euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montreal: hizkuntzaren irakaskuntza, plangintza eta erabilera hizpide McGill Unibertsitateko Elbira Zipitria katedraren irekieran

2022/09/16

Montrealgo McGill Unibertsitatearen eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzaren emaitza da Ebira Zipitria katedra berria Euskal ikasketen katedra berria jarri dute abian Montrealen McGill Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak, elkarlanean. Elbira Zipitria (Zumaia, 1906-Donostia, 1982) pedagogo, ikastolen sortzaile eta andereño berritzailearen izena darama katedrak, eta gizarte eta kultur berrikuntza izango ditu ardatz. Donostiako lehen ikastolako sortzaile eta ikastolen aitzindari jotzen da Elbira Zipitria eta berak ...

Gehiago irakurri...


2022ko 'Buenos Airesek EH ospagai-'k Euskal Herriaren aldeko lankidetza engaiatua berritu du Hego Konoko diasporan

2022/09/15

Argentina osoko hogeitik gora euskal dantza talde pasatu ziren Buenos Airesek EH ospagai-ko agertoki nagusitik Joan den asteburuan hiriburu argentinarrean egindako Buenos Airesek EH ospagai topaketaren hamargarren edizioak bertaratu zirenen oroimenean utzitako zapore, usain, irudi eta doinuen oihartzunek segitzen dute. Baina partekatu zen festaren oroitzapen ederrarekin batera, beste sentipen bat ere geratu da: lana ondo bete izanaren bozkarioa partaide guztiengan. Eta halaxe baietsi dio ...

Gehiago irakurri...


Hego konoko partaideak bildu ditu euskal poesiari buruzko FEVAren ‘Olerkiak' online ikastaroak, eta errepika daiteke

2022/09/15

Elba Mocoroa, olerkigintzari buruzko Ikastaro birtualaren irakasle Hogeita hamar bat lagunek eman zuten izena ´Olerkiak: Palabras y voces del euskera´ (Olerkiak. Euskararen hitz eta ahotsak) euskal olerkigintzari buruzko online ikastaroan. Gehienak argentinarrak, baina baita Txile, Brasil eta Peruko herrialdeetakoak ere. Fevak antolatuta eta Gerorako Elba Mocoroa irakaslea eskola-emaile, jarduera oso positiboki baloratu zuten. Hori dela eta koordinatzaileek ...

Gehiago irakurri...


Comodoro Rivadaviako Euskal Etxea ekintzez betea hurreratzen ari bere Mendeurrenera: zortzi hilabete baino geratzen ez

2022/09/14

Comodoro Rivadaviako euskal etxeko kideek FedeComEx Elkarteak antolatutako Immigrante Aintzindariaren Desfilean Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkartea zenbait ekitaldi lagun ari da ospatzen Argentinan immigrantearen hilabetea den iraila, hiriko FedeComEX-ek (Atzerriko Komunitateen Federazioak) proposatutako jardueretan aktiboki parte hartuz. Izan ere, Patagoniar Immigrante Aitzindariaren Eguneko desfileko partaide izan zen, Diadema Argentina auzoan. Comodoroko auzo honek 100 urte bete ditu aurten, eta ...

Gehiago irakurri...


Ondare immaterial proiektu batek euskaldunen jateko molde, ohiturak-eta jaso nahi ditu Buenos Aires probintzian

2022/09/14

Deia Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak egin du, euskal komunitateetako kideak gonbidatuz euren euskal arbasoen elikadura-ondareari lotutako kontakizunak eta legatua bildu eta partekatzera. Ekimenak 'El legado vasco' (euskal ondarea) du izena eta oraingoz Azul, Tandil, Olavarría eta Quequén-en garatuko da, azken honen gertukoa den Necocheako Euzko Etxeko lagunak ere propio ...

Gehiago irakurri...


Buenos Aires: hiriko Euskaltzaleak-en hamaikagarren Trikipoteoan berriro kalejiran elkartzearen bozkarioa nagusi

2022/09/13

Buenos Aireseko Euskaltzaleakeko egoitzaren atarian, ateratzeko prest Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak antolatu ohi duen Trikipoteoak bere hamaikagarren edizioa bete eta euskaltzale talde sutsu bat bildu zuen hiriburu argentinarreko kaleetan. Hitzorduak abuztua eta iraila uztartu zituen, abuztuko azkeneko asteburuan egin baitzen arrakastatsu. Haur, gazte eta helduek osatutako konpartsa San Telmoko kaleetan barrena, tabernaz taberna, kantatzen eta dantzan ibili zen, hego ...

Gehiago irakurri...


Genero indarkeriari buruzko kontzientzia areagotu nahi duen 'Aulki Morea' ekimenari lotu zaio La Platako Euzko Etxea

2022/09/13

Ezker-eskuin: I. Pontini (FudeSo), J. Clua (Euzko Etxea), M. Pastore (FudeSo), S. Aramburu (EE), D. Lafranconi (FudeSo), V. González eta L. Sánchez (Activa), P. Pullido, E. Garizoain eta M. Berrueta (EE), M. Aires (Activa) eta F. Astigarraga (EE) Bazterkeriaz eta genero indarkeriaz kontzientzia areagotzea helburu duen 'La Silla Violeta' (Aulki Morea) ekimenari lotu zaio La Platako Euzko Etxea bere Toki Alai aretoan abiatutako topaketa batekin, euskal elkarte bereko Genero eta Aniztasun Saila antolatzaile. Aurkezpena abuztuaren 26an egin zuen euskal etxe laplatatarrak eta bazkide ugari hurreratu ziren, gaiari buruz ...

Gehiago irakurri...


Montevideo: zigilua aurkeztuko dute, eta zigilu-marka euskaraz, Elkanoren mundu-biraren 500. urteurrena ospatzeko

2022/09/12

FIVUk aterako dituen zigilu eta zigilu-marka Elkanoren mundu biraren 500. urteurrena gogoratzeko Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak, FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioarekin batera, zenbait jarduera programatu ditu aste honetan Juan Sebastian Elkanok munduari egindako lehen biraren oroigarri. Ekintzotara presentzia baieztatu dute Eusko Jaurlaritzako eta euskal alderdi politiko batzuetako ordezkariek, hala nola Sara Pagola Euskadiren ordezkariak Argentina-Mercosurrerako; Jaurlaritzako ...

Gehiago irakurri...


2022ko Buenos Airesek EH ospagai eta Euskal Diasporaren egunak euskal alaitasunez bete zuten hiriburuko festagunea

2022/09/12

Argentinako bandera eta ikurriña hasierako desfilean. Aste honetan zehar, bideo eta argazki kronika Ikurrinak eta bandera txuri-urdinargiak batera aireratu dira berriro ere hiriburu argentinarrean BAC edo Buenos Aires Celebra 'País Vasco' —'Buenos Airesek EH ospagai' bataiatu genuen euskaraz bere lehenengo edizioan— festan, Maiatzeko etorbidean, hiriaren bihotzeko karrikagune hau hau beste behin bertako euskal gizataldearen indarraren, bizipozaren, ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Nazioarteko Egunaren bosgarren edizioaren ekitaldi instituzionala Donibane Garazin: irudi kronika

2022/09/12

Hegoaldeko eta Iparraldeko agintariak oinez Donibane Garazin barrena Merkatu Plazarako ekitaldirako bidean Euskal Diasporaren Egunaren bosgarren edizioko ekitaldi ofiziala egin zen atzo Donibane Garazin, aurrenekoz Ipar Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jean-René Etchegaray Iparraldeko Hirigune Elkargoko presidentea izan ziren buru, bertako auzapez Laurent Inchauspé anfitrioi. Bertara bildu ziren baita ere Idoia Mendia lehendakariordea eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia