euskal diaspora eta kultura

2019/12/18
Antioquiako Euskal Ikasketa Zentroak 15 urte bete ditu eta gaurtik larunbatera arteko egitarau batekin ospatuko du. Jon Ricaurte eragile izan duen Antioquiako Euskal Ikasketa Zentroa, Caldasen egoitza duen Gure Mendietakoak Euskal Etxearen erakunde ahaidea da, hau ere Jon Ricaurte eta Catalina Fernandezen sortua, eta lau egunez, abenduaren 19tik 21era antolatu duen programazio batekin partekatuko du 15 urteok ...
2019/12/18
Venezuelako euskal gizataldeak oso berri on batekin bukatuko du urtea. Caracas eta Venezuelako euskal komunitateko erreferente den Pedro Javier Arriaga Aguirreren eskutik, ‘Jazoera Radio’ irratsaio laburra jaioa da, "euskal-venezuelar komunitatearen ahotsa" bilakatzeko asmoz. Saioak 20 minutu inguruko iraupena du “lehengo, egungo eta geroko isstorioak, pasadizoak, ...
2019/12/18
‘Diasporako Jendea’ izeneko kultur proiektuaren baitan egin die omenaldia Aberri Etxeak euskal jatorriko Julian Algañaras eta Manuel Lascano Viedma eta Patagones eskualdeko kirolariei. Algañaras eta Lascano arraunlariak dira eta ‘canotaje’ modalitateko arraunketaren erreferente dira herrialde eta mundu mailan. Izan ere, txapeldunak izan dira Txinako 2019ko Munduko ...
2019/12/17
Eusko Jaurlaritzak onartu egin du eta bide eman dio gaur goizean egindako bere Gobernu Kontseiluko bileran Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko Euskal Etxeentzako eta Euskal Etxeen Federazio eta Konfederazioentzako diru-laguntzen 2020ko deialdiari. Diru-laguntza horiek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez banatzen ditu eta orotara, 902.300 euro bideratuko ditu, iazko deialdiaren kopuru ...
2019/12/17
2020 urte berria atea joka dator eta Hego Amerikako euskal etxeak 2019ko zikloa amaitzen ari dira merezitako (hego hemisferioko udako) oporrak hartu aurretik. Udako sasoi betean sartu aurretik, ordea, Argentina eta Uruguaiko euskal erakunde batzuek Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururen bisita jaso dute azken egunotan.
2019/12/17
2019/12/16
Lana bukatu bezain laster inauguratu du Mendoza hiriko Denak Bat Euskal Etxeak artista gasteiztarrak pintatutako murala. Joan den ostiralean EEko kide eta lagunak bildu ziren 250 metro koadroko margoa ezagutzeko. Lanak Mendozako eta Euskal Herriko ikurrak biltzen ditu: euskararen sinboloa den txantxangorri bat eta labegile bat hizketan, Argentinara etorkinak ekartzen zituzten itsasontziak, Euskal Herrian eta ...
2019/12/16
Omenaldi batzuk egin zaizkio aurten Argentinako Gobernu Etxearen ondoko Gernikako Arbolaren Kimuari, landatu zutela mende bat bete denean. Gogora dezagun haritzaren kimua 1919ko maiatzaren 11an landatu zela hain leku esanguratsu honetan, Errepublika Argentinarreko presidente Victorino de la Plaza eta Buenos Airesko alkate Arturo Gramajo partaide izan zituen ekitaldi batean. Mendeurreneko omenaldien artean ...
2019/12/13
ENEko 2019ko ospakizunei eskaini genien aurreko artikuluaren ostean, hitzordu eta ospakizun gehiagoren irudi eta albisteak heldu zaizkigu eta eurekin osatu dugu honako emaitzen bigarren artikulu hau. Makina bat izan dira munduan zehar Euskararen Eguna ospatzeko antolatutako elkarretaratzeak, asko eta asko urte eta ikasturte amaierako eta sasoi honi dagozkion Eguberri eta bestelako ospakizunak ere gogoan ...
2019/12/12
Bost urte eta gero berriro ere izango da Macachin herri panpatarra Argentinako Euskal Astearen egoitza. Eta 2015ean gertatu legez, txukun-txukun antolatuko du jaia bertako Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak, ahalik eta jai polit eta jendetsuena helburu. Asmo horrekin, festaren data erabakitzeko aukera ere eman nahi die elkarteak gizatalde euskal-argentinarrari eta oro har parte hartu eta bertaratzeko asmoa ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus