euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Rosarioko Zazpirak Batek; Guillermo Canut Garramiola da EEko lehendakari berria

2021/03/25

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria elkartearen egoitzan
Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria elkartearen egoitzan

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak, Santa Fe probintzian, Urteroko Ohiko Batzarra egin zuen joan den martxoaren 13an, besteak beste bere buruzagitzako zenbait kargu berritzeko, tartean Euskal Etxeko lehendakaria bera, elkarteko barne araudiak diotena segituz. Bildutakoek erabakitakoaren ondorioz, honela geratzen da osatua EEko Zuzendaritza Batzorde berria datorren agintaldirako:

-Lehendakari: Guillermo Canut Garramiola
-Lehendakariorde: Maite Lerchundi
-Diruzain: Lorena Pirona
-Diruzainorde: Leandro Bilbao
-Idazkari nagusi: Sebastián Larraza
-Agiri-idazkari: Mario Ferreyra
-Batzordekideak: Dolores Martínez, Micaela Bereciartua, Santiago Bereciartua, María Eugenia Iribarren, Fernando Lizarbe, lorea Aguirre, Soledad Echazú, Iker Eyheraguibel.

Batzorde berriarekin, “Zazpi” abian da berriz ere ikasturte berriari dagozkion eskolei ekinez eta apirilean hasiko ditu, esaterako, euskara klaseak. Aurten bi talde osatuko dira Euskal Etxean: hasiera mailako talde bat asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara, Alejandra Persig irakasle (apirilaren 7an hasiko da); eta honekin batera Euskara eta Euskal Kultura Ikastaro bat eskainiko da, Fernando Lizarberen eskutik, astelehenetan 17:00etatik 19:00etara (apirilaren 12an hasteko).

Aldi berean, Unibertsitateko euskal klaseei dagokienez, apirilean hasiko dira Rosarioko Unibertsitate Nazionalean Zazpiko irakasleek emango dituzten eskolak: hasierako maila, ostegunetan 13:00etatik 15:00etara, Alejandra Persig irakasle, eta maila aurreratua, ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara, Begoña Tisera irakasle (apirilaren 8an).

Zorterik onena opa diegu hautetsi berriei eta oro har Zazpiko lagunei. Aurrera, Zazpi!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia