euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao, Erresuma Batuan 2014an argitaratutako liburu onenen artean

2014/12/17

PUBLIZITATEA

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria (euskaratik ingelesera Elizabeth Macklin itzultzaile) Erresuma Batuan 2014an argitaratu diren fikziozko 14 liburu onenen artean hautatua izan da, Foyles-ek urtero ateratzen duen zerrendaren arabera. Zerrendak aurten ingelesez argitara eman diren obrak baitaratzen ditu, jatorriz ingelesez idatziak izan ala itzulitakoak. Euren obrak hautatuak izan diren egileen artean, oso famatuak daude, hala nola Ali Smith, Naomi Wood edo Man Booker Sariaren azkeneko irabazlea, Richard Flanagan.

Bilbo, Bizkaia. Foyles, Erresuma Batuko liburudenda katea zahar eta prestigiotsuenetako bat da eta urtero, urtean zehar gehien nabarmendu diren liburuen zerrenda bat plazaratzen du. Bertako kritikari den Jonathan Rippenek adierazi du Kirmen Uriberen nobela "ingeniotsua eta originala" dela eta justifikatu du haren aldeko hautua esanez "egiaren eta narrazioaren arteko bidegurutzea oso gai pisuduna" dela, "kontratea eginez prosaikoa eta poetikoa, pragmatikoa eta erromantikoa".

Kritikariak amaitzen du zorionak emanez Seren Books argitaletxeari "ingelesez irakurtzen duen publikoari hurbildu izanagatik liburu hau (ikus hemen)

Bilbao-New York-Bilbao, Uriberen lehenengo eleberria da eta berarekin Narratiba Sari Nazionala eskuratu zuen esgileak, baita kritikarena ere euskaraz, eta 14 hizkuntzatara izan da itzulia gaurdaino. Ingelesez Erresuma Batuan argitaratu da udazken honetan, Seren Books argitaletxearen eskutik.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia