euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinako General Achako Euskal Etxeak: Luis Obieta, lehendakari

2008/11/11

Argentinako General Acha herriko 'Euzko Txokoa', La Pampan
Argentinako General Acha herriko 'Euzko Txokoa', La Pampan

PUBLIZITATEA

Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinan, La Pampa probintziako General Acha herriko 'Euzko Txokoa' Euskal Etxeak bere Urteko Ohiko Biltzarra egin ondotik. Bozken ondoren hautatua izan den Batzordeak Luis Alberto Obietak dauka buru, lehendakari legez, berarekin batera batzordekide daudela, besteak beste, Carlos José Ruiz, lehendakariorde; Daniel O. Fernandez, idazkari; eta Carlos Daniel Pastor, diruzain.

General Acha, Argentina. Elkartearen araudiak dioenari jarraiki, Argentinako La Pampa probintziako General Acha herriko 'Euzko Txokoa' Euskal Etxeak bere Urteroko Ohiko Biltzarra egin zuen joan den urriaren 11ean eta Zuzendaritza Batzordea berritu zuen bere baitan, emaitzak honakoak izan zirelarik.

Zuzendaritza Batzordea

-Lehendakari: OBIETA, Luis Alberto
-Lehendakariorde: RUIZ, Carlos José
-Idazkari: FERNANDEZ, Daniel Osmar
-Idazkariorde: GALARRAGA, Néstor Francisco 
-Diruzain: PASTOR, Carlos Daniel  
-Diruzainorde: MARINHO, Alex Fabián

-Batzordekide titular lehena: GARRO, Julián Baltasar
-Batzordekide titular bigarrena: KENNIG, Guillermo Patricio
-Batzordekide titular hirugarrena: ITURRIAGA, Mario Ricardo
-Batzordekide titular laugarrena: FUENTES, Ana Lorena
-Batzordekide ordezko lehena: OCHOA, Ricardo
-Batzordekide ordezko bigarrena: FUENTES, María Eugenia
-Batzordekide ordezko hirugarrena: LEMA, Natalia Silvina
-Batzordekide ordezko laugarrena: VILLAFAÑE, Darío

Batzorde Kontu Ikuskatzailea

-Kontu Batzordekide titular lehena: VISENZ, Raúl
-Kontu Batzordekide titular bigarrena: ZIAURRIZ, Enrique Marcelo
-Kontu Batzordekide ordezkoa lehena: ZIAURRIZ, Rubén Eduardo
-Kontu Batzordekide ordezkoa bigarrena: LICCIARDI, Adolfo



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia