euskal diaspora eta kultura

2019/12/24
'Diasporaren Gutunen VII. Literatura-Lehiaketa' antolatu eta bertan parte hartzeko deia egin helarazi digu Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak. Edozeinek har dezake parte eta gutunak euskara batuan edota euskalkiren batean idatziak izan daitezke, gai librea eta bi orrialdeko luzera izango dute gehienez, bi kategoriatan sailkatuta: euskara ikasleena, eta euskara erabiltzaile arruntena. Saria euskal ...
2019/12/24
Proposamenak Buenos Aires probintziako hiru euskal etxeren barruan sortutakoak dira eta ohitura bihurtzen hasiak dira euren elkarte eta komunitateetan ere. Izan ere, urteak daramatzate Arrecifeseko ‘Euskaldunak Denak Bat’eko Mariana Dominek, Chacabucoko ‘Guillermo Larregui’ko Pablo Pavesak eta Saladilloko Itxaropena Euskal Etxeak, Silvina Bordenave partaide, Euskal Herrirako ...
2019/12/23
Abenduaren 8an Uruguaiko hiriburuko Haize Hegoak 4 eta 16 urte arteko txiki eta gazteei zuzendutako lehiaketa egin zuen Gabonetako bere postala hautatzeko. Ekimena hasteko, Maite Bengoa lehendakariak “Cuatro hermanos huérfanos”, “Tronco de navidad” eta “Olentzero” ipuinak irakurri zituen eta entzundakoa abiapuntu hartuta postal mordoa margotu zuten neska-mutilek, ...
2019/12/23
2017. urtean berpiztu zutenetik, jarritako helburu guztiak joan da betetzen Gral. Belgranoko Euskal Etxea. Testuinguru horretan, eta Hector Carricaburu lehendakariordeak gonbidaturik, urte ezin hobeari azken agurra emateko bildu ziren abenduaren 15ean Zuzendaritza Batzordeko kideak eta euren familiak. zelaian egun-pasa egiteaz gain, datorren urteko proiektuei buruz ere hitz egiteko.
2019/12/20
Gauza jakina da, eta batez ere duela pare bat hilabete t'erdi Mundu-Batzarra izan eta gero, Eusko Jaurlaritzak baduela "Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea" izena duen organo bat, non munduko euskal etxeek hiru delegatuko ordezkaritza daukaten, izan ere Mundu-Batzarrera bildutako euskal etxe eta herrialdeek hautatua. Lehendakaria buru duen batzorde honen osaketa ...
2019/12/20
Euskal Herritik kanpo euskara irakasleak trebatzeko helburua duen programa labealdi berri baterako jarri da martxan eta etorkizun ez oso urrun batean euskal etxeetan irakasle arituko diren 26 lagun bilduko ditu euren lehenengo ikastaro trinkoa egiten urtarrilaren 18tik 25era San Nicolaseko Euzkal Etxean. Ikastaroa oinarrizko mailatik hasiko da eta partaide guztiak Argentinako euskal ...
2019/12/20
Viviana Campettik zuzendutako proiektuaren helburua hiriko kale bat ‘aire zabaleko arte museo’ bihurtzea izan da, honako erakunde eta elkarteen eskutik: probintziako eta udaleko Kultura Zuzendaritza, Arte eta Kultura artekotasunaren Udalbatza, eta Neuquen Handiko Auzoko Batzarra. Hiriko, eskualdeko eta nazioarteko artistek hartu dute parte ekimenean, tartean eta Baskos de la ...
2019/12/19
Ikurrina sortu eta finkatu aurretik hasita Ameriketako euskal komunitateetan euskaldunek euren kutlura eta herrialdearen bereizgarri eta adierazle izateko sortu eta erabili zituzten bandera eta sinboloez, eta bertako euskal identitateaz liburua argitaratu du Oscar Alvarez Gila historialari portugaletetarrak "Antes de la Ikurriña: Banderas, símbolos e identidad vasca en ...
2019/12/19
Canelones departamenduko La Tunako Villa Bautistan egin du Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak euskal etxeetako zuzendari eta zuzendarigaientzako bere bigarren udalekua. Proposamenaren helburua euskal etxeetako zuzendari eta zuzendari izan daitezkeenei formakuntza ematea izan da, euskal kultura alorrean, Euskadiko egungo egoeraz eta Eusko Jaurlaritzarekin harremantzeko jarraipideez. ...
2019/12/19
Biak zinez famatuak dira Argentinan eta 'Rincón Basko-Euzko Txokoa' bisitatu berri dute. 2020ko uda datorren igandean hasiko da hego hemisferioan eta Argentinako kostaldeko hiriak hasiak dira prestatzen milaka turista ez ezik, ikuskizun munduko artista ospetsuen bisitak jasotzeko. Azken asteburuan Guillermo Francella eta Joaquin Furriel aktoreak Mar del Platan izan ziren, ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus