euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Webgunea berritu du Chinoko Euskal Etxeak eta irailean behar zuen bere 2020 Euskal Besta kantzelatu duela iragarri du

2020/07/27

Chinoko Euskal Etxearen webgunearen itxura azkeneko ikutuen ondotik
Chinoko Euskal Etxearen webgunearen itxura azkeneko ikutuen ondotik

PUBLIZITATEA

Chino, AEB. Koronabirusaren egoera hobera ez doala, arriskurik ez hartzeko eta Hiriak ere elkarretaratzeetarako baimenik ematen ez duela, Chinoko Euskal Etxeak ofizialki kantzelatu du urtero iraileko lehenengo asteburuan egin ohi duen bere Euskal Besta, aurten irailaren 5-6an behar zuena, 7an, aztelehena, Labor Day eta AEBetako jai-egun nazionala izanik. Piknikeko meza, bertako hildakoak eta eri direnak gogoan, Facebookez emango du Merced-etik, aita Antton Egiguren AEBetako euskaldunen omonier edo kapelauak.

Aldi berean, Chino Basque Club Euskal Etxeak, bere webgunea berritu eta ikutu freskoago bat eman diola iragarri du, besteak beste, Euskal Etxeari doaintzak egiteko botoi bat eta bazkideentzako solik den atal berria, sortuz.

-Chinoko Euskal Etxearen webgunea: www.chinobasqueclub.com
-Euskal Etxeko historia, elkarrizketa eta bideoak (Marianne Etcheverria arduraduna), hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia