euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak argitara eman du egoera larrian dauden euskal gizataldeetako partaideentzako laguntza ebazpena

2016/11/11

Eusko Jaurlaritzak azaroaren 11ko EHAA buletin ofizialean eman du argitara 2016ko urriaren 27ko Ebazpena, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, euskal etxeei diru-laguntzak emanez atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonak laguntzeko. orotara 202.000 euro banatu dira, Argentinan (23 onuradun). Txile (18), Kuba (64), Uruguai (6) eta Venezuelan (10).

Gehiago irakurri...


Kalakanen kontzertuarekin hasiko da gaur Necochean 2016ko Euskal Astearen gailurra

2016/11/11

2016ko Euskal Astea euskarari keinuka. Bihar Mintzodromoa egingo da, euskara zubi ipiniz Necochea eta Zubieta artean

Hasiera ofiziala astelehenean eman bazioten ere, gaur arratsaldeko ekitaldiekin jauzia eman eta goitituko da gori-gorian ipiniz Necochean Euskal Argentinar Aste Nazionalaren 2016ko edizioa. Euskal Herriko bisitariak hemen dira, oinezkoak zein artistak, eta bart Euskal Etxean euskal eta argentinar osagaiak ederki uztartu eta biziarazi ziren, asteburu zinez ederra iragarriz. Kalakanen kontzertuak, Gure Esku Dagoren hitzaldiak eta Emon-ek erromeriak larunbat eta iganderatuko den sentimentu eta emozio leherketa markatuko dute. Hemen guztia prest!

Gehiago irakurri...


Euskal udazkena Pau eta Bordelen: Garikoitz Mendizabal, Aitor Furundarena, jazza eta SOKA euskal dantza erakusketa

2016/11/11

Bisitariak "Soka" euskal dantzari  buruzko erakusketan (argazkia EKE)

Aquitaine.eus egitasmoak euskal aireak dakartza Bordele eta Pau aldera, Etxepare Institutuak eta Euskal Kultur Erakundearen eskutik. Bordelen ikusgai da Donostiako Jazzaldiari buruzko erakusketa, eta hilaren 22 eta 23an euskal musika lantegia egingo dute Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena soinujoleak. Pauen, aldiz, Lons herrian ikusgai da Soka, euskal dantza munduari buruzko multimedia erakusketa. 

Gehiago irakurri...


Nafar Etxeko eta Zazpirak Bat Euskal Etxeko dantzariak euren elkarteen ordezkari Rosarioko Gizataldeen Jaian

2016/11/11

Rosarioko Gizataldeen Jaia azaroaren 4tik 13ra luzatuko da, bertako Euskal Etxea eta Nafar Etxea partaide

Gizataldeen Festa azaroaren 4tik 15era ari da garatzen Rosarion, Banderaren Parke Nazionala izeneko berdegunean, bertako Turismo Erakundea eta Kolektibitate Atzerritarren Elkartea antolatzaile. Hamar egunetan zehar 50tik gora kolektibitatetako taldeak hartuko dute parte stand eta ikuskizunekin, tartean Rosarioko Nafar Etxeak eta Zazpirak Bat Euskal Etxeak. Ikuskizunen arloan, Euskal Etxeko dantzari txikiak joan den larunbatean aurkeztu ziren. Helduen txanda, astelehenean helduko da. Dantzari nafarrek, berriz, larunbatean egin zuten lehenengo saioa eta bihar dantzatuko dute berriro.

Gehiago irakurri...


50 urte euskal kultura zabaltzen Australian: Sydneyko Gure Txokok mende erdia bete du

2016/11/10

Gure Txokoren 50. urteurreneko afitxa

Sydneyko Gure Txokok 50 urte egin ditu eta elkarte australiarreko kideak buru belarri ibili dira urtebetetzea behar den moduan ospatzeko. Halarik, bihar hasi eta 10 eguneko luzera izango duen egitarau zabala prestatu dute. Ezta gutxiagorako, izan ere, elkarteak mendde erdia egin baitu Euskal Herritik 17.000 kilometrotara bizi diren euskaldun hauen topagune izaten. Etxea, etxetik urrun. Jarraian, egitarau osoa. 

Gehiago irakurri...


Boiseko Euskal Museoa bere oroigarri eta materialen dendarako arduradun baten bila ari da

2016/11/10

Boiseko Euskal Museoaren kanpoko itxura. Denda sartu eta eskuinetara dago, erakuslehioa kalera begira

Boiseko Euskal Museoa bere oroigarri eta materialen dendarako arduradun baten bila ari da. Inork ezingo du bete Wendyk utzitako hutsunea, baina Museoko dendak bere ohiko abiada hartu behar du eta Boiseko erakunde euskaltzaleak lanpostu baterako deia zabaldu du, jendetasuna ezaugarri duen, jendearekiko tratua gogoko duen eta negozio bat eta denda bat kudeatzen eta gobernatzen eskarmentua izan dezakeen pertsona baten bila. Izena emateko epea azaroaren 18ra arte --datorren asteko ostirala-- dago zabalik.

Gehiago irakurri...


Barilocheko 2016ko Gizataldeen Festa: “Harro gaude Euskal Etxeko gazteen partaidetzaz, standean zein ikuskizunean”

2016/11/10

Mendiko Euzko Etxea Euskal Etxeko gazteak ondo pasatzen Barilocheko Europar-Argentinar Gizataldeen Festan

Barilocheko Europar-Argentinar Gizataldeen Festa joan den asteburuan hasi eta datorrenean bukatuko da, ohi bezala Dina Huapi Klub Danimarkarraren instalazioetan. Urtean zehar antolatzen diren gainerako hitzoduetan bezala, Mendiko Euzko Etxea ari da euskaldunen ordezkari. Euskal Etxetik gazteen jaiarekiko engaiamendua azpimarratu nahi izan digute, “lagungarri direlako oso, eta hori gaur egun harro sentitzeko modukoa delako”, azpimarratu dio EuskalKultura.com-i elkarteko lehendakari Hector Grañak.

Gehiago irakurri...


Ospa talde euskal-amerikarrak euskal musikaz beteko du Buffalo, "Worlds of Music" jaialdian

2016/11/09

David Romtved eta bere taldeko kideak Worlds of Music jaialdiaren barruan CDa grabatzen (argazkia David Lange Studios Facebook)

Wyomingo Worlds of Music jaialdiak euskal immigranteei omenaldia egingo die, euren musikaren bitartez. Ospa taldea da aurtengo jaialdiko gonbidatua, David Romtvedt soinujole eta Wyomingo euskal dantza taldeen musikaria buru. Jaialdia bihar bertan hasiko da eta kontzertuez gain musika lantegiak ere egingo dira. Bertan jasotzen den dirua datorren urteko uztailean bertan egingo den NABO Euskal Jaialdia antolatzeko baliatuko da.

Gehiago irakurri...


‘Geroa Bai Argentina’ taldeko bi kidek Nafarroa bisitatu dute eta koalizioko eta Gobernuko ordezkariekin bildu dira

2016/11/09

Fernando Lizarbek eta Alejo Contik Geroa Bai Argentina delako ekimena aurkeztu zuten Iruñeko Geroa Bai-ren egoitzan

‘Geroa Bai Argentina’ko kide diren Fernando Lizarbe eta Alejo Conti rosariotarrek lau eguneko bira egin zuten Nafarroan. Bisitaren baitan Geroa Bai Koalizioko ordezkariekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuko mandatariekin elkartu ziren argentinarrak, tartean Uxue Barkos lehendakariarekin. ‘Geroa Bai Argentina’ ekimenari buruzko hitzaldi bat ere eman zuten Lizarbek eta Contik eta Nafarroa Oinez jaialdian hartu zuten parte.

Gehiago irakurri...


Ekimen ugari La Platako Euzko Etxean, tartean Zutarriak-en kontzertua bihar Matxin Burdinen 40. urteurrena ospatzeko

2016/11/09

Zutarriak taldearen kontzertura joateko gonbitea

Bihar joko du La Platako euskal etxean Zutarriak talde hiriburutarrak, bertako Matxin Burdin Liburutegiaren 40. urteurreneko ospakizun programa barruan. Emanaldia iluntzeko 8etan izango da, sarrera doakoa. Gonbitea luzatzeaz gain, kultur eta kirol arloan azaroan egindako ekintzak partekatu nahi izan ditu gurekin La Platako Euzko Etxeak.

 

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia