euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

William Douglass hizlari Habanan, bertako euskal etxe historikoak berrabiatu eta geroaren alde postura egiten duela

2013/06/24

William Douglass historialaria eta Renato García Egusquiza, Habanako Euskal Etxearen presidentea, hitzaldian (argazkia HabanaEE)
William Douglass historialaria eta Renato García Egusquiza, Habanako Euskal Etxearen presidentea, hitzaldian (argazkia HabanaEE)

PUBLIZITATEA

Ekainaren 12an, William Douglass Nevadako Euskal Ikasketen Unibertsitateko zuzendari ohi eta irakasle emerituaren hitzaldia izan zen Habanan. Azken hilabeteotan Kubako Ongintzako Euskal Elkartea berrabiatzeko asmoarekin hainbat ekitaldi prestatu dira. Esate baterako, San Fermin ospakizuna uztailaren 6an eta bazkideentzako txangoa Matanzaseko probintziara hil horren bigarren hamabostaldian, antzinako euskaldunen kokalekuak ikusteko.

Habana, Kuba. Ekainaren 12an William Douglassen hitzaldia antolatu zen, Habanako Unibertsitateko San Gerónimo eskolan “Amerika Anglosaxoiko eta Australiako euskaldunak” gairekin. Ekitaldiak Hiriko Historialariaren Bulegoaren babesa izan zuen. Douglass Nevadako Euskal Ikasketen Unibertsitateko zuzendari ohi eta irakasle emeritua da.

Hitzaldira berrogeita hamar bat lagun joan ziren eta iritziak eta datuak trukatu zituen Douglassek beraiekin. Horrez gain, Ipar Ameriketako eta Australiako arbaso euskaldunei buruzko eztabaidagai asko argitu zituen.

Douglassen hitzaldiaz gain, beste ekitaldi batzuk antolatu dira Habanako hirian euskal kulturaren inguruan datozen asteetarako, Kubako Ongintzako Euskal Elkartea berrabiatzeko ahaleginaren baitan. Uztailaren 6an, adibidez, San Fermineko ospakizun bat antolatu da eta hilaren bigarren hamabostaldian txango bat egingo dute bazkideek Matanzas probintziara, bertan historikoki izan diren euskaldunen kokalekuak ezagutzeko.

-Kubako Ongintzako Euskal Elkartearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi hona: avnb@enet.cu



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia