euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

22. urteurrena ospatu berria duen Gral. Rodriguezko Eusko Aterpeak janari salmenta iragarri du datorren larunbaterako

2021/09/06

Eusko Aterpeak 22. urteurrena ospatu zuen Martin Rodriguez Plazan
Eusko Aterpeak 22. urteurrena ospatu zuen Martin Rodriguez Plazan

PUBLIZITATEA

General Rodriguez, Argentina. Hirurogei bat lagun bildu ziren haritzaren aurrean abuztuaren 28an General Rodriguezko Martin Rodriguez enparantzan, hiriko Eusko Aterpea Euskal Etxearen 22. urtemuga ospatzeko. Bildutakoen artean, Arantxa Anitua FEVAko lehendakaria, Miren Arozarena idazkaria, Jose Gabriel Anitua Laurak Bat-eko Lehendakaria, Eusko Aterpea-ko buruzagi eta bazkideak eta hiriko beste hainbat erakundetako ordezkariak.

Juan Itcea euskal etxe anfitrioiko lehendakariak jendaurretutako hitzetan ongietorria eman zion publikoari eta elkartearen historia laburbildu zuen, “hasieratik, egoitzaren lehenengo hormak altxatzen hasi ginenetik, gaur arte”, Eusko Aterpea-ko erreferente den Raul Tarettok EuskalKultura.eus-i jakinarazi dionez.

Plazan, dantzariek aurreskua dantzatu zuten, omenaldia eskainiz bazkide sortzaileei eta urte hauetan hildakoei.


[Aurreskua haritzaren aurrean Eusko Aterpea Euskal Etxearen 22. urteurrenean]

Plazako zeremonia bukatuta, etxekoak eta gonbidatuak egoitzara abiatu ziren. Bertan Sebastian Picardo Udaleko Prentsa idazkariak eta Arantxa Anituak plaka oroigarri bat desestali zuten. Ohorezko ardoa konpartitu aurretik, Picardok eta Anitua bertaratutakoei zuzendu zitzaien, eta ondoren anfitrioiek egoitzako gela berrituak erakusteko bira gauzatu zuten.

Urteurrenaren baitan Luis Besozzi hiriko historialariaren familiaren liburuak dohaintzan eman zituztela jakinarazi du Tarettok.

Irailak 11

Urteurrenaren ospakizunak animatuta eta beti lan egiteko prest, Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea-ko lagunek berriro sukalderatuko dira Txibiak Bizkaitar erara prestatzeko. Janari salmenta berri hau datorrean larunbatean, irailaren 11an, izango da. Erreserbak egiteko informazioa hemen eskura daiteke.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia