euskal diaspora eta kultura

2020/02/28
Asteartetik larunbatera bitartean, otsailaren 25ean hasi eta 29ra arte luzatuko da San Juanen Eguzkiaren Festa Nazional famatua, San Juan hiriburuan, Andeen magalean. Jai honen programa zabala da oso, eta mota askotako ekintzak batzen ditu, tartean nazioarteko artisten ikuskizunak. San Juango Udalak gonbidaturik, hiriko kolektibitateek ere hartzen dute parte eta urtero-urtero San Juango Eusko Etxea izan ...
2020/02/27
Aktibitaterik gabeko denboraldi baten ostean –Euskal Etxeko lehendakari eta sortzaile zen Clavel Sagredoren heriotzaren ondorioz– Chubut Iparrekialdeko euskal gizataldea lanean hasia da, bertako euskal elkartea berriz ere abian jartzeko. Patagonia argentinarreko Chubut probintziako Trelew hirian egoitza duen elkarteko lagunek Zuzendaritza Batzordea berria hautatu zuten ...
2020/02/26
2020ko uda laster bukatuko da Hego Hemisferioan eta atzean geratu da Aguirre-Soraluce familiak Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxeari azken agurra emateko egindako afaria. Haize berrien bolada da hau eta Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarrak ‘Trainera’ ekimenari ekin dio. “‘Trainera Cocina Vasca’ orain arteko proiektu familiarraren bilakaera da, 25 urteko jardunbidearen jarraipena", diosku rosariotar euskaldunak. "Euskal sukaldaritzaren muinari eutsiko diogu, baina kontzeptu integratzaileago batean, belaunaldi berriak ere gurera bildu eta erakarriz”.
2020/02/26
Otsailaren 28a, datorren ostirala, da azken epea eskabideak aurkezteko Eusko Jaurlaritzaren euskal etxe, federazio eta konfederazioentzako 2020ko dirulaguntza nagusira. Deialdi hau Jaurlaritzak eremu honetan daukan deialdi garrantzitsuena da eta 902.300 euro banatuko ditu aurten, horietarik 782.300 euro IV. Kapituluari lotuta (ohiko gastu eta jarduerak) eta ...
2020/02/25
Gero eta gutxiago falta zaio Arrecifeseko Euskal Etxeari bere mendeurrena ospatzeko eta horrela ekarri zuen gogora EEko lehendakari Laureano Villa Zabaletak 98. urteurren festako bere ongietorri hitzetan. Jaia joan den larunbatean, otsailaren 22an izan zen, 130 lagun bildu zituen eta hasiera emateko Ohorezko Aurreskua dantzatu zieten elkarteko lehendakari ohiei Anabella Bilbao Valielak eta Elisa Barroso ...
2020/02/25
Ayacuchoko Txahalaren Festa Nazionala 48. ediziora iritsiko da aurten eta martxoaren 8tik 15era luzatuko ditu bere egunak, beti ere “Argentinako zelai eta landaguneetako tradizioak babestu eta berreskuratzeko" asmopean. Urtero legez bertako Euskal Odola Euskal Etxea izango da euskal gizataldearen ordezkari jaialdian, erregina-lehiaketan bere partaidea aurkeztuz –aurtengo hautagaia Camila ...
2020/02/24
Euskal Aste Nazionaleko dantza jardunak prestatzeko lehenengo antolaketa bileraren data adostu dute Argentinako euskal etxeetako dantza taldeen erreferenteek. Datorren asteburu honetan izango da, otsailaren 29an eta martxoaren 1ean, jaialdiaren egoitza izango den Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxean. Bilkuran Festako larunbateko Dantza Emanaldiaren xehetasunak hasiko dira aztertzen dantzariak beti ere ...
2020/02/24
Behar larrian bizi den jendeari begira sortutako ‘Tarjeta Alimentar’ (Elikatu txartela) izeneko ekimen berezia aurkeztu (janaria erosteko baino ez du balio) eta banatu du Rosarioko Udaleko Gizarte-Ekonomia sailak eta horretarako, sukaldaritzan erreferente diren lagun batzuk gonbidatu ditu tailerrak emateko, tartean Nutrizioan Lizentziaduna den eta gastronomian 25 urteko jardunbidea duen Itziar ...
2020/02/21
Hilabeteko ikerketaldia 2020ko abuztutik abendura bitartean gauzatzeko da eta Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education erakundeak (NSHE), Nevada-Renoko Unibertsitatearen (UNR) izenean, plazaratu dute. Jon Bilbao Visiting Research Fellow 2020 deialdiak Euskal Diaspora gaiari buruzko ikerketa proiektu bat landuko duen ikertzaile bat hautatzea du helburu eta ...
2020/02/21
Bi aste igaro zituzten Argentinan Collège Marracq eskolako gaztetxoek, Buenos Aires eta Santa Fe probintzietako zenbait hiritan partidak jokatu eta erakustaldiak eginik. Buenos Aires hiriburura iristean, Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeko kideek elkartearen egoitzan errezibitu zituzten. Bertan, 1895ean sortutako erakundearen historia azaldu zieten eta “Euskal ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus