euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mercedeseko EEak bere logoa eta ikurriña daramaten elastikoak eman dizkio Uniber. Katolikoko futbol taldeari

2007/08/20

Futbol taldeko kideak euren euskal elastikoekin
Futbol taldeko kideak euren euskal elastikoekin

PUBLIZITATEA

Villa Mercedes-eko Euskal Etxe argentinarrak elastiko sorta eman dio, EEaren logo eta ikurriñaren koloreekin, Cuyoko Unibertsitate Katolikoaren tokiko futbol taldeari. Ekimena Euskal Etxeak 'maila ertaineko instituzioekin daraman erlazio eta anaitasun loturak ezartzeko jokamoldearen baitan' kokatzen da, 'geure jatorriko kultura eta euskal izatea ezagutarazi eta zabaltzen joan gaitezen', azaldu dio EuskalKultura.com-i Julio Esnaola Villa Mercedeseko Euskal Etxeko lehendakariak.
Villa Mercedeseko Euskal Etxeak, Argentinako San Luis probintzian, Euskal Etxearen logo ikurrinduna daraman elastiko multzo euskal koloredun bat oparitu dio Cuyoko Unibertsitate Katolikoak Villa Mercedesen daukan egoitzako futbol taldeari. Dohaintza Euskal Etxeak inguruko erakunde eta elkarteekin daraman politikaren baitan egin da, haien artean euskal kolektibitatea ezagutarazi eta euskaldunen errealitatea zabaltzeko, bertako gizarte ekimenak edota kirola bezalako aktibitateak bultzatzen diren bitartean.

[Cuyoko Unibertsitate Katolikoaren Villa Mercedeseko egoitzako futbol taldea soinean euskal elastikoak daramatzatela, bi alboetan Julio Esnaola eta Liliana Rouan, EEko lehendakari eta idazkaria]

Kirol arropak eman ziren ekitaldia bozkario giroan egin zen joan den ostiralean, abuztuak 17, eta bertan parte hartu zuten Euskal Etxearen izenean, Julio Esnaola eta bere emazte Liliana Rouanek, euskal erakundeko lehendakari eta idazkari direnak. Ondoren, guztiek ohiko argazkia atera zuten, momentuaren oroigarri, futbol talde osoa ekipoaren elastiko berria jantzita.


Lotura interesgarriak

Villa Mercedeseko Euskal Etxearen webgunea
www.vascosvillamercedes.com.ar

Villa Mercedes-ek eta Ordiziak lankidetza akordioa sinatu dute
2007ko apirilaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Julio Esnaola berrautatu dute Villa Mercedeseko EEko lehendakari
2007ko martxoaren 10ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia