euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritu du Santiagon 'Txileko Euskal Gizataldea' EEak, Rossana Arza Pizarro lehendakari

2013/04/30

Rossana Arza Pizarro 'Txileko Euskal Gizatalde'ko lehendakari berrautatu dute
Rossana Arza Pizarro 'Txileko Euskal Gizatalde'ko lehendakari berrautatu dute

PUBLIZITATEA

Zuzendaritza Batzordea berritu du Santiagon Colectividad Vasca de Chile (Txileko Euskal Gizataldea) euskal etxeak Estadio Español izenekoaren egoitzan eginiko Urteko Ohiko Batzarrean. Rossana Arza Pizarrok segitzen du elkarteko lehendakari eta batzordekide izango ditu Daniel Zamudio Wehrhahn, lehendakariorde; Estrella Aguirre Pallavicini, idazkari; eta Patricio Achurra González, diruzain, besteak beste.

Santiago, Txile. Santiago Handiko Las Condes udalerri edo barrutian egoitza duen Estadio Español izeneko elkartearen egoitzan egoitza duen Colectividad Vasca de Chile (Txileko Euskal Gizataldea) izeneko euskal etxeak Urteko Ohiko Batzar Nagusia egin zuen martxoaren 22an eta, besteak beste, Zuzendaritza Batzordea berritu zuen, honakoa delarik epealdi berrian elkartea gobernatuko duen batzordea:

-Lehendakaria: Rossana Arza Pizarro
-Lehendakariordea: Daniel Zamudio Wehrhahn
-Idazkaria: Estrella Aguirre Pallavicini
-Diruzaina: Patricio Achurra González

-Zuzendaria: Dolores Echave Echave 
-Zuzendaria: Patricia Armendariz Silva 
-Zuzendaria: Antonio Cervera Llambias

-Elkartearen emaila: colectividad.vasca@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia