euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritzeko hauteskundeak Villa Mariako Euzko Etxean: Emilia Zugasti bozkatua lehendakari

2023/02/27

Villa Mariako Euzko Etxeko 2023-2024 Zuzendaritza Batzordea, Emilia Zugasti lehendakari (urdinez, erdian)
Villa Mariako Euzko Etxeko 2023-2024 Zuzendaritza Batzordea, Emilia Zugasti lehendakari (urdinez, erdian)

PUBLIZITATEA

Villa Maria, Argentina. Joan den astean, asteazkenez, otsailaren 22an, Villa Mariako Euzko Etxeak bere Urteroko Ohiko Batzar Nagusia egin zuen eta bertan, 33 bazkide partaide zirela, bertaratutakoek aho batez onartu zituzten elkartearen 2019, 2020, 2121 eta 2022ko txosten eta kontuak, gaindituz gisa honetan pandemia dela-eta sortutako aldi berezia. 33 bazkide bertaratu ziren, eta besteak beste elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritu zen.

Emilia Zugasti buru 'Gernika' izenpean aurkeztutako zerrendak bozetako 32 lortu zituen alde, eta pertsona bat abstenitu zen. Zuzendaritza berriak eskerrak ematen dizkie parte hartutako guztiei, eskerrak emanez euren lanagatik orain arte aritutako lagunei. Hona Zuzendaritza Batzorde berritua osatzen duten pertsonen izen eta karguak:

-Lehendakari: Emilia Zugasti
-Lehendakariorde: Lorena Marín
-Idazkari: Teresa Fraire de Gortari
-Idazkariorde: María Victoria Echeverria
-Diruzain: Gerardo Bautista Echeverría
-Diruzainorde: Karen Daniela Astrada

-Batzordekide Titular: Florencia Deniz
-Batzordekide Titular: Daniel Gortari
-Batzordekide Titular: Gabriela Ugo
-Batzordekide Titular: Alba Echeverría
-Batzordekide Titular: Marta Vijande
-Batzordekide Titular: Clara Fissore
-Batzordekide Ordezko: Sabas Miguel Unzueta
-Batzordekide Ordezko: Emanuel Contro
-Batzordekide: Yamila Natalia Assef

-Kontu ikuskatzaile Titular: Gabriel Lisai
-Kontu ikuskatzaile Titular: Raúl Miguel Ponso
-Kontu ikuskatzaile Titular: Sergio Omar Aimetta
-Kontu ikuskatzaile Suplente: Guillermo Pirra

-Ahaldun: María Sofía Echeverria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia