

Eusko Txokoa-ko lagunek Euskal Etxe eta jatetxearen 20. urteurrena ospatu zuten urriaren 22an (argazkia EE)

Bertako bi ekintza garrantzitsuren protagonista izan da Santa Fe probintzia argentinarreko Armstrong herriko Eusko Txokoa azken asteotan. Batetik, sukaldaritza standa eta euskal dantzak aurkeztu zituen Gizataldeen Azokan, jaiaren 25. edizioan, euskaldunen ordezkari. Bestetik, jatetxeak bere 20. urteurrena ospatu zuen; bi festetan Euskel Biotza Euskal Etxeko dantzariak arduratu ziren euskal dantzez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia