euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Buenos Airesko Laurak Bat EEak, Arantxa Anitua lehendakari

2013/05/24

Arantxa Anitua, Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etrxeko lehendakaria. Duela bi urte hautatu zuten lehenengo aldiz (argazkia JordiMolina.com)
Arantxa Anitua, Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etrxeko lehendakaria. Duela bi urte hautatu zuten lehenengo aldiz (argazkia JordiMolina.com)

PUBLIZITATEA

Buenos Airesen, hiriburu argentinarreko Laurak Bat Euskal Etxeak, bere barne araudiari segituz, 2013ko Ohiko Batzar Nagusia eginik, Zuzendaritza Batzordea berritu du, aldaketa handirik gabe. Arantxa Anitua buru, segitzen dute batzordekide Arantxa Goicoa, lehendakariorde; Miren Arozarena, idazkari; Maria Antonia Barquin, idazkariorde; Eduardo Lizaso, diruzain; eta Maite Anitua, diruzainorde, besteak beste.

Buenos Aires, Argentina. Portu-hiri honetako [Buenos Aireskoak porteñoak badira, halaxe deitzen zaie baita ere, esaterako, Txileko Valparaisokoei eta portua daukaten beste zenbait hiritako herritarrei, ez soilik Buenos Aires hirikoei, deitura hori gehien famatu duten hiritarrak eurak badira ere] Laurak Bat Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuen, elkartearen egoitzan, General Belgrano 1144 helbidean, apirilaren 27an, eta bertatik agintaldi berrirako ondorioztatu den Zuzendaritza Batzordea honakoek osatzen dute:

-Lehendakari: María Aranzazu Anitua
-Lehendakariorde: María Aranzazu Goicoa
-Idazkari: Miren Amaya Arozarena Larregui
-Idazkariorde: María Antonia Barquin
-Diruzain: Eduardo Lizaso
-Diruzainorde: María Teresa Anitua

-Batzordekide titular: Graciela Arce
-Batzordekide titular: José Felipe Finger
-Batzordekide titular: David Cayon
-Batzordekide ordezko: Miguel Huguet
-Batzordekide ordezko: Pablo Ubierna
-Batzordekide ordezko: Gabriela Mendia

-Kontu ikuskatzaile titular: Miguel Javier Blanco Irujo
-Kontu ikuskatzaile titular: Xabier Olaizola Alustiza
-Kontu ikuskatzaile ordezko: Néstor Mendia Diez



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia