2020/11/27

EuskalKultura.eus-ek joan den astean aurreratu zuen, baina atzo aurkeztu zuten ofizialki Eusko Jaurlaritzak eta Aiko Taldeak, Dantza Munduan programaren lehenengo edizio gisa munduko euskal etxeetako dantzari eta dantzazaleei Aikoeskola.eus plataformaren bidez urririk eskaintzen zaien online formakuntza aukera berria. Eskaintza honekin Jaurlaritzak 2019ko Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Mundu ...
Gehiago irakurri...
2020/11/27

COVID-19ko protokoloa dela-eta Gure Etxeko Zuzendaritza Batzordeko lagun batzuk baino ez ziren bertaratu elizara. Begoñako Amaren Elizako apaiza den Guillermo Di Pasqualek kimua bedeinkatu eta Hego Hemisferioko datorren udaberrian Elizako parkean landatuko zuela agindu zien Gure Etxeko lagunei. Euskal Etxetik jakinarazi digute programa bat martxan jarri dutela, Gernikako Arbolaren kimuak Tandilgo euskal ...
Gehiago irakurri...
2020/11/26

Itzuleraren kronikak-Crónicas de la vuelta Iñaki Echeverria ilustratzaile argentinarrak iaz Euskal Herrian egindako egonaldian dago inspiratuta, beti ere euskaldunen ondokoa “aitona-amonen jaioterrira joaten denean, etxeratzen ari dela" sentimentupean. Proiektuak hiru euskal argentinarren emaitza da, Echeverriarekin batera Alfonsina Leranoz eta Sabrina Otegui izan ...
Gehiago irakurri...
2020/11/25

Aurrera darrai Euskal Herri osoan eta bere Diasporan Euskaraldiaren bigarren edizio hau, eta aurtengoan partaide bildu zaizkigu Espainiako futbol lehenengo dibisioan ari diren Euskal Herriko bost taldeek. Hona euskararen partidarako bakoitzak euskarari baietz esanez osatu dituzten hamaikakoen bideoak, Reala, Alavés, Athletic, Osasuna eta Eibar. Euskara, "Gehiago, gehigorekin, ...
Gehiago irakurri...
2020/11/25

Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzeko gonbitea zabaldua da munduko euskal gizatalde eta euskaldunen artean eta oso erantzun ona izan du bateko eta besteko euskal etxeetan. Elkarte asko ari dira beren hari koskorra ekartzen –frangok islatu dute euren atxikimendua sare sozialetan– eta ekintzak abenduaren 4ra arte luzatuko dira, sarritan Euskararen Nazioarteko Eguneko ...
Gehiago irakurri...
2020/11/24

2018an Ekin Kultur Taldea izenpean formalki elkarte sinple gisa erregistratutako elkarteak utzi egin behar izan dio izen hori erabiltzeari, joan den uztailean oharrarazpen bat jaso baitzuten esanez "Ekin" izena, "Ekin Dantzari Taldea" eta antzekoak beste batek erregistratu zituela eta, beraz, "debekatuta" geratzen zitzaiela horien eta antzekoen erabilera. Egoera eta aukerak ...
Gehiago irakurri...
2020/11/24

Euskaraldia izenarekin ezagutzen dugun ariketa soziolinguistikoa bere bigarren ediziora iritsi da. Ekimena azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4ra arte luzatuko da, beraz Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduaren 3a) ospatzeko egin ohi diren ekitaldiak, erakunde askotan, programako parte antolatuko dira. Eta nahiz eta epizentroa Euskal Herriko herri eta hiriak izan, Diaspora eta munduko euskal etxe ...
Gehiago irakurri...
2020/11/23

National Geographic aldizkari ospetsuak 2021ean bidaiatzeko munduko lekurik onenen zerrenda kaleratu du, eta Vitoria-Gasteiz hiria kokatu du gomendio horien artean. Bidaiatzeko aukera datorren urte honetan itzuliko dela aipatuz, 25 lekuak bost kategoriatan hautatu ditu, gogoan izan dituela abentura, kultura eta historia, natura, familia eta iraunkortasun irizpideak.
Gehiago irakurri...
2020/11/23
Jakin-minak ez du erretirorik hartzen. Zulaika II.aren kasuan ez, behintzat. Urteetako eskarmentuan oinarriturik ari da Jai Alaiari buruz, 1988ko grebaz, oraingoaz, bere blogaz, eta ondu nahian dabilen liburuaz. Zenbat gauza ikusten dituen kontrakantxatik. Honako elkarrizketa Berriak argitaratu zuen atzo. Diaspora gertutik ezagutzen duen andoaindarrak Enekoitz Telleria Sarriegi kazetariaren galderei erantzun die.
Gehiago irakurri...
2020/11/23

Gogoratu duela hilabete artikulua argitaratu genuela John Ochandorena harleyzale euskal kaliforniarraz eta "euskal Harley" bat lortzeko egiten ari zen ahaleginaz. Izan ere, lehiaketa batean ari da parte hartzen Estatu Batuetan, bertako Harley eraikile eta apaintzaile Paul Teutul-en eskutik Harley pertsonalizatu bat eskuratzeko. Beste batzuk bestelako proposamenak egin dituzte, baina berak, bere ...
Gehiago irakurri...