2020/10/22

‘San Juan Adentro’ izeneko YouTube kanala Andeetako San Juan probintzia argentinarraren gobernu proiektu baten barruan sortu zuen San Juango Eusko Etxeko erreferente den Eduardo Ochoak. Kanalak "etxeko bideoak" biltzen ditu eta helburua Cuyo eskualdean oso ezagunak ez diren paisaiak eta ibilbideak ezagutaraztea da.
Gehiago irakurri...
2020/10/21

'Gaucho Basko' filmak bidaia bat kontatzen du: Kepa Etchandy argazkilari baionarrak Argentinara bere familiaren arrastoen bila egindakoa. Dokumentala datorren astelehenean, urriaren 26an, gaueko 23:25etan estreinatuko du telebistan France 3 Nouvelle Aquitaine kateak. Frantsesezko bertsioa hau hilabete osoan ikusi ahal izango da kate horren. Iparraldeko Kanaldude euskal kanaletik, ...
Gehiago irakurri...
2020/10/21

Bere 69. urteurrena ospatuko du datorren larunbatean Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak, goizeko 11etatik aurrera eta ‘hibridoa’ izenpean gero eta arruntagoa egiten ari den moduan. Alegia, goizean hainbat eduki igoko ditu bere sare sozialetara eta iluntzean janari salmenta egingo du bere egoitzan bertan.
Gehiago irakurri...
2020/10/20

Esan beharrik ez dago munduak bizi duen Covid-19aren egoerak bazter guztiak ukitu eta, besteak beste, kolpe ekonomiko nabariak eragin dituela hainbat elkartetan, bai ekitaldi eta proiektuak aldatu/murriztuta edo zuzenean bertan behera utzi behar izan direlako; eta askotan aldi berean, diru-sarreretan ere, elkartu ezinak diru-iturriak erabat ezabatu edo amildu dituela. Horren aurrean, munduko euskal ...
Gehiago irakurri...
2020/10/20

‘Euskal mitologiaren imajinarioa’ izenburuko Irakumen Tailerra Luis Maria Etcheverry doktore irakaslearen ardurapean dago eta astean behin izango da, hilabetez. Ekimenaren oinarria irakurketa partekatua da, “uste baitugu irakurketa partekatuak testuen mundua eta gure mundu eta bizipenak hurbiltzen dituela”, azaldu digu irakasleak; programak hainbat gai jorratuko ditu, tartean akelarrea, ...
Gehiago irakurri...
2020/10/19

Sortu zenetik 2007an, Euskal Herriko kultura ondareari nazioartean gainerako hizkuntza eta kulturen artean merezi duen lekua ematearren dihardu Etxepare Euskal Institutuak, ez bakarrik baina bereziki euskaraz sortzen denari, arte eta diziplinak oro eremu, literatura, musika eta zinematik hasi eta dantza, arkitektura, pintura-eta tartean, euskal sortzaileei eta euren obrei bideak erraztuz mundura ...
Gehiago irakurri...
2020/10/19

Berezia da urtero urria Llavallolgo Euskal Echea Ikastetxen, urrian antolatzen baitu urtero bere Euskal Jai handia, eskola jaia. Hitzordua jendetsua ezezik, Argentinako euskal gizataldearen jendetsuenetako bat izaten da –lau mila lagun ere bildu izan ditu ikasleen eta publikoaren artean– eta seguruenik urtero egiten diren ekitaldietan Diaspora osoko azpimarragarrienetakoa izango da, aukera paregabea ...
Gehiago irakurri...
2020/10/16

Ikerketa, berrikuntza, fisika aplikatzea zientzia eta teknologiari edota irakaskuntza alorretan eginiko ekarpen bikainengatik saritzen du urtero American Physical Society (APS, AEBetako Fisikarien Elkartea) erakundeak bere Fellow sariekin. Aurten Los Alamosko Laboratorio Nazionaleko (LANL) sei ikertzaile nabarmendu ditu, Luis Chacón, Andrea Favalli, Ralph Menikoff, Andrea ...
Gehiago irakurri...
2020/10/16

Beti Aurrera Euskal Etxeak eta Chivilcoyko SADE-Idazleen Argentinar Elkarteak urtero antolatzen duten 'Gernikako Arbola' Literatura Lehiaketa bere bederatzigarren ediziora iritsi da aurten. Pandemia gorabehera, arazorik gabe burutu ahal izan zen eta Argentina osoko idazleek hartu zuten parte. Abenduaren 13an egingo zuten sari-emanaldia, ordea, bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek eta ...
Gehiago irakurri...
2020/10/16

Covid-19ak eragindako neumonia latz baten ondorioz Beti Aurrera Euskal Etxeko lehenengo euskara irakaslea izan zen Marta Invernoz hil zen urriaren 6an. Osasun neurriak direla eta hiletarik ez zen egin, baina hil-autoa Euskal Etxearen aurrean dagoen Gernika Plazatxoan gelditu zen. Bertara bildu ziren hainbat lagun, kultur erreferente handia ere izan zen irakasleari azken agur hunkitua emateko.
Gehiago irakurri...