2024/09/27

Iraila badoa eta berarekin batera munduko euskal etxeek Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko egin dituzten azken ekitaldiak. beste hainbat alditan bezala, ospakizun ofiziala irailaren 8an izanik ere —saio instituzionala aurten Oñatin, Imanol Pradales lehendakaria buru— Diasporako elkarte askok egun horretan bertan ospatu zuten, baina beste hainbatek, irailean zehar egin dute, euren ...
Gehiago irakurri...
2024/09/27

Mexiko Hiriko Euskal Etxeko 'emakume taldeak' zeregin berezia hartu du 2023ko maiatzetik joan den astera arte. Hamabost hilabetez, Perutik iritsi zen Arantzazuko Ama Birjinaren irudia zaindu dute, hiriburuko Vizcaínas bezala ezaguna den San Ignazio eskolaren zaintzapera pasatu aurretik. ‘Agur’ esateko unean, Jesusa Lesaka bazkideak, 'Agur María' abestu zuen. Euskal ...
Gehiago irakurri...
2024/09/27

Urtero irailaren 4aren inguruan herrialde guztian barrena egin ohi denez, Argentinara etorri eta berau euren aberri berria bihurtu, eta eguneroko lanaren ekarpena eginik bertako garapenari hondar alea jarriz bat egin zuten jatorri guztietako emigranteak gogoratu, omendu eta ospatzeko ekitaldi ugari egin dira azken hilabete honetan geografia argentinarrean, tartean jaialdiak, ...
Gehiago irakurri...
2024/09/26

Aralarko Mikel Deunaren omenezko ospakizunak ari dira abiatzen Hego Konoko zenbait euskal etxetan. Mar del Platan, tradizioari leial, Denak Bat Euskal Etxeak ekitaldien agenda zabala garatuko du Euskal Herriaren zaindariaren ohorez; Buenos Airesen, berriz, Laurak Batek afari batekin ospatuko du, eta Macachinen, euren sasoi honetako ohiko Mus Txapelketarekin egingo dute. Zure euskal etxean ere zeozer prestatu ...
Gehiago irakurri...
2024/09/26

Irailean, Argentinan, omenaldia eta gomuta berezia eskaintzen zaie etorkinei, ekitaldi instituzional, artistiko eta kulturalekin. Urtero, gizataldeen elkarte eta erakundeak gastronomia, artisautza, musika eta dantza tipikoak uztartzen dituzten jaialdietara biltzen dira eta, edizio bakoitzerako, jantziak berritzen dituzte, dantza berriren bat entseatzen dute, plater tradizional berri batekin ausartzen dira ...
Gehiago irakurri...
2024/09/26

Artikulu honen lehenengo partean, NABOk Grand Junctionen egindako bileraren berri eman genuen, baita Colorado Estatuak Jean Urruty euskal emigrante donazahartarrak 1978an eraikitako eta 'Plaza Urrutia' izenaz ezaguna den pilotalekua aintzakotzat hartu eta estatuko jabego historikoen erregistroan sartuz babesa eman izana ospatzeko bertan ezarritako plaka desestaltzearen argazki kronika egin ere, eta ...
Gehiago irakurri...
2024/09/25

Asteburu ederra pasatu dute irailaren 21 eta 22an, larunbat eta igandez, Grand Junctionen 'Colorado Euskal Etxea' antolatzaile hiriko 'Plaza Urrutia' pilotalekuan, larunbatean EEaren 'Udako Besta' ospatuta, programa trinko batekin, eta igandean Coloradoko Mus Txapelketarekin, NABOren nazionalerako sailkagarria den norgehiagokan. Frontoian plaka bat ezartzea, Coloradoko Estatuak kantxa ...
Gehiago irakurri...
2024/09/25

Euskal-mallorcatar senidetasun programa eta jai bikoitza edo hirukoitza joan den larunbatean, irailaren 21ean. Mallorcako Artea Euskal Etxeak bat egin zuen Sineu herriko frontoiaren 75 urteak ospatzeko jaiarekin eta bertara ekarri zuen baita ere 2024ko Euskal Diasporaren Eguneko ospakizuna. Frontoia bera bertan izan zen gertaleku eta programa aberats batean Balear Uharteetako tradizioak eta ...
Gehiago irakurri...
2024/09/24

Jalgi Hadi Mundura (JHM) 2020an Covid konfinamendu garaian sortutako elkarte birtuala da, Mintzaneteko kide talde batek abiatua. Elkartea asmo jakin batekin jaio zen: euskara ikasten ari zirenei edota hizkuntza praktikatu nahi zutenei mintzatzeko tarte bat eskaintzea. Lau urte pasa eta gero, itxialdiaren garaian elkartzeko forma bakarra izan zen hura aukera paregabea bihurtu da Euskal ...
Gehiago irakurri...
2024/09/24

Bermeoko eskultore eta artista polifazetikoaren jaiotzaren mendeurrenean, Nevada-Renoko Unibertsitateko ‘Jon Bilbao’ katedrak bi jarduera antolatu ditu irailean EHUko doktore eta Arte Ederretan lizentziaduna den Katrin Alberdi partaide dela. Lehenengoa irailaren 14an egin zen eta mahainguru batean hartu zuen parte Alberdik Renoko Convention Center-en.
Gehiago irakurri...