euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ostiralean San Ignazio da: aita Anttonek Jaialdi gogoan emango du igande honetan Kaliforniatik online euskal meza

2020/07/25

Uztailaren 16ko euskal mezak San Ignazio eta Boiseko Euskal Festak, aurten Jaialdi kantzelatua, hartuko ditu gogoan
Uztailaren 16ko euskal mezak San Ignazio eta Boiseko Euskal Festak, aurten Jaialdi kantzelatua, hartuko ditu gogoan

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Datorren ostiralean, uztailaren 31ean, San Ignazio da (hala dio Euskaltzaindiak behar dela esan eta idatzi, diasporan Iñaki Deuna eta San Inazio izenak ere hartzen ditu) eta beraz, asteburu honetan, aita Antton Egigurenek Kaliforniako Merced-etik online emango duen mezak euskal santua (Euskal Herrian ezezik mundu osoko hainbat euskal etxetan ospatzen dena) eta baita ere astelehen honetan hasita Boisen gertatu behar zuten 'San Inazio' ospakizun kontzalatuak izango ditu gogoan.

Gogoratu Jaialdi bost urtean behin Idahoko hiriburu Boisen egiten diren euskal festa handiak direla, eta aurten, COVID-19 kari, bertan behera utzi eta datorren urtera pasatu direla, 2021eko uztailaren 27tik abuztuaren 1era hain zuzen. Festa kantzelatuta, eta bertako parte, abesbatza eta dantzariekin eliza jendez gainezka 'San Inazio'ri eskainitako meza ere, modu apalxeagoan, baina aita Anttonek emango duen online mezan zalantzarik gabe kantatuko du AEBetako euskaldunen kapelau edo omonier den frantziskotarrak Ignazio gure patroi handia' edo 'Inaki gure zaindari handia', bietarik entzun izan baitugu Boisen 'San Inazio' festetan.

Meza Kalifornian goizeko 8:30ak direnean izango da (Euskal Herriko 17:30etan) eta Artzai Ona euskal elkarte katolikoaren Facebook-etik segitu ahal izango da.

Mezan irakurri eta kantatuko diren kantu eta irakurgaiak, hemen topa ditzakezu.

Aita Anttonek egunero ematen du errosarioa Artzai Onaren Facebook kontu beretik euskaraz eta ingelesez. Hona atzokoa:

-Artzain Ona Estatu Batuetako euskal elkarte katolikoa da



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia