euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritzeko hauteskundeak Chacabucoko Euskal Etxean; Sonia Armendarizek segitzen du buru

2007/09/05

Sonia Armendarizek segitzen du Chacabucoko 'Guillermo Larregui'ko lehendakari (arg. EuskalKultura.com)
Sonia Armendarizek segitzen du Chacabucoko 'Guillermo Larregui'ko lehendakari (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Biltzar Nagusira deitu zuen joan den ostegunean Argentinan, Buenos Aires probintziako 'Guillermo Larregui' Chacabucoko Euskal Etxeak, besteak beste hauteskundeak egin eta bere Zuzendaritza Batzordeko kideak berritzeko. Sonia Armendarizek, orain urtebete lehendakari izateko hautetsia izan zenak segitzen du buru, Eduardo Izurieta sartzen da lehendakariorde eta hauekin batera segitzen dute batzordekide Lucila Perottik, idazkari, Adelma Eguinoak, idazkariorde, Jeremías Garmendiak, diruzain, eta Victoria Algañaraz sartzen da diruzainorde.
Joan den ostegunean euskal etxe chacabucotarrak eginiko Biltzar Nagusiaren ondotik honela gelditzen da osatua 'Guillermo Larregui'ren Zuzendaritza Batzorde berria:

-Lehendakaria: Sonia Armendáriz
-Lehendakariordea: Eduardo Izurieta
-Idazkaria: Lucila Perotti Pico
-Idazkariordea: Adelma Eguinoa
-Diruzaina: Jeremías Garmendia
-Diruzainordea: Victoria Argañaraz
-1. Batzordekide titularra: Carlos Ithurbide
-2. Batzordekide titularra: Gustavo Labayen
-3. Batzordekide titularra: Luis Aramburu
-4. Batzordekide titularra: Luciana Aramburu
-1. Batzordekide ordezkoa: Miriam Lopetegui
-2. Batzordekide ordezkoa: Jorge Unsain
-3. Batzordekide ordezkoa: Eduardo Baigorria
-4. Batzordekide ordezkoa: Jorge Zabaleta

BATZORDE KONTU IKUSKATZAILEA

-Titular lehena: Jorge Eliceiry
-Titular 2.a: Cristian Otegui
-Ordezko lehena: Yesica Garmendia
-Ordezkoa 2.a: Adalberto Garmendia

Bestalde, Euskal Etxetik adierazi dute datorren irailaren 22ko ohiko 'Udaberri Afari'an parte hartu nahi duten bazkide eta lagunek prest dauzkatela tiketak. Euskal Etxean eros ditzakete, Remedios de Escaladan (astelehenetik ostiralera, goizeko 10etatik 12ak arte edota arratsaldeko hiruetatik sei t'erdiak arte), 450922 telefonora deituz edota Zuzendaritza Batzordeko kideen bidez.


Lotura interesgarriak

Pilota ikasten Chacabucon munduko txapeldunekin
2007ko ekainaren 1ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Ehunda berrogeita hamar lagun lehenengo afari handian
2007ko apirilaren 4an EuskalKultura.com-en argitara emana

Mundo Vasco aldizkaria Durangoko Azokan aurkezturik
2006ko abenduaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia