euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2001tik hona Argentinako Villegas-en Sergio Rekartek kaleratzen duen Beti Aurrera buletinak 100 ale bete ditu

2010/02/01

100. alearen azala eta lehenengo orrialdea
100. alearen azala eta lehenengo orrialdea

PUBLIZITATEA

Bederatzi urte joan dira Buenos Aires probintzia argentinarreko General Villegas herritik Sergio Rekarte Beti Aurrera hilabetekaria idazten eta bidaltzen hasi zenetik. Rekarte, herriko Villegas-ko Euskaldunak Euskal Etxeako kide fundatzaile da, euskaltzale eta abertzalea, eta bi joera horiek bultzatuta hasi zen buletin hau egiten duela 100 ale. Orain, ehungarren 'hilebetetze'aren karietara, buletineko irakurle eta lagun diren hamaika jendek bidalitako mezu eta zoriontzeak eman ditu argitara ale 'biribil' honek, bere ohiko sail, albiste eta artikuluekin batera.

General Villegas, Argentina. Gaur hasi den otsaileko alearekin egin ditu 100 zenbaki 2001etik aurrera General Villegas herri argentinarretik hilabetero harpidedunei banatzen zaien Beti Aurrera buletinak. Arduraduna Sergio Rekarte euskal-argentinarra da, bertako euskal etxeko sortzaileetakoa eta hainbat euskal gauzarekin konpromisoa ezarria duen pertsona. Beti Aurrerak 100 ale betetzeko bozkarioarekin bat eginez, aldizkariko hainbat irakurle eta lagunek mezuak bidali dizkiote Rekarteri eta buletinari, zorionak emanez eta egitate honen garrantzia azpimarratuz. Izan ere, 100. zenbakiaren lehenengo 17 orrialde --50 dauzka orotara-- efemeridea komentatzeari eta gutun eta izkribu horiek argitaratzeari dedikatzen dizkio otsaileko zenbaki honek.

Mezu horiez gain, zenbakiak ohiko gaiei dedikatzen dizkie orriak, tartekatuz Euskal Herriko eta bertako Diasporako berriak, kultura eta politika gaiak, beti ere irudi batzuk laguntzaile. Beti Aurrera doanik jasotzen den buletina da. Etxean errezibitzeko, aski da hona idatzi eta zein e-mail helbidean jaso nahi den adieraztea.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia