2022/10/12

Euskal kultura berriro bertaratu da Santiagoko San Borja Parkean egin ohi den Folklorearen Nazioarteko Egunaren Ospakizunera. Bertan izan zen 'Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldea' bere artea eskaintzen, Txileko Unibertsitateko Antumapu Balletak urtero antolatzen duen hitzordu handi honetan parte hartzen. Pandemiak bi urtez galerazi ondoren, jende asko batu zen eta 36 taldek hartu ...
Gehiago irakurri...
2022/10/11

Euskal Astea ofizialki urriaren 1etik 10era egin da, gauza jakina bada ere lehenengo egunak herri antolatzaile bereko lagunei begira antolatuak direla eta bigarren asteburua dela hiri antolatzailetik kanpoko partaideak biltzen dituena. Hala izan da Macachinen ere, eta urriaren 1ean, larunbata, jauzi eta aretoko dantza tailer bat eskaini zen, baita ondoko egunetan ere 'Euskal arkitektura: baserriak' ...
Gehiago irakurri...
2022/10/11

Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak Argentinara egiten duen bere hamabigarren bidaia eta itzulia hasiko du datorren astean, hasi ere Las Flores herrian eskainiko duen kontzertuarekin, ondoko egunetan Olavarria, Azul, Santa Fe, Paraná eta Buenos Aires Hiriko agertokiak bisitaturik. Bidaia atzeratu behar izan du azkeneko bi urteetan pandemia dela-eta mugitzeko ezarri ziren ...
Gehiago irakurri...
2022/10/11

Necocheako Euzko Etxeak 2022ko bere Urteko Ohiko Batzarreko eta zuzendaritza batzordea berritzeko egindako hauteskundeen berri eman du. Bilkura abuztuaren 30ean egin zen euskal elkarte necocheatarraren egoitza sozialean. Hauek dira zuzendaritza batzorde berritua osatzen duten pertsona eta karguak, buru direla, orain artean bezala, Kiti Zubillaga, lehendakari, eta Arantxa Zubillaga, lehendakariorde. Izenak ...
Gehiago irakurri...
2022/10/10

'Sutegi' eta 'Txalaparty' izeneko festarekin amaitu zen atzo Macachinen Euskal Argentinar Aste Nazionala 2022. Urriaren 1etik eta gaur bertan —jai da Argentinan— bukatuta, eta bereziki azken asteburu honetan konzentratuta, luze itxaron izandakoa iritsi eta jendearen nahiak bete ditu: pandemiagatik bi urtez kantzelatzera behartuta, bazen gogoa urteroko hitzordu honetara etorri eta berriz ...
Gehiago irakurri...
2022/10/10

Gaur abiatuko da Gasteizen, aurrez aurre eta online, euskal diaspora graduondoaren bigarren edizioa. Oroi dezagun graduondoak iaz izan zuela estreineko edizioa Euskal Herriko Unibertsitatean, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Graduondoan parte hartzen duten ikasleen kopuru esanguratsu bat munduko zenbait lekuetatik egiten du, hein handi batean Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak ...
Gehiago irakurri...
2022/10/10

Gustavo Eduardo Elichiribehety da Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakari berria, hala hautatua lekukoa harturik orain arteko Asier Iriberri Plazaolaren eskuetatik. Joan den asteazkenean, urriaren 5ean, zuzendaritzako gainerako karguak erabaki ziren Asier Iriberri irailaren 23an hautatu zuen hauteskunde prozesuaren ondotik. Zuzendsritza Batzorde berria, beraz, honakoek osatzen dute:
Gehiago irakurri...
2022/10/08

Estatu Batuetako euskal kantu eta bertsoa maite dutenek euren egun handia dute gaur Kalifornian, Iparreko Ibarra Euskal Etxea antolatzaile Lincoln-en egingo baita 2022ko Euskal Kantari Eguna, aurtengoan ahalegin berezia eginik, kantuekin batera, bertsolaritzari ere partaidetza eta presentzia handiagoa ematen, NABOk hala deliberaturik, Rock Spring-eko Martin Goicoechea buru eta Boiseko Todor Azurtza ...
Gehiago irakurri...
2022/10/07

Gure Herria, duela 24 urte Buenos Aires probintziako Olavarria herrian sortutako elkartea da. Herriko Gure Etxe Maitea Euskal Etxeko dantzari ohiek osatua, euskal kultura zabaltzen orduan hasitako lanari berriro ekitea erabaki dute. Hala jakinarazi dio EuskalKultura.eus-i Miguel Ángel Boadok, "Euskal Erromesa" legez ezaguna denak. Joan den irailaren 14an, Boadok Olavarriatik Lujango ...
Gehiago irakurri...
2022/10/07

Asteburu honetan hasiko da Idahoko Boisen Euskal Komunitateen arteko 43. Munduko Mus Txapelketa. Herrialdeetako ordezkaritzak eta lehian egongo diren bikoteak larunbatean, urriaren 8an, iritsiko dira egunean zehar eta arratsalde-iluntze partean Boiseko Leku Ona jatetxean egingo den ongietorri afarira bilduko dira, idahotar hiriburuko, Basque Block edo Boise erdiguneko euskal auzo ...
Gehiago irakurri...