euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

200 lagundik gora bildu ziren, ilusioz eta lan egiteko gogotsu, Kubako Euskal Etxearen 2014ko Batzar Orokorrera

2014/12/17

Aretoa jendez lepo egin zuen Habanako Euskal Etxeak 2014ko Batzar Orokorra (argazkia Habana EE)
Aretoa jendez lepo egin zuen Habanako Euskal Etxeak 2014ko Batzar Orokorra (argazkia Habana EE)

PUBLIZITATEA

Bazkideen babes handia erakutsi zuen Habanako Euskal Etxeak 2014ko Batzar Orokorrean, 200 lagundik gora bildu baitziren ekitaldira, elkartearen alde lan egiteko gogotsu eta datorren urterako planak egiteko irrikaz. Euskal Etxeak, bere aldetik, esker ona erakutsi zien urtean zehar lan bereziki aipagarria egin duten lau bazkideei.

Habana, Kuba. Habanako "Asociación Vasco Navarra de Beneficiencia" elkarteak Batzar Orokor jendetsu batekin amaitu zuen urtea, elkartea bazkideen artean piztu duen ilusioaren seinale. Bilera abenduaren 14an egin zen, Kubako Asturiar Elkarteen Federazioak utzitako areto batean, euskal etxeak ez duelako egoitza propiorik. Horixe izan zen, izan ere, batzarrean aztertu zen puntu nagusienetako bat. Aspaldiko ametsa du elkarteak egoitza eskuratzea, baina arazo ekonomikoak direla medio, oraindik ez du lortu.

Halarik ere, elkarteko presidente Renato García Egusquiza pozik agertu zen bilera deialdiak izan zuen erantzun onagatik, eta apurka apurka, elkartea biziberritzen eta aurrera ateratzen ari delako.

Bileran urtean zehar elkartearen aldeko lanean nabarmendu diren lau bazkide omendu zituen elkarteak: Jose Miguel Arrugaeta, Josu AbriSketa, Aitor Barinagarrementeria eta Lenier Landa gaztea, berriki elkarteko kide egin dena, baina gizarte lan handia egin duena. Bestalde, Euskal Etxeak ohorezko bazkide izendatu zuen Ursula Casagrande laguna, euskalduna edo elkarteko kide izan gabe azken urtean Vasco-Navarraren alde lan eskerga egin duela eta.

Omenaldia jaso zuen ere elkarteko futbol sala taldeak, Vasco-Navarra Futbol Club. Iaz Kubako Probintziako 3. Mailako Txapelketa irabazi zuen eta aurten bigarren mailara igo da, elkartearen izena leku oso onean utzi duelarik. Euskal etxeak eskerrak agertu zizkion ere taldearen uniformea egin zuen Turkiako Kazova enpresari.

Batzarrean Gipuzkoatik etorritako bisitari berezi bat ere izan zen, Jagoba Albillos Taracena, Gipuzkoako Aldun Nagusiaren Kabineteko aholkularia. Euskal Etxeko zuzendaritzarekin bilera egin zuen eta elkartearen eta Foru Aldundiaren arteko lankidetza aukerak aztertu zituzten.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia