2022/09/30

Fernando Lizarbek Nafarroan ditu arbasoak, aitona Andosillan jaioa zuen. Bere aita, Rosarioko Nafar Etxeko presidentea. Bera Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxera hurbildu zen euskara ikastera duela hogei bat urte, eta gaur egun Zuzendaritza Batzordeko kidea da. Zazpirak Baten euskara ikasi, eta irakatsi du hamar urtez. Egiari zor, nafar nortasunaren eta euskararen arteko harremanak beti ...
Gehiago irakurri...
2022/09/30

Dagoeneko zabalik dago Azulgo Gure Txokoak euskal diaspora bere orokorrean gai harturik antolatu duen argazki lehiaketa. Irudien gaia paisaia bat, landakoa edo hirikoa, elementu bat, konposizio bat edo erretratua ere izan ahalko dira. Hau da, euskalduntasunarekin zerikusia duen zernahi izan ahal izango da. koloretan edo zuri-beltzean, beti ere duela gutxi egina. Komunitate osoari ...
Gehiago irakurri...
2022/09/29

Olentzero eta neguko euskal ohidurak gorde eta zabaltzen ari da lanean 2003tik Ipar Euskal Herrian 'Olentzeroren lagunak' taldea eta oraingoan itsasoz haraindi, Argentinako euskal diasporara hedatuko ditu bere ekarpenak. Izan ere, gaur beretik hasita bira bat egingo dute Argentinan barrena, helburua datorren asteburuan egun nagusiak izango dituen 2022ko Euskal Aste Nazionalean ...
Gehiago irakurri...
2022/09/29

Irailaren 29 honetan 76 urte ari da betetzen Villa Mariako euskal etxe cordobarra. Hori dela eta, Aita Trinitarioen elizan meza eskainiko dute eta, jarraian, afaria egingo, Lisandro de la Torre kaleko egoitzan, bazkide eta lagunak partaide. Oraingoan, gainera, bisitari berezia bertan, izan ere Ander Elordui youtuberrak Euzko Etxearen deiari erantzun eta Anima ...
Gehiago irakurri...
2022/09/28

40 urte pasatu dira 1982ko urriaren 1ean Euskal Etxeak bere egoitza inauguratu zuenetik. Egun, elkarteak bizi-bizirik segitzen du, ekintza ugari egiten ditu urtean zehar eta sail andana bat biltzen du bere baitan. Eta bazkideei begira antolatu du urteurreneko jaia. “Pandemiaren ostean, barne dinamizazio festa bat behar genuen”, adierazi dio EuskalKultura.eus-i Zuzendaritza ...
Gehiago irakurri...
2022/09/27

Euskal diasporako eta munduko euskal komunitateetako partaide den herritar talde batek —hein handi batean euren euskal etxe eta gizataldeetan erreferentzia diren 26 gizon-emakume dira [ikus izenak artikuluaren azkenean]— idazki bat sinatu eta bidali die komunikabideei, Iparragirreren Gernikako Arbola aldarrikatuz Euskal Herriaren, Diaspora barne, ereserki adierazgarrientzat, ...
Gehiago irakurri...
2022/09/27

Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak 2022ko Euskal Aste Nazionala osatuko duten jardueren behin-betiko programa eman du aditzera. Datorren larunbat honetatik, urriaren 1etik 10era, astelehena —10a jai eguna baita Argentinan— herri pampatarra euskal hiriburu bilakatuko da, arte, kirol, kultura, sukaldaritza eta aisialdi ekitaldi ugariren agenda oparoa bilduz, urtero bezala azken ...
Gehiago irakurri...
2022/09/26

Gaur egingo zaizkio elizkizunak Boise eta Estatu Batuetako euskal diasporaren mugimendu antolatuan eurreikusle eta aitzindari izan den Al Erquiagari. Duela 87 urte Boisen Euskal Herritik emigratutako gurasoen seme jaioa, Boiseko Oinkari dantza taldearen kide sortzailea izen zen, Biotzetik abesbatzarena, egun diasporan euskal topaketa oihartzuntsuarena den Jaialdi festa erraldoiarena eta NABOko kide ...
Gehiago irakurri...
2022/09/26

Ethel Sara Arreguik portzelana gainean margotzen du eta bere ekimenari euskal izena jarri dio: ‘Eguzki’, "eguzkiaren indarra eta distiragatik", diosku. Ethelek 'Buenos Airesek EH ospagai' megaerakusketan hartu du parte aurten eta zorion hitz ugari jaso zituen, asebete etorririk. "Topaketa handi horretan nire piezekin parte hartzea esperientzia bikaina izan da, bai salmenta ...
Gehiago irakurri...
2022/09/23
Iñaki Goikoetxea eta Maialen López irundarrak datorren igandean, irailaren 25ean, abiatuko dira Buenos Airesera eta hurrengo sei-zazpi hilabeteetan Hego Amerikako 9 herrialde zeharkatuko dituzte. Euskal Herritik bidalitako auto zahar batekin, euskaldunekin eta euskal kulturarekin lotura duten lekuak bisitatuko dituzte eta elkarrizketatzen dituzten protagonisten eta ibilbidearen inguruko bideoak eta edukiak elkarbanatuko dituzte sare sozialetan.
Gehiago irakurri...