euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mercedes Euskal Etxeak, Argentinan, webgune berria estreinatu du zerbitzu gehiagorekin eta atal berriekin

2007/10/24

Villa Mercedeseko Euskal Etxeko logoa
Villa Mercedeseko Euskal Etxeko logoa

PUBLIZITATEA

San Luis probintzia argentinarreko Villa Mercedeseko euskaldunen webgunea berritutik agertu da sarera, edo hobe esan, helbide berri batean sareratu dira, aurrekoa oraindik erretiratu gabe. Oraingoan zerbitzu berriak aurkezten dizkiote nabigatzaileari. Webguneak baditu, besteak beste, euskal prentsarekin loturak, gaurkotasuneko albisteak, arte-galeria moduko bat eta EHNAri buruzko informazioa.
Webgune zaharra saretik erretiratu ez badute ere, San Luiseko Villa Mercedes euskal etxekoek sareratu berria dute euren interneteko erakuslehio berria, URL edo internet helbide berri batean. Edukiz hornitzen ari dira oraindik eta Kultura, kontaktuak eta gastronomia atalak eratzea falta zaie, azkeneko hau webgune zaharrean agertzen bada ere. Gara, Berria, Diario Vasco, EITB, El Correo eta Deia komunikabideekin loturak eskaintzen dituzte Euskal Herriko gertakizunen berri izateko.

Hau ez da ordea luzatzen diguten gonbite bakarra, Villa Mercedeseko gaurkotasuneko albisteak ere agertzen dira bertan eta baita 'arte areto zibernetiko' moduko bat ere. Horrez gain, EHNAren inguruko informazioa ere agertzen dute, izan ere Villa Mercedesekoa euskal agiri hau Argentinan tramitatzeko euskal etxe itunduetakoa baita. Webgunearen itxura ere landu dute Villa Mercedesekoek eta kolore eta argazki gehiagorekin hornitu dute. Hala ere, azalpenen bidez ezagutzea baino, onena norberak bere begiez ikustea orrialde berria, hemen.


Lotura interesgarriak

Villa Mercedeseko Euskal Etxeko webgune berria
www.euskaletxeavm.com.ar

Villa Mercedeseko Euskal Etxeko webgune zaharra
www.vascosvillamercedes.com.ar

Euskal Etxe gehiagoren helbideak
Munduko euskal etxe eta erakunde webgunedunen zerrenda


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia