euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zorionak eta agiantza onenak EHko eta munduko euskaldun guztiei 2017ko Eguberri honetan! (ikus Olentzeroren bideoa)

2017/12/23

PUBLIZITATEA

Urteko sasoi berezi honetan sartu gara. Urtearen bukaera ere gertu dago eta asteburu luze honetan andana izango dira Euskal Herrian eta bere diasporan bildu eta elkarretaratuko diren familia eta lagunak. Munduko euskal etxe gehienetan ere egin dituzte Eguberri/ikasturte amaiera/urte amaiera festak. EuskalKultura.com-etik bat egin nahi dugu egun hauetako elkarretaratze eta bozkario izpiritu horrekin, gure besarkada zintzoena eta agiantza onenak bidaliz gure irakurle, lagun eta ingurukoei oro har. Zorionak!

Aurten, gainera, Olentzerorekin hitz egin eta bideo bat grabatzea eskatu diogu. Hitzordua Bruselako Euskal Etxean eman zigun eta hona EuskalKultura.com-en izenean, eta europar hiriburuko euskal etxearen izenean, grabatu diogun bideoa:



Komentarioak

  • Eskerrik asko

    Eskerrik asko eta eskaera bat: Mexikoko Euskal Etxeko Gurutznerekin estuago koordinatzea eta Mexikoko euskal berri gehiago ateratzea. Urte berri on!

    Jabier (Mexiko Hiria), 2017/12/26 13:46

  • Eskerrik asko

    Zorionak zueri ere eta eskerrik asko egunero guretzat egiten duzuen lana gatik zorterik onena 2018 urte berrian

    Juanmari Agirre (Uruguai / Euskadi), 2017/12/25 17:26

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia