euskal diaspora eta kultura

2025/10/09
Urtero Kaliforniako Rocklin-eko Iparreko Ibarra Euskal Etxeak eta Las Vegas-ko Lagun Onak Euskal Etxeak ipini izan diote amaiera Estatu Batuetan, urteroko udako euskal piknik eta festen sasoiari, udazkenean sarturik bada ere. Datorren larunbatean, urriaren 10ean, Iparreko Ibarrako lagunek euren piknika egingo dute, Lincoln herriko 65 McBean Park Driven, berez goizeko 8etan dela lehenengo hitzordua, mus ...
2025/10/08
Ondarearen Eguneko edizio berezia izan da 2025 honetakoa, aurten Uruguaiko Independentziaren Bigarren Mendeurrenarena ospatzen ari baita. Eta horrek bultzatuta, aurten ere mota diferentetako proposamenak prestatu dituzte euskal gizataldeko lagunek ospakizunarekin bat egiteko. Dantzak, hitzaldiak, erakusketak… guztietan helburu bera nagusituta: Uruguaiko historian eta gaur egun euskal ondareak daukan ...
2025/10/08
Hainbat adibide argitaratzen dira egunero interneten. Edonork eman dezake argitara zernahi, egiazkotasun batere garantiarik gabe. Eta lasterketa horretan adimen artifiziala ere sartua da, batzuetan datu kontrastatugabe horiek ere elkarrekin nahasiz eta artikuluak sortuz funtsik gabe. Beste barik, artikulu hau harrapatu dugu sarean, Renon bertako euskal estilo tradizionaleko janaria zerbitzatzen duten jatetxeei ...
2025/10/07
500 bat lagun bildu ziren joan den larunbatean, urriaren 4an, Llavallolgo Euskal Echea Ikastetxeko egoitzan, FEVAk urtero antolatzen duen Ume Topaketan. Arrecifes, Cañuelas, Chacabuco, Chascomús, CABA (Laurak Bat eta Euskaltzaleak), José C. Paz, La Plata, Laprida, Laurak Bat, Lomas de Zamora, Maipu, Mar Del Plata, Necochea, Olavarría, Pergamino, Rosario eta Tandilgo euskal etxeetako ...
2025/10/07
Ekitaldi programa berezia antolatu du azaroan zehar Buenos Airesko Nafar Etxeak, elkartearen 130. urteurrena ospatzearren, elkartea 1895eko azaroaren 3an jaio baitzen hiriburu argentinarrean Orfeón Gayarre izenpean, ondoren, 1897an, egungo Centro Navarro, Nafarroako Etxea edo Nafar Etxera pasatzeko. Efemeridea gogoan, urtean zehar hainbat ekimen lantzen eta gauzatzen joan da etxe nafar ...
2025/10/06
Euskadiren Estatu Batuetako eta Kanadako Ordezkaritzak harrera-ekitaldi bat antolatu du aurten ere, bertara gonbidatuta azaroaren 2an, igandea, Etxeorratzen Hiriko Maratoi ezagunean parte hartuko duten korrikalari euskaldunak. Hitzordua lasterketa baino bi egun lehenago izango da, urriaren 31ean, 16:00etan, eta kirolarien familiakoak edo laguntzaileak ere gonbidatuta daude. Harrera ekitaldian, elastiko oroigarriak ...
2025/10/04
Bukatu berria da La Pampa probintzia argentinarreko Macachin-en (bertako ostiral arratsaldean, Euskal Herrian gauerdi aldea dela) Euskal Gizataldeen arteko 46. Munduko Mus Txapelketa, Estatu Batuak, Kanada, Venezuela, Peru, Uruguai, Txile, Nafarroa, Euskadi, Frantzia, Argentina eta Mexiko partaide. Hamahiru bikote aritu dira txapelketa oficialeko azken eguna izan den urriaren 3an, eta irabazleak Limako ...
2025/10/03
Joan den abuztuaren 21ean "Hitzen Bidaia. El Viaje de las Palabras" bere liburu elebiduna aurkeztu zuen Maria Noel Abella irakasle uruguaitarrak Montevideoko Haize Hegoa EEan. Liburuarena ez zen izan, ordea, aukezpen bakarra. Ekitaldi berean "El Roble de Belaunaldiak" (Belaunaldiak-en Haritza) abesti berria kantatu zuen Pablo Silveira Artagaveytiak. Hau ez da kantariak bere herrialdean ...
2025/10/02
2023ko irailean Gernikan egin zen Diasporaren Eguneko ospakizun ofizialean inauguratu zenetik Euskal Herriko hamaika herritan egon da ikusgai "Basques in Australia" erakusketa ibiltaria eta baita Diasporan ere, hilabete egon baitzen Pariseko Euskal Etxean, eta beste hainbeste Madrilgoan. Orain, "etxera" iristeko unea ere iritsi zaio hamar paneletan Australiara emigratu zuten euskaldunen istorioak ...
2025/10/02
Datorren igandean, urriaren 5ean, bere "Urteroko Pesta"ren edizio berri bat ospatuko du Montpellier-ko Eskualdunak - Basques de Montpellier elkarteak. Ohitura denez, Clapiers-en, Jean-Louis Barrault Aretoan (1 rue du Paraguay, 34830 Clapiers), 11etan hasiz partaideen elkarretaratzearekin. Aperitifak segituko dio, euskal kantu herrikoiak eta dantzak lagun. Bazkaria catering batek ekarriko du ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus