euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zer dakizu Beatbox-i buruz? Orodreth EHko txapeldunak zure ahotsaz musika egiten irakatsi nahi dizu zure euskal etxean

2019/02/21

Orodreth (Boris Bringas)
Orodreth (Boris Bringas)

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Orodreth (Boris Bringas) bilbotarrak hamar urteko esperientzia dauka Beatbox-en. 2008tik aurrera hainbat erakustaldi, beatbox tailer eta lehiaketa ezberdinetan hartu du parte Euskal Herrian eta Espainian zehar. Txapelketa batzuk ere irabazi ditu, tartean Euskal Herriko beatbox Txapelketaren 2018ko edizioa. Orain eta Diasporako lagunekin bere artea konpartitzeko, Txile eta Argentina bisitatuko ditu eta prest dago apirilaren amaiera eta maiatzaren hasieran beatboxer tailerrak eta emanaldiak euskal etxeetan eskaintzeko.

Tailerretan gai teorikoak –tartean disziplina honen sorrera– eta praktikoak –sormena, erritmika eta psikomotrizitatea– lantzen ditu musikariak. Saioak ordubetekoak dira eta leku handietan ematea komeni da. Behar diren tresnak mahai bat eta entxufe bat dira.

“Proposamena erabat erakargarria da, bereziki gazteentzat”, adierazten du artista bilbotarrak.

Euskal etxe edo gazte talde iInteresatuak Boris Bringas-ekin jarri behar dira kontaktuan  info@orodreth.com helbidean.

Informazio gehiago, www.orodreth.com webgunean.

[Orodreth musika egiten]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia