2020/11/14

Ekainean egitekoa zen ekitaldia, azarora atzeratu behar izan zuten pandemiaren ondorioz. Eta osasun egoera oraindik erabat gaindituta ez badago ere, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren babespean Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa egingo da aurten ere. Hitzordua bihar da, azaroaren 17an, goizeko 8etatik aurrera, Euskal Herriko ...
Gehiago irakurri...
2020/11/13

Bi hilabete baino gutxiago geratzen dira urtea bukatzeko eta FEVAren egutegiak oraindik ekintzak dauzka eskaintzeke. Azaroaren 28an eta Gorka Mostajo buru duen Portugaleteko Elai Alai taldea lagun, Dantza Tailerra antolatuko du plataforma birtual baten bidez. Eta ondotik Txistu eta Pandero Tailerra, Marketing Digital Tailerra eta Sukaldaritza Eskola –Itziar Aguirre irakasle– izango dira proposamenak ...
Gehiago irakurri...
2020/11/12

Athletic-en Boiseko Peñaren bidez iritsi zitzaigun dokumentalaren estreinaldi birtualerako gonbitea, urriaren 30ean bertako orduaren 11etan hainbat zale pantailaren aurrean bildu zituena. Estatu Batuetako La Ligak eginiko ekoizpen bat da eta Ander Egiluz Alzola (Getxo, 1998) futbol jokalari euskal-boisetar gaztearen kirol ibilbidea aurkezten digu, ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin, jokalaria, bere ...
Gehiago irakurri...
2020/11/12

Argentinan eta munduan zehar, futbolzaleen eta hain zaleak ez direnen artean ere, Diego Armando Maradona beti dago guztion ahotan. Urriaren 30ean, Argentinako eta nazioarteko komunikabideek ‘10’ zenbakiarekin planeta osoan ezaguna egin zen futbolariaren 60. urtebetetzearen berri eman zuten. Eta egun hauetan, prentsak gertu-gertutik jarraitzen ditu Maradonaren osasun gorabeherak, buruaren ...
Gehiago irakurri...
2020/11/11

Gaur 'Veterans Day' da Estatu Batuetan eta 'Memoria Bizia'k eta Bigarren Mundu Gerran Ipar Ameriketako euskaldunek ekimen militar hartan izandako parte-hartzea ikertzen ari den "Fighting Basques" proiektuak egunarekin bat egin eta dei berezia egin diote euskal komunitateari orain arteko ahalegina indartu eta lankide izaten segi dezaten Estatu Batuetako euskal ...
Gehiago irakurri...
2020/11/11

Agindu eta oinarrietan ezarri bezala, Madrilgo Euskal Etxeak zintzo demonio plazaratu ditu sare sozialetan erakundeak antolatutako 2020ko Argazki Lehiaketak eman dituen argazkiak eta argazkilari irabazleen izenak. Gogoratu, hiru lehenengo sari hautatu dituztela, eta horrez gain lehiaketara aurkeztutako hamabi lan onenak Euskal Etxearen 2021eko egutegiko parte bilakatuko direla.
Gehiago irakurri...
2020/11/10

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Unai Telleria Jauregialzo (Oñati, 1987) Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkari izendatu du gaur goizean astearteetako bere ohiko bileran. Telleria Eusko Jaurlaritzak New Yorken duen Ordezkaritzako negozio zuzendaria zen orain arte eta 2018ko ekainetik Ordezkari zen Jorge Fernandez Quintelaren lekua hartuko du, honek aldi berean ordura arteko Ander ...
Gehiago irakurri...
2020/11/10

Paula Basaldua soziologoak Argentinako Garapen Ministerioaren Genero Kabineteko koordinatzailea izendatu dutejoan den astean. "Genero berdintasunaren aldeko eskubideak sustatzen dituen” Ekitatea erakundeko erreferentea den adituak adierazi dio EuskalKultura.eus-i ekainean hasi zela Ministerioan aholkularitza lanetan, eta kabinetea sortzea erabaki zutenean, Matias Kulfas ministroak ...
Gehiago irakurri...
2020/11/09

Hirugarren edizioa zuen aurtengoa Euskal Diasporaren Egunak, pandemiagatik edizio birtuala, baina hala ere mundu osoko hainbat euskal etxek modu batera edo bestera, bakoitzak ahal izan zuen moduan, ospatu nahi izan zutena. Mota askotako hamaika ekitaldi eta ospatzeko modu horien irudiak Jaurlaritzara bidali zizkioten eta gaur bertan aurkeztu dio Gasteizen Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal ...
Gehiago irakurri...
2020/11/09

Aurtengo ikasturtea bitxia ari da suertatzen, baina baldintza, oztopo eta zailtasun guztien gainetik ektibitateek eta bizitzak aurrera egin behar dute, eta halaxe ari dira Pauen, hiriko Lagunt etsa Maita Euskal Etxekoak. Euskara irakasle baten bila ari direla helarazi digute mezua, elkarteko Gau Eskolan aritzeko. Lan ordaindua da eta, baldintza zehatzak adosteke, klaseak astelehen iluntzetan emateko izango ...
Gehiago irakurri...