euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zabalik dago epea Euskal Etxeek 2021/2022 ikasturterako euskara ikastaroak eskaintzeko dirulaguntzen Deialdia

2021/10/27

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Etxepare Euskal Institutuak zabalik dauka 2021eko urritik 2022ko irailera bitarteko euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko deialdia. Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen erregistroan onartutako euskal elkarteak aurkez ditzakete eskabideak, gutxienez astean hiru eskola-ordu emanez; eta taldearen gutxienekoa sei ikaslekoa izanik, eta batez bestekoa, zortzikoa gutxienez. Aurtengo deialdiak 290.000 euro banatuko ditu eta eskabideak azaroaren 14era arte aurkez daitezke.

Gogora dezagun iaz 242.000 euro banatu zirela xede berarekin eta 21.043 eskola ordu eman zirela orotara eskabide honi atxikiak. Eskolak 75 bat euskal etxetan eman ziren eta bi mila bat ikaslek hartu zuten parte.

Beste hainbat arlotan bezala, COVID-19ak honetan ere kolpatu eta eragin handia izan du, konfinamenduak, murrizketak eta eskola presentzialek izandako eragozpenekin eta online eskolak moldatu eta ugaltzearekin, leku, egoera, fase eta herrialdeen arabera.

"Badirudi nolabaiteko jaitsiera sumatzen dutela euskal etxeek aurtengo matrikulazioan. Dena den, pixkanaka iazko kopuruetara ailegatzea espero dugu", adierazi dio EuskalKultura.eus-i Etxepare Euskal Institututik programako koordinatzaile den Kinku Zinkunegik.

-Deialdiaren xehetasunak, hemen
-Deialdia EHAA buletinean, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia