euskal diaspora eta kultura

2025/03/27
Donostiako Tabakaleran egoitza duen Etxepare Euskal Institutua da Euskal Herritik kanpo euskararen irakaskuntzaz arduratzen den erakundea, Eusko Jaurlaritzako erakunde autonoo gisa. Bere izenean, Euskara Munduan programaren arduradun Kinku Zinkunegik euskal etxeetan euskara klaseak sustatzeko hitzarmenak sinatu zituen urtarrilean Argentinako, Brasilgo, Peruko, Txileko eta Uruguaiko hainbat euskal ...
2025/03/27
Badira 19 urte Cañuelasko Denak Bat euskal etxeak Dantzari Topaketa eta Aberri Egunaren ospakizuna antolatzen dituela. Aurtengo edizioa egitarau zabaldua eta berrituarekin dator. Apirilaren 5ean izango da elkarretaratzea eta oraingoan, ohi ez bezala, ekitaldia ez da larunbat iluntzean hasiko, eguerdian baizik. Bazkari bat eskainiko dute eta arratsalde, iluntze eta gauean jarduera ugari egingo dira, hala nola ...
2025/03/26
Joan den asteburuan, Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat eta Lapridako Lagunen Etxea euskal etxeek, biak Buenos Aires probintzian, euren Urteko Batzarrak egin dituzte hurrenez hurren, bi kasuetan, Zuzendaritza Batzordea osatzeko edo berritzeko bozketa eginik. Arrecifesen kasuan, hau da 2025 - 2026 aldirako Zuzendaritza Batzordea:
2025/03/26
Deustuko Unibertsitateak gonbidaturik, sei hilabeteko lankidetza ari da egiten Iñaki Hernaiz euskal-argentinarra Unibertsitateko Giza Baliabideen UNESCO Katedran. Lankidetzaren baitan, ‘Hezkuntzaren egoera Latinoamerikan’ izeneko hitzaldia eskaini zien Txile, Kolonbia, Mexiko, Kuba, Nikaragua eta Ekuador herrialdeetatik etorritako bekadunei. Aipatu behar da, hala ere, publikoan Unibertsitateko ...
2025/03/25
Baliabide eta aukera ugari dituzte gaur egun Diasporan euskara ikasi nahi dutenek. Baina normala denez edozein hizkuntza ikasten, ez dago murgiltzea baino hautu eraginkorragorik, kasu honetan Euskal Herrira bertara joan eta bertatik bertara ikastea, euskarak berezkoak dituen inguru eta giroetan, hizkuntza ez ezik herri kulturan ere sakonduz. Are gehiago hango udan, egunak luzeak direla, eta ...
2025/03/25
Harrera-ekitaldi polita antolatu zuen Euzko Etxeak Erasmus programaren bidez Santiago, Valparaiso eta Talcara iritsitako ehun gazte euskaldunei ongietorria emateko. Euskal Herri osoko neska-mutilek sei hilabete pasako dituzte Txilen, hiru hirietako unibertsitateetan ikasten edota praktikak egiten. “Aukeratutako karrerak bariatuak dira, tartean, pedagogia, gizarte lana, psikologia, ...
2025/03/24
500 lagun inguru bildu ziren joan den asteburuan La Platako Euzko Etxeak Euskal Kulturaren Eguna ospatzeko antolatu zuen Korridore Gastronomikoan. Ekitaldia martxoaren 15ean egin zen, larunbat gauean, euskal elkarteak City Bell-en duen aisialdirako gunean. Euzko Etxeko sail guztiek hartu zuten parte ospakizunean: "Mari Aramayo" eta "Vicente Ibarguren" peñek, "Pedro Berrueta" Mus ...
2025/03/24
Bi hitzordu izan ditu Mikel Azpiroz piano-jotzaile eta konpositore donostiarrak martxo honetan publiko mexikarrarekin. Batetik Mexiko Hirian urtero antolatzen duten ‘Vive Latino’ jaialdian jo zuen Mikel Erentxun buru duen ‘Duncan Dhu’ talde baita ere donostiarraren 40. urteurreneko biraren baitan. Hiriburu mexikarrean edizio bakoitzean 70.000 bat jende biltzen dituen izen handiko jaialdi erraldoi honetan, ...
2025/03/24
Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu ondoren, joan den ostiralean hasi da korritzen Nafarroako Gobernuaren, beste herrialde edo autonomia erkidego batzuetan dauden nafar etxe edo elkarteei zein Nafarroan dauden beste erkidegotako etxeei zuzendutako 2025eko dirulaguntzen hiru deialdirako epea, guztira 152.000 euro banaturik, eskabideak aurkezteko azken eguna apirilaren 22a dutela.
2025/03/21
Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol (FCEN) jaialdiak 24. urtez euskal zinemaren programazio zabala eskainiko du. Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloan euskal ekoizpen nabarmenak eta euskal zinemagile erreferenteen lanak ikusi ahal izango dira. Zinemaldia gaur ostiralean bertan hasiko da eta martxoaren 29ra arte luzatuko, 17 produkzio ikusgai: 9 luzemetraia, Kimuak programako 7 lan eta minisail bat. ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus